aiaraldea.eus

Protokoloa egingo du Orozkok, genero indarkeriaren biktimen arretarako

Erabiltzailearen aurpegia Orozkoko Udala   Jendartea  Orozko

Orozkoko Udala, herriko Berdintasun Sailaren bidez, genero indarkeriaren biktima diren emakumeen arretarako Erakunde arteko II. Protokoloa diseinatzeko prozesu betean dago gaur egun. Orain dela urtebete abiatu zen hori, ordura arteko protokoloaren ebaluazioa egin ostean. Fase horretan hainbat eragilek parte hartu zuten, hala nola udaleko teknikariek, Orozkoko Harana HLHIk eta Guraso Elkarteak, herriko osasun zentroak, Laudioko Ertzaintzaren Komisariak, Matxintxu Elkarteak, Gazte Asanbladak eta Gure-Abia 3. adineko Elkarteak eta herriko eragile politikoek ere. Ebaluazio horrek protokolo berria egiteko beharra azaleratu zuen, egungo arautegiarekin bat etor zedin.

Saio parte hartzailea
Gauzak horrela, datorren azaroaren 28an herritar guztiei zuzendutako saio irakia egongo da, herriko protokolo berria lantzeko. Bilera 18:30etatik 20:30era izango da, udaletxeko 3. solairuan dagoen Osoko Bildura Aretoan. Nabarmentzekoa da proiektu hau Emakunderen diru-laguntza bati esker jarri dela martxan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa