Hil egin da Orozkon lan istripua izan duen beharginetako bat

Erredakzioa 2018ko mai. 30a, 10:03
Helikopteroz eraman zuten Gurutzetara langileetako bat / Bizkaiko Suhiltzaileak

Harrobian jazotako ezbeharraren ondorioz Gurutzetara eraman zituzten bi langileak, larriki zaurituta. Atzo hil zen horietako bat, orozkoarra. Bihar -maiatzak 31- izango da hileta, 19:00etan Zeberioko Santo Tomas de Olabarrieta parrokian. 

Hil egin da atzo eguerdian Orozkoko harrobian lan-istripua izan duen langileetako bat. Gurutzetako ospitalean zendu da, bertara eraman baitzituzten bi beharginak, bat helikopteroz eta bestea anbulantziaz.

13:00ak aldera jazo zen gertakaria, langile gehienak bazkaltzera joan zirenean. Bi behargin mantenu lanetan geratu ziren harrobian, eta makina batean izan zuten istripua. Lankideek azaldu dute hondeatzailearen pala gainera erori zaiela tresna hori konpontzen ari zirenean.

Bihar -maiatzak 31- izango da zendutako beharginaren hileta, 19:00etan Zeberioko Santo Tomas de Olabarrieta parrokian. 

Mobilizazioa

Euskal Herriko gehiengo sindikalak elkarretaratzea deitu ekainaren 1ean Orozkoko Udaletxearen aurrean.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide