Egun osoko lanuztea egingo dute beharginek lan-heriotza salatzeko

Erredakzioa 2018ko mai. 30a, 09:54
Orozkoko harrobian izan zen lan istripua atzo. / Aiaraldea.eus

Lan istripu larria gertatu zen atzo Orozkoko harrobian. Bi langile zauritu ziren larriki, eta horietako bat -orozkoarra- atzo hil zen Gurutzetan. 

Atzo eguerdian jazo zen ezbeharra Orozkoko harrobian. Mantenu lanetan zebiltzan bi langilek makinarekin izan zuten istripua, eta larri zaurituta eraman zituzten Gurutzeta ospitalera helikopteroan eta anbulantzian. Beharginetako bat, orozkoarra, atzo hil zen. Sindikatuek adierazi dutenez, huts egitearen arrazoiak ikertzen ari dira. Lankideen arabera, hondeatzailearen pala erori zitzaien gainera. 

Langileen batzarra
Goizeko lehen orduan elkartu dira langileak zer egin erabakitzeko. Egun osoko lanuztea egitea ebatzi dute, momentuz.

Sindikatuak mobilizazio aukerak aztertzen ari dira, baina gaurko ez da deialdirik espero. Orozkoko Udalak "doluminik sentikorrenak" adierazi dizkio hildako langilearen familiari: "Haien saminarekin bat egiten du herriak zoritxarreko une gogor hauetan. Halaber, zaurituta dagoen beharginaren familiari elkartasuna adierazi nahi dio. Azkar sendatzea espero dugu".

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide