aiaraldea.eus

Orozkoko Museoak ordutegia egokitu du uztaila eta abuzturako

Erabiltzailearen aurpegia Orozkoko Udala   Kultura  Orozko
Orozkoko Museoak ordutegia egokitu du uztaila eta abuzturako
Egunero egongo da zabalik museoa, astelehenetik igandera. | Ikusi handiago | Argazki originala

Orozkoko Museoak eta Turismo Informazio Bulegoaren ordutegiak moldatuko dituzte udan, uztailean eta abuztuan. Gauzak horrela, datozen asteetan egunero egongo da zabalik: astelehenetik igandera, 10:00etatik 14:00ak arte goizez eta 16:00etatik 18:00ak arte arratsaldez. Informazio gehiago eskuratu daiteke www.orozkomuseoa.eus webgunean.

Bestetik, azpimarratzekoa da uztailaren 1etik 14ra bitartean museoak "Paseo en acuarela" erakusketa eskainiko duela. María Ángela Larrinaga Cabañas bilboko artistaren eskutik iritsiko da hori Orozkora, Bilboko Pabellón 6-Arte Eszenikoak aretoan arrakasta lortu ondoren.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa