aiaraldea.eus

"Irlandatik Euskal Herrira" musika ekitaldia

Erabiltzailearen aurpegia Begoñe Olabarria Astobiza  Orozko
"Irlandatik Euskal Herrira" musika ekitaldia

Atzo iluntzan Donibane Aretoan "Irlandatik Euskal Herrira" musika jaialdia egon zan. Orozko Bizkaian sartu zaneko 225. urteurrena dala eta antolatu zan hau ekitaldiau eta Ibon Koteron, Niamh Ni Charra eta Gavin Ralston izan ziren musikariak.

Ibon Koteron bilbotarra da, 1967an jaio zan eta urte horretan bertan jaio zirean albokea bera bere, botxoko herrian, eta Txistu eta Pandereta Udal Akademia. Hemen ikisi auen Ibonek ia desagertuta egoan albokea joiten. Harrezkero, bera izan da neolitikotik datorren soinu tresna horren suspertzearen bultzatzaile nagosia.

Niami Ni Charra Killarney-n jaio zan eta bertan hasi zan musikea ikisten 4 urtegaz.Irlanda osoko txapelduna da bai Fiddle bai Kontzertinea joiten.Europan, Asian eta Ipar Amerikan ibili da 8 urtez Riverdance-gaz solista. Denpora horretan 25000 ekitalditi gora emon ditu.

Gavin Ralstonek gitarrea ezeze, beste tresna asko bere joiten ditu. Produktorea da, soinu teknikaria...urte asko daroaz musika industrian sartuta. Gaurko egunean Irlandan prestigio handiko musikaria da. 

Errexal Kultur Ekimenari esker zertu ahal izan da The Basque-Irish Connection uzenekoaren lehenengo euskal gira eta horren barruan, gaur Lantziegon joko daurie, Nuestra Señora del Campo ermitan, bihar Garesen, Gomacin Elkartean, 18an Tolosako Topic Aretoan eta 19an Bilborock Aretoan.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia Anonimo Erantzuna | #1

Ibon Koteronen ekarpena alboka mundura zalantzan jartzerik ez dago, baina bera suspertzaile nagusia dela esatea ez litzateke bidezkoa. Hor dago Juan Mari Beltran maisuaren lana. Instituzio bat herri musikaren alorrean. Ikerketan eta berreskuratzean lan potoloa egin duena albokaren munduan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu

Twitter ikonoa Facebook ikonoa