aiaraldea.eus

Udalekuetan eta erretratu ikastaroan apuntetako epea zabalik dago

Erabiltzailearen aurpegia Begoñe Olabarria Astobiza  Orozko

Gaur zabaldu da aurtengo udalekuetan apuntetako epea. Gaur ezeze, 14an,17an, 19an,21ean, 24an,26an,28an eta 31n egin ahal izango da matrikulea Induma bulegoan arresteiko seiretarik zortzietara.20 euro balio dau matrikuleak eta Zaloa Rotaetxe zinegotziak esan dauskunez: "ahalik eta jente gehien apuntetako prezio bajua imini gura izan da".

Udalekuok uztailaren 1etik 15era bitartean egingo dira goxeko 11:00etarik 14:00etara eta 5 eta 12 urte bitartekoentzat izango dira.

Ekintza asko egingo direla esan dausku Zaloak; tailerrak, jokoak... eta, batez bere, kalerako modukoak egin gura dira. Zerbitzu hau Suspergintza taldeak emongo dau eta monitoreak, behin taldeak osaturik, horren araberako ekintzak antolatuko ditu.

Udalekuok hasi baino lehen, batzarra egingo da apuntau diren umeen gurasoakaz nondik norakoak zehaztuteko.

Horrez gain, Induma taldeak erretratu digital eta photoshop ikastaroa antolatu dau.

Hau ikastaroau martizenetan eta eguenetan izango da maietzaren 27ti ekainaren 24ra arte, arresteiko seiretatik zortziretara eta matrikulak 45 euro balio dau. Matrikulea Indumaren bulegoan bertan egin lei, 946339945 telefonoan edo interneten infoinduma@yahoo.es helbidean. Bulegoan eginez gero, jakin eizue ilenetan, eguaztenetan eta barikuetan egoten dala zabalik seiretarik zortziretara.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu

Twitter ikonoa Facebook ikonoa