aiaraldea.eus

2.494 lagunek parte hartu dute Donibane Aretoko proiekzioetan

Erabiltzailearen aurpegia Orozkoko Udala   Kultura  Orozko

Apirilean bukatu zen zinema denboraldia eta jasotako datuak aztertu ondoren, Orozkoko Udalak balorazio positiboa egin du. Donibane Aretoan igandeetan egiten diren saioek jaso dute, guztira, 2.494 pertsona.

2.494 lagunek parte hartu dute Donibane Aretoko proiekzioetan
Alex de la Iglesia "Perfectos desconocidos" eta "Tadeo Jones" filmak izan dira arrakastatsuenak herrian. | Ikusi handiago | Argazki originala

Iaz erregistratutako datuak mantendu dira. Nagusiei zuzendutako saioen artean ikusiena “Perfectos desconocidos” izan da. Horrek 128 ikusle izan zituen urtarrilaren 14an. Haurrentzako zinemari dagokionez “Tadeo Jones” eta “Coco” izan dira ikusle gehien izan dituztenak, 128 eta 121 sarrera saldu ziren, hurrenez hurren.

Horri esker, urtarrila izan da hilabeterik arrakastatsuena. Azpimarratzekoa da aurtengo denboraldia apirilera arte luzatu dela, nahiz eta azken hilabete horretan emanaldiak soilik nagusientzat izan diren.

Azken saio horietan batezbesteko asistentzia 50 lagunetik gorakoa izan da. Halaber, lehenengoz, denboraldi honetan 4 pelikula ikusteko bonoak saldu dira. Pertsona nagusientzat 29 saldu dira eta 3 haurrentzat. Orozkok azaroan ekingo dio berriro ere zinema denboraldiari.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa