aiaraldea.eus

Gora Orozko! Gora sanantolinak!

Erabiltzailearen aurpegia Josu San Pedro   Iritzia  Orozko

Argi dago denok nahi ditugula jai entretenigarriak eta gogoangarriak, baietz? Bada, horretarako gakoa zeu zara. Lagun artean, familian… Izan parte, hartu parte! Antolinzaleak Jai Batzordeak jai-egitarau bete-betea prestatu digu. Ez galdu aukera, erdu!

Errespetua eta tolerantzia ere  nahi ditugu jaietan, gogoratu: “ez” beti da “ez”. Ez dezala inoren jarrerak bestearen jaia izorratu.

Zaindu ingurua eta ingurumena. Gure esku dago harro sentiaraziko gaituen herria edukitzea eta jai gogoangarriak izatea.

Aurtengo omenduak gogoan, herritik sortutako kultura eta hizkuntza ezagutu, babestu eta parteka dezagun, Blas de Otero zenaren baimenarekin:

“Al nacer, lo primero que hicieron fue cercenarme la lengua.
 Me dieron el cambiazo.
(…)  Tenía perfecto derecho a disponer del idioma de mis antepasados. El que oía a mi abuela entre los manzanos y cerezos de la huerta. Protesto. Yo reclamo una lengua impagada”.

Gozatu eta gozarazi euskaraz! Kalean ikusiko dugu elkar! Gora Orozko, gora sanantolinak!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa