535 urteko kartzela zigorra ezarri dio Entzutegi Nazionalak Alaitz Aramendi preso orozkoarrari

Erredakzioa 2017ko uzt. 17a, 19:03
Alaitz Aramendi, artxibo irudi batean.

Alaitz Aramendi beste zigor bat betetzen ari da estatu frantsesean 2007tik eta Liher Aretxabaleta gaur atxilotu dute Bilbon. Epaia salatzeko mobilizazioa egingo dute ostegunean Laudion, 20:00etan Lamuza Plazatik abiatuta.

Entzutegi Nazionalak erabaki du 535 urteko zigorra jartzea Alaitz Aramendi orozkoarrari eta Liher Aretxabaleta bilbotarrari. Epaitegiak baloratu du probatuta dagoela lehergailuz betetako furgoneta jarri zutela Madrilgo San Blas auzoan 2005eko maiatzaren 25ean.

535 urte kartzela zigorra ez ezik, epaileek ebatzi dute kalte-ordainei aurre egin beharko dietela. Gehienbat, zauri akustikoak eragin zizkion ekintzak poliziei, eta eraikinetan sortutako kalteak ere hartuko beharko dituzte euren gain, ia 500.000 euro, hedabideek adierazi dutenez.

Helegitea
Alaitz Aramendiren senideek adierazi dute ezusteko izan dela epaia, eta helegitea jarriko dutela. "Frogak ustelak zeuden", salatu dute.

Gurasoek nabarmendu dute bakarrik bi aukera zeudela: absolbituak izatea edo zigor handia jasotzea. Jose Anjel Aramendik, bere aitak, uste du zaila zela absoluzioa biktimen presioa dela medio.

Bizi osorako zigorra
Alaitz Aramendiren gurasoek azaldu dute azkenengo lege aldaketekin 40 urtez egon beharko litzatekeela presoa kartzelan. Horri gehitu behar zaio duela ia 10 urte dagoela espetxe frantziarretan.

"Nahiz eta bizi osorako zigorra ez deitu, hori ezarriko diote" azpimarratu dute  gurasoek.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide