aiaraldea.eus

Esku pelota finalak jokatu zirean atzo herriko frontoian

Erabiltzailearen aurpegia Begoñe Olabarria Astobiza  Orozko
Esku pelota finalak jokatu zirean atzo herriko frontoian

Esku pelota finalen arresteia izan zan atzo Zubiaurreko udal frontoian.

Lehenengo partiduan benjamin aurreko kategoriako finala jokatu aurien Oier Escalona Lusarretak eta Galder Solatxi Ugartek, Naia Ugarriza Astobizaren eta Asier Ibarrondo Grauren kontra. Hau finalau ekainean jokatu beharrekoa zan Orozkoko Olgetan Euskal Pelota Elkarteak urtean-urtean antolatuten dauen herri mailako txapelketan, baina atzeratu behar izan zan eta, atzenean, atzo jokatu zan. Urdinak lortu aurien txapela; Oierrek eta Galderrek, 18 eta 17 irabazita.

Horrez ganera, aitaturiko txapelketan banakako txapelduna bere Galder Solatxi bera izan zan -ekainean jokatu zan partidua- eta orduan ez auenez txapela jantzi atzo emon autsien, halandaze, bi txapel eroan auezan etxera; banakakoa eta binakakoa.

Umetxuena akabau eta segiduan III. Beteranoen txapelketako 3. eta 4. posturako partidua jokatu zan. Gorriz Juan Luis Isusik eta Pedro Luis Urkijok jokatu aurien eta urdinez Iñigo Agirrezabalak eta Joseba Manterolak. Partidu ederra jokatu aurien laurak eta ikusleak benetan disfrutau egin auen. Atzenean, urdinak lortu aurien txapelketako 3. postua.

Pelota jaialdiagaz amaituteko, beteranoen finala jokatu zan. Alde batetik, gorriz, Martzel Izak eta Iker Iriondok jokatu aurien eta bestetik, Xabier Paskualek eta David Lazkanok. Hau partiduau, besteak ez bezala, 22ra jokatu zan eta gorriak irabazai aurien 22 eta 13.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu

Twitter ikonoa Facebook ikonoa