aiaraldea.eus

Ikasleak eta nagusien egoitzako edadetuak, "elkarrekin ikasten"

Erabiltzailearen aurpegia Orozkoko Udala   Jendartea  Orozko

Orozkoko eskolako 5.mailako ikasleek eta nagusien egoitzako herritarrek "elkarrekin ikasten" ekimenean hartu dute parte. 

Ikasleak eta nagusien egoitzako edadetuak, "elkarrekin ikasten"
Orozkoko gazteak eta edadetuak elkarrekin . / Orozkoko Udala | Ikusi handiago | Argazki originala

Orozkoko eskola publikoko 5.mailako ikasleek eta nagusien egoitzako hainbat pertsonek #ElkarrekinIkasten ekimenean parte hartu zuten aurreko asteetan. Hala, haurrek egoitzako nagusien bisita jaso zuten ikastetxean eta bertan ikasgelak, gimnasioa, jantokia, ortua, etab. Erakutsi zizkieten. Bitartean, pasadizoak partekatu zituzten eta hausnarketa polita egin zuten hezkuntzak izan duen bilakaeraren inguruan. Bigarren fasean, ikasleek egoitza bisitatu zuten. Bertan txirula emanaldi bat eskaini zuten eta haiek eskuz egin zituzten erroskillak dastatzeko parada izan zuten. Egoiliarrek eskuz egindako irudi bat oparitu zieten haurrei eskolako gelan jartzeko oroigarri moduan.

Ekimena ikastetxearen, egoitzaren eta Udalaren arteko elkarlanetik jaio da eta oso positiboki baloratu dute parte-hartzaileek, zirrarazko esperientzia aberasgarria dela adierazi dute.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa