aiaraldea.eus

Txakoli jaia ospatuko dute Orozkon zapatu honetan

Erabiltzailearen aurpegia Gartzen Garaio Atxurra  Orozko

Ekoizleek eurek antolatutako ekimena izango da datorren ekainaren 19an ospatuko den txakoli jaia. Eguerdiko 12etatik aurrera, zonaldeko txakolinak dastatzeko eta ikusteko aukera izango dute bertaratutakoek.

Era berean, Orozkoaldean ekoizten diren beste hainbat produktu dastatzeko aukera eskainiko da; txorizoak, hestebeteak, ogia eta gazta besteak beste.
Dastaketa laguntzeko xedez, txakolina ekoizteko prozesuaz mintzatuko dira ekoizleak; txakolin mota ezberdinak ekoizteko sistemaz, haritza kupelen erabilpenaz eta abar.

Azkenik, eta egunari dagokion egitaraua osatzeko, pilota partidu finalak izango dira Orozkoko frontoian, arratsaldeko 20:30etan hain zuzen ere. Orozkoko abesbatzak kontzertua eskainiko du ere.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu

Twitter ikonoa Facebook ikonoa