Zapatu moreko bideoklipa grabatuko dute gaur, 70 emakume elkartuta

Izar Mendiguren Cosgaya 2018ko abu. 19a, 08:17
Txosnagunean izango dira Zapatu moreko ekitaldi gehienak. / Aiaraldea

Irailaren 1ean izango da Orozko jaietako "Zapatu morea". Bideo grabaketa egiteko ahalik eta emakume gehien elkartzea nahi dute, 17:00etan Jentilzulo Kulturgunean.

Aurtengo egitaraua osatu dute dagoeneko: eguerdian bazkaria egingo dute, baina iluntzea izango da eguneko momenturik esanguratsuena; akelarrea eta ekitaldia egingo baitituzte. Gauean, berriz, Anita Parker eta Dj Tarantistak izango dira emakumeen taula gaineko ordezkari.

Bideo grabaketa
Horrez gain, festen harira egindako lana zabaltzeko bideo bat ekoizteko asmoa dute, aurreratu dutenez. Gaur elkartuko dira grabaketa egiteko, 17:00etan Jentilzulo kulturgunean. "67 emakume ezberdin batu nahi ditugu", adierazi du Nora Latatu Landaluzek. Dagoeneko baieztatua dute kopuruaren erdia.

"Zapatu morea" ekimena ez da berria, makina bat urte daramatzate Matxintxuk, Txosna Batzordeak eta Orozkoko Udalak festetako larunbatari emakumeen ikusgarritasuna ematen: 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide