aiaraldea.eus

Hasita dago herriko umetxuentzako teatro ikastaroa

Erabiltzailearen aurpegia Begoñe Olabarria Astobiza  Orozko
Hasita dago herriko umetxuentzako teatro ikastaroa

Lehengo asteko ilenean, maietzaren 31n, emon jakon hasikerea Orozkoko Induma: gazte informazio puntua elkarteak eta Udaleko Kultura eta Gazteria Sailak antolaturiko umeentzako teatro ikastaroari. Hau ikastaroau 7 eta 9 urte bitartekoentzako dago pentsatuta eta helburua, batez bere, gorputz-adierazpeneko oinarriak eta hainbat balore irakastea da. Besteak beste, jende aurrean egoten eta portetan jakitea.

Indumak antolatuten dituen ekintza gehienak legez, hau bere herriko Gazte-txokoan egingo da, ilenetan arresteiko 6retan hasita 8ak arte. Esan dogun legez, klaseak 31n hasi zirean eta ekainaren 21ean akabauko dira.

Zaloa Rotaetxek, udaleko zinegotzia, esan dau ikastaro honegaz lortu gura dana dala umeak era ludikoan autoestimea garatutea eta protagonismoa ez dagiela beti batek euki, txandakakoa izan daitela. Ganera, jende aurrean berba egiten ikasten lagunduten dau honek ikastaronek eta hori etorkizunean ederto etorriko jakie gaztetxueiri.

Horrez gain, beste adinetako lagunentzat bere antolatu gurako lauke Indumak holango ikastaroa, eta holan, herrian inaugurau barri dan Donibane Aretoa herritarrak eta herritarrentzako erabili.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu

Twitter ikonoa Facebook ikonoa