aiaraldea.eus

Gaur jokatu da "Orozko Harana V. Mendi lasterketa"

Erabiltzailearen aurpegia Begoñe Olabarria Astobiza  Orozko
Gaur jokatu da "Orozko Harana V. Mendi lasterketa"

Gaur jokatu da Orozko Harana V. Mendi Lasterketa goxeko 10:00etan herriko plazatik urtenda. Udaletxe ondoan ekin dautsie ibilbideari Sendegitik gora Urizarretik Algortara eta handik Oderiaga ganetik – hauxe izan da eguneko punturik altuena – beherantza jo daurie Belangobueltatik,  igondako bidetik, barriro herriko plazara. Guztira 24 km izan dira eta aurten puntuak jokoan egon dira, izan bere, Euskadiko Koparako puntuagarria izan da lasterketea.

Kasik 200 korrikalarik hartu daurie parte eta atzenean hauxe izan da sailkapena kategoriaz kategoria:

Senior kategoria, emakumeen atalean:

  1. Nerea Amilibia (Aia)
  2. Elena Calvillo (Beasain)
  3. Yolanda Gurendez (Gasteiz)

Senior kategoria, gizonen atalean:

  1. Didier Zago (Oloron-Frantzia)
  2. Josu Bengoetxea (Orozko)
  3. Jesus Martin (Zamora)

40 urtez gorako beteranoak:

  1. Elena Calvillo (Beasain)
  1. Luis Ezeizabarrena ( Tolosa)

50 urtez gorako beteranoak:

  1. Loli Benitez (Bilbo)
  1. Josu Perurena (Orozko)

Aurten Itxinape Mendiko taldeak sari berezia emon dau. 23 urtez beherakoen beharra saritu dau eta honetan kategoriaonetan Gotzon Zulaika  mendaroarra  izan da lehenengoa. Kategoria honetan parte hartu daurienak ez daurie besteakaz batera urten, ezpada Algortatik.

Ganera, urte guztietan egiten dan legez, herriko lehengoei bere saria emon jake. Aurten Josu Bengoetxea eta Geraxane San Emeterio izan dira.

Sari banaketea akabetako, Euskal Mendizale Federazinoko Goio Larrañagak Euskadiko Kopako sailkapeneko buru  dagozenei maillot bana emon dautsie. Emakumeen atalean Elena Calvillo beasaindarra  dago lehenengo eta gizonen artean Unai Santamaria hernaniarra.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu

Twitter ikonoa Facebook ikonoa