aiaraldea.eus

Orozko Udalak balantze positiboa lortu du 2018an eta 650.000 euroko aurrezkiekin itxiko du legealdia

Erabiltzailearen aurpegia Orozkoko Udala   Ekonomia  Orozko

Orozkoko Udalak positiboan itxi ditu 2018 urteko kontuak. Herriak 383.481,27 euroko aurrezki garbia lortu du azken ekitaldian. Hala ere, zifra hori 710.934,39 eurotan kokatzen da, aurreko urtean erabili ez zen altxortegi soberakina gehituta.

Orozko Udalak balantze positiboa lortu du 2018an eta 650.000 euroko aurrezkiekin itxiko du legealdia
Orozkoko Udal Osoko Bilkuraren irudia. | Ikusi handiago | Argazki originala

Josu San Pedrok, Orozkoko alkateak, positiboan baloratu du datu hori, izan ere, “Udalak urtea zenbaki negatiboetan bukatuko zuela aurreikusi genuen osasun zentroa eraikitzeko eskatutako kreditua dela eta”.

Ekaineko lehenengo astean izango den ezohiko udalbatzan -legealdiko azkena onartuko dituzte zenbaki hauek.

Aurrezkiak eta diru-laguntzak
2018an izan den ia 400.000 euroko aurrezki hori lortu da, batez ere, aurreikusita zeuden partida batzuk azkenean ez direlako erabili –Zerumugan dokumentalari zegokiona, adibidez-, ez delako beharrezkoa izan etxebizitza sozialetara bideratutako dirua erabiltzea, eta ez direlako beste partida batzuk guztiz agortu, Hiri Antolamendutako Plan Orokorraren erredakzio proiektuari dagokiona kasu, besteak beste.

Hala ere, aurrezkiaren zatirik handiena posible izan da hasierako aurrekontuan jasota ez zeuden diru-laguntzak jaso direlako eta datu positibo hori hobetu dutelako. Horien artean azpimarratzekoak dira aurreko abenduan inauguratu zen osasun zentroa eraikitzeko jaso direnak.

Soberakinak
Aurreztutako horri eta aurreko urtean erabili ez zen altxortegi soberakinari esker,
Orozkok gaur egun 710.934,39 euroko soberakina du. Maiatzeko udalbatzan Udalak

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa