aiaraldea.eus

Orozkok abiatu du udaleku irekiak antolatzeko proiektuen lehiaketa

Erabiltzailearen aurpegia Orozkoko Udala   Jendartea  Orozko

Beste behin, Orozkoko Udalak herrian udaleku irekiak antolatzeko proiektuen lehiaketa abiatu du. Uztailaren 2tik 13ra, biak barne, izango dira saio horiek. Ideiak aurkezteko epea maiatzaren 18an 15:00etan bukatuko da. Udaletxean jasoko dira proposamenak.

Aurten ere lehiaketaren asmoa da langabezian dauden pertsonen artean ekintzailetza sustatzea. Proiektuak baloratzeko orduan kontuan hartuko diren irizpideetako batzuk izango dira gaia,
naturarekin elkarlana, udal zerbitzuen erabilera, esperientzia antzeko proiektuetan eta formakuntza aisialdi eta zaintzaren arlo horretan.

Aurkezten diren proiektuen balorazio-irizpideak Induma Informazio Bulegoan daude eskuragai osorik, infoinduma@yahoo.es e-posta helbidean edo 94 633 99 45 telefonoan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa