aiaraldea.eus

Oiartzabal anajeak egineko "Mongol Rally"aren ganeko berbaldia

Erabiltzailearen aurpegia Begoñe Olabarria Astobiza  Orozko
Oiartzabal anajeak egineko "Mongol Rally"aren ganeko berbaldia

Atzo iluntzean aurkeztu aurien Oiartzabal anajeak, Joseba eta Asier, Urduñati Mongoliara egineko Rally solidarioa erretratu, bideo eta azalpen bidez. Iazko udan lortu aurien helburua eta horixe kontetako konbidau auriezan museoko arduradunak.

Atzo iluntzean aurkeztu aurien Oiartzabal anajeak, Joseba eta Asier, Urduñati Mongoliara egineko Rally solidarioa erretratu, bideo eta azalpen bidez. Iazko udan lortu aurien helburua eta horixe kontetako konbidau auriezan museoko arduradunak.

26 egunetan egin aurien Josebak eta Asierrek Urduñati mongoliarako rally solidarioa; 15000 km, 16 herrialde eta 14 bisatu. Lehenengo Urduñati Bartzelonara joan zirean eta han ganetiko parte hartzaileakaz alkartu zirean ibilbideari ekiteko. Hegoaldekoen bidea hartu aurien, hain zuzen bere, Marco Polok Zetaren bidea egiteko segidu auena: Turkia, Iran, Turkmenistan, Uzbekistan, Kazajstan, Errusia eta Ulan Baator, mongoliako huriburua. Horixe izan zan egineko ibilbide luzea bestean gogorra.

Rally hau 2001ean hasi zirean egiten ingeles batzuk, baina ez aurien helburua lortu eta ezerezean parau zan ahalegina. 2007an, barriz, madrildar bat izan zan helburua lortuten lehenengoa. Hasikera-hasikerati, helburua da bertaraino joatea eta han itxitea horretarako erabili dan autoa. Hau enkantean imini eta lorturiko dirua bertako orfanatoeiri lagunduteko erabiltea. Horregaz guztiorregaz hango alkarteak arduratuten dira eta horrez gain, kondizinoak bere eurak iminten dautsiez parte hartzaileari. Esate baterako, 100 zm kubikoko edo gitxiagoko motordun autoa eroan behar da eta gehienez 10 urte euki behar ditu. Urduñarrak Peugeot 106 erabili aurien; gogorra eta mekanika sinpleduna, apenas 60 zaldi-potentziaduna.

Autoa donau ezeze, parte hartzaileak 1000 libra emon behar dautsoz bertako 5 alkarteetako bateri. Horrexegatik, Hasikeran Oiartzabaldarren gogoa anbulantzian joatea zan, izan bere, han gehien estimetan dana horixe dalako; anbulantzia autoa gero hango ospitaleetan erabili ahal izateko. Ez jakien posible izan eta autoan egin aurien rallya. 

Informazino gehiago gura izanez gero, zikoina-mongoliara.blogspot.com helbidean topau zeinkie.

 

 

 

 

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa