Eneko Tabernan lapurtu dute gauean

Erredakzioa 2018ko api. 24a, 11:36
Eneko Tabernak normaltasunez ireki du gaur.

Gaueko 00:35ak aldera sartu ziren lapurrak tabernan, azken langilea etxera joan eta ordu erdi geroago.

Eneko Tabernan lapurreta jazo da gauez. Ostalaritza establezimenduko azken langilea 00:06an joan zen eta ordu erdi beranduago lapurrek ate bat hautsi zuten, segurtasun sistemaren arabera.

Makina txanponjalea, kutxa erregistratzailea, ordenagailua eta zenbait likore botila ostu dituzte.

Hirugarren lapurreta 

Gertakaria hirugarrena da eskualdean azken asteetan. Duela bi aste Laudioko Gorka Tabernan antzekoa gertatu zen, eta ostiralean herri bereko Quintana Gozotegian ere bai.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide