"World Tourrean" murgilduta dago Hilean Bariku Bat taldea

Erredakzioa 2017ko abu. 22a, 14:20
Hilean Bariku Bat taldeko kideak, Orozkoko plazan. / Nora Latatu Landaluze

Orozkoko hainbat auzotan jo dute eta Arrankudiagako Jaietan eskaini dute euren lehen kontzertua herritik kanpo.

Orozkoko Jaietan protagonismo berezia izango duen musika talde bat baldin badago, “Hilean Bariku Bat” da. Zaloako Jaietan jo zuten uztailean eta Ibarrakoetan abuztuan. Arrankudiaga Andra Mari Jaietan eskaini zuten euren lehen kontzertua herritik kanpo, Gaztetxean. Beste hainbat zita dituzte lotuta: sanantolinetan -irailaren 3an-, Latiorroko Jaietan -irailaren 15ean- eta Berazako San Migeletan -irailaren 30ean-.

“World tourra” deitu diote Orozkotik ia mugitu gabe egingo duten birari. Umorea, behintzat, ez zaie falta. “Hori da gure bertuterik nabarmenena”, azpimarratu dute proiektuko kideek, “taula gainean oso ondo pasatzen dugula eta hori transmititzen diogula publikoari”.

Bi urteko ibilbidea
Duela bi urte hasi zen egitasmoa, Orozkoko txosnetako jam sessionetan. Gaztetxera mugitu ziren gero saio inprobisatu horiek. Hilero biltzen ziren, ostiraletan; hortik dator taldearen izena. Gaztetxea itxi zenean, baina, bertan behera geratu zen ekimena, harik eta aurtengo udaberrian Jentilzulo kulturgunean martxan jarri zuten arte.

Gaur egun hiru trikitixa, baxujole bat, bi abeslari eta lau perkusionista daude taldean. Bertsioak egiten dituzte gehienbat, baina abesti propio bat ere konposatu dute: “Ez dugu asmo zehatzik, denera irekita gaude”.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide