Gotzon Martin profesional gisa arituko da Euskadi Fundazioa taldearekin

Aitor Aspuru Saez 2018ko urt. 11a, 11:58
Gotzon Martin orozkoarrak lau urte daramatza Euskadi Fundazioan.

Euskadi Fundazioak jakinarazi du Gotzon Martin txirrindulari orozkoarra talde profesionalera egingo duela jauzi.

Hurrengo astelehenean aurkeztuko du talde berria Euskadi Fundazioak eta zuzenean ikusteko aukera emango dute streaming bidez.

Aurten profesionalekin egongo da Gotzon Martin. Orozkoarra 1996an jaio zen eta fundazioak goraipatu du 2016an Lehendakari Torneoa irabazi zuela eta iazko denboraldian garaipen bat eta hainbat postu on eskuratu zituela. Aldi berean, erregulartasun handiko kirolaria dela azpimarratu dute.

Gotzonek bere 4. urtea emango du Euskadi Fundazioan. 2016an elkarrizketa egin zuen aiaraldea.eus-eneta aurreratu zuen aukera guztiak baliatuko zituela profesionala izateko, profitatuta mendatetan eta sprintean ondo moldatzen dela.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide