Atom Rhumba, The Wizards eta Eskean Kristok joko dute OrozkoRock jaialdian, besteak beste

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Kultura  Orozko

Atom Rhumba, The Wizards eta Eskean Kristok joko dute OrozkoRock jaialdian, besteak beste

Sarrerak salgai daude dagoeneko Orozkorock.eus webgunean, 15 euroren truke. Maiatzaren 18an izango da jaialdia.

Orozkoko udal liburutegiak maileguak bikoiztu ditu 10 urtetan

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Kultura  Orozko

Orozkoko udal liburutegiak maileguak bikoiztu ditu 10 urtetan

Orozkoko Udalak nabarmendu nahi izan du 2.070 mailegu egin dituela liburutegiak 2018an, eta horrekin bikoiztu duela azken 10 urteko kopurua.

Zauritu bat Orozkon bi autoren arteko talkaren ondorioz

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Jendartea  Orozko

Zauritu bat Orozkon bi autoren arteko talkaren ondorioz

18:30ean jazo da ezbeharra BI-3513 errepideko 31. kilometroan. Bi autok elkarren artean talka egin dute eta gidarietako bat zauritu da, baina ez dago larri, Ertzaintzak jakinarazi duenez. Larrialdi zerbitzuak bertaratu dira eta Galdakaoko ospitalera eraman dute zauritua. Trafikoa berrezarrita dago dagoeneko.

Gertrude Noise Meeting-en bigarren edizioak musika esperimentala eramango du Orozkora larunbatean

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Kultura  Orozko

Gertrude Noise Meeting-en bigarren edizioak musika esperimentala eramango du Orozkora larunbatean

Eguerdiko hamabietan hasiko dira emanaldiak, Artiñano etxean.

Omenaldi jendetsua egin diete Orozkon Frankismoak errepresaliatutako bizilagunei

Erabiltzailearen aurpegia Txabi Alvarado Bañares   Politika  Orozko

Memoria historikoa sustatzeko jardunaldiak egin dituzte Orozkon atzo eta gaur. Eguerdian eman diote amaiera ekimenari, Frankismoak errepresaliatutako herritarren omenezko eskultura inauguratuta.

Parte hartzerako ordenantza arautzen hasi dira, jaiak edota auzo batzarrak aitortzeko

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Aspuru Saez   Politika  Orozko

Parte hartzerako ordenantza arautzen hasi dira, jaiak edota auzo batzarrak aitortzeko

Aurrera egin zuen parte hartzerako ordenantzaren hasierako onarpenak astearteko Udal Osoko Bilkuran, Adieren eta EH Bilduren botoei esker. EAJ abstenitu egin da momentuz, behin betiko testua egon arte, gutxienez.

Ainara Apraiz hautatu du EAJk zerrendaburua izateko Orozkon

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Politika  Orozko

Ainara Apraiz hautatu du EAJk zerrendaburua izateko Orozkon

Ostiralean erabaki zuten Orozkoko jeltzaleek Ainara Apraiz izango dela alkategaia. Hautagaiak azaldu du erronka berria dela eta gogotsu dagoela.

Pili Garcia Palacios izango da Orozkoko EH Bilduren alkategaia

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Politika  Orozko

Pili Garcia Palacios izango da Orozkoko EH Bilduren alkategaia

Zinegotzi bezala dihardu Garcia Palacios amaitzear dagoen lege-agintaldian.

Eskalatzeko bi ikastaro antolatu ditu Itxinapek

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya   Kirola  Orozko

Eskalatzeko bi ikastaro antolatu ditu Itxinapek

Egunak partaideen artean zehaztuko dira. Batetik, rokodromoan teknika hobetzeko saioa eskainiko dute, eta bestetik, harkaitz eskaladako hastapen ikastaroa.

“Emakume gazte asko daude txapelketan, eta oso indartsu datoz”

Erabiltzailearen aurpegia Txabi Alvarado Bañares   Kirola  Orozko

“Emakume gazte asko daude txapelketan, eta oso indartsu datoz”

Emakume Master Cup txapelketan jokatzen ari da GENTZANE ALDAY CALONGE (Orozko, 1994) pilotaria. Norgehiagokaren zein eskupilotaren inguruan mintzatu da.

Frankismo garaiko errepresaliatuak omenduko dituzte otsailean

Erabiltzailearen aurpegia Txabi Alvarado Bañares   Historia  Orozko

Frankismo garaiko errepresaliatuak omenduko dituzte otsailean

Frankismoak errepresalitutako bizilagunen omenezko eskultura inauguratuko dute otsailaren 16an, besteak beste.

Gentzane Alday elkarrizketatu dute ETB1-eko "Gure kaxa" saioan

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Kirola  Orozko

Gentzane Alday elkarrizketatu dute ETB1-eko "Gure kaxa" saioan

Gentzane Alday pilotari orozkoarra elkarrizketatu dute ETB1-eko Gure kaxa saioan, Emakumeen Master Cupean parte hartzen ari diren beste kirolari batzuekin batera.

Txakurrek 6 ardi hil eta 8 zauritu dituztela salatu du Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya   Ingurumena  Orozko

Txakurrek 6 ardi hil eta 8 zauritu dituztela salatu du Udalak

Orozkok Udalak abereen kontrako erasoak salatu ditu, iragan asteburuan jazotako sarraskiaren harira.

Istripua gertatu da gaur Orozkon, auto bat bidetik aterata

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Jendartea  Orozko

Istripua gertatu da gaur Orozkon, auto bat bidetik aterata

Gidaria ibilgailuan harrapatuta gertatu da eta suhiltzaileek atera behar izan dute. Hala ere, ez du zauri larririk pairatu.

Otsaileko Donibane Aretoko zinema eskaintza aurkeztu dute

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya   Kultura  Orozko

Otsaileko Donibane Aretoko zinema eskaintza aurkeztu dute

7 film eskainiko dituzte Donibane aretoan Telmo Esnalen Dantza tartean.

Salgai daude dagoeneko OrozkoRock jaialdiko sarrerak

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Kultura  Orozko

Salgai daude dagoeneko OrozkoRock jaialdiko sarrerak

Maiatzaren 18an egingo dute jaialdia. Zortzi talde igoko dira oholtzara. Liher da momentuz jakinarazi duten bakarra.

"Iritsi da momentua Hilean Bariku Bat uzteko"

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya   Kultura  Orozko

Ezagutu infernua web-seriearen azken atalean iragarri dute Hilean Bariku Bat taldeak amaitutzat emango duela bere ibilbidea. Proiektutik ikasitakoa ere kontatu dute.

Auto batek su hartu du Orozkon, AP-68 errepidean

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Jendartea  Orozko

Auto batek su hartu du Orozkon, AP-68 errepidean

Suhiltzaileak bertaratu dira sua itzaltzera.

Ander Ganzabalek irabazi du San Silbestre lasterketa jendetsua

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Aspuru Saez   Kirola  Orozko

480 lagun baino gehiago batu dira San Silbestre lasterketan Orozkon. Askok mozorroa jantzi dute eta giroa aparta izan da, hainbat herritar ere elkartu baitira kirolariak animatzeko. 


Ibilbidearen zati bat korrika egin ostean, bizikletaz bete dituzte gainerako kilometroak. Urtero bezala, parte-hartzaile ospetsuak ez dira falta izan; Patxi Salinas edota Iraia Iturregi Athletic Clubeko kapitain ohia. Azkenean, Oinkariak taldeko Ander Ganzabal izan da garailea.

»» Ikusi argazki guztiak (147)

Bakarrizketa eta bertsoa, elkarren eskutik

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya   Kultura  Orozko

Arrugaeta eta Eneko tabernetan antzerki eta bertso emanaldiak uztartu zituzten ostiralean. Mikel Martinez Tartean taldeko antzezleak bakarrizketa eskaini zuen. Bertsotan, aldiz, Josune Aramendi, Aitor Bizkarra eta Txaber Altube aritu ziren.

»» Ikusi argazki guztiak (17)

Nabarmenak

Ikusi gehiago »»