aiaraldea.eus

Aurten laugarrenez antolatu da herrian zehar zaldi joan-etorria

Erabiltzailearen aurpegia Begoñe Olabarria Astobiza  Orozko
Aurten laugarrenez antolatu da herrian zehar zaldi joan-etorria

Aurten laugarrenez antolatu da zaldi ibilbidea herrian zehar.

Goxeko 9:00etan, denpora freskoa lagun, hasi dira zaldiak eta zaldikoak herrira helduten eta ordu erdi pasauta ekin dautsie ibilbideari. Aurten, orain hiru urte legez, Santa Marina aldera jo daurie eta Jesuriti osteratxua egin eta gero, Santa Marinan bertan hamaketakoa euki daurie zain. Apurka-apurka, beherantzako bideari ekin dautsie Mendiola auzoan behera eta eguerdi aldera Zubiaur plazatik pasau eta hasikerako puntura bueltau dira.

Gero, zaldiak landa baten gerizpetan itxi eta zaldikoak herriko liburutegiko arkupetan bazkaldu daurie. Holantxe emon jako amaierea laugarren zaldi ibilaldiari.

S.R.C.G. Rakataplak antolatu dau aurten bere hau ekitaldiau eta Orozkoko Udalak babestu dau.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu

Twitter ikonoa Facebook ikonoa