aiaraldea.eus

Miren Barrondo orozkoarra izango da 2018ko sanantolinetako pregoilaria eta txupinera

Erabiltzailearen aurpegia Orozkoko Udala   Kultura  Orozko
Miren Barrondo orozkoarra izango da 2018ko sanantolinetako pregoilaria eta txupinera
Erretiratutako irakasleari eskaini diote jaietako txupina jaurtitzeko ohorea. / Orozkoko Udala | Ikusi handiago | Argazki originala

Antolinzaleak Jai Batzordeak Miren Barrondo orozkoarra izendatu du pregoilari eta txupinera izateko 2018ko San Antolin jaietan. Erretiratutako irakasleari eskaini diote jaietako txupina jaurtitzeko ohorea “frankismoa bezalako garai latzetan irakaskuntza eta transmisioa izan zenaren adierazgarririk onena da”, izan ere, euskara debekatuta zegoen eta ikasleek auzoetako eskola txikietara joaten ziren, adinaren arabera bereizketarik egin gabe. Azpimarratzekoa da ere gaur egungo Orozkoko eskola publikoko zuzendaria izan zela Barrondo erretiratu zen arte.

2017 urtean Blas de Otero poeta eta José Arrue margolaria izendatu zituzten bi pregoilari, eta Sabina de la Cruzek, Blas de Oteroren alargunak, irakurri zuen jaien hasiera markatu zuen pregoia haien izenean. Horrez gain Orozkoko herriak Adoziozko Seme izendatu zituen bi artistak, izan ere, biek harreman estua izan zuten herriarekin.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa