Karraka: Orozkoko VII. Mendi Lasterketa

2012/05/06 08:00

Orozko Orozko

 

Orozkotik irten eta Orozkora helduko da. Ipergorta eta 
Oderiaga tontorrak dira helburu nagusi. 27 km dira 1800 metroko desnibel 
positiboarekin. Ibilbidean zehar basabideak, bidexkak eta inguru karstiko 
oso teknikoak egongo diran.

Itxinape Mendi Taldeak antolatu du mendi lasterketa hau, Orozkotik aterako dena eta herrian bertan bukatuko dena. Ipergorta eta Oderiaga tontorrak dira helburu nagusi. 27 km dira guztira 1800 metroko desnibel positiboarekin. Ibilbidean zehar basabideak, bidexkak eta inguru karstiko oso teknikoak egongo dira.

 

Haurreskolen segurtasuna eta aireztapena hobetuko ditu Orozkoko Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Ander Parody Garai  Orozko

Haurreskolen segurtasuna eta aireztapena hobetuko ditu Orozkoko Udalak

Orozkoko Udalak hobetuko ditu haurreskolen segurtasuna eta aireztapena udako beroari aurre egiteko. Horretarako, larrialdialdietarako sistema berraztertuko eta neurri handiko bi eguzki-oihal instalatuko ditu Udalak. Lehenik eta behin, maiatzean eguzki-oihalak instalatuko dira, lehenengoa patioan 63,25 metrokoa, eta bigarrena etxaurrean 10,25 metrokoa.

Orozkok hartuko du Euskadiko mendi lasterketako txapelketa igandean

Erabiltzailearen aurpegia Gentza Garcia  Orozko

Orozkok hartuko du Euskadiko mendi lasterketako txapelketa igandean

Orozkon ospatuko da 7. urtez Karraka Euskadiko txapelketa maiatzaren 6ean Itxinape Mendi Taldeak antolatua. 200 bat atleten parte hartzea espero da, eta Euskadiko mendiko selekzioko kide diren Alberto Zelain, Ohiana Azkorbebeitia nahiz Josu Bengoetxea bertan izango direla iragarri dute.

 

Kantak tabernetan

2012/05/04 18:30

Zubiaur Orozko

Tabernaz-taberna abesten joateko aukera izango da gaur Orozkon.

Osasuna elikaduraren bitartez

2012/05/04 16:00

Orozkoko Museoa Orozko

Matxintxu emakume elkarteak antolatuta, "Osasuna elikaduraren bitartez" hitzaldia eskainiko da Orozkoko Museoan. Hizlaria elikaduran aditu bat izango da.

Donibane aretoa Euskadiko antzokien sarera batu da

Erabiltzailearen aurpegia Txabi Alvarado Bañares   Kultura  Orozko

Donibane aretoa Euskadiko antzokien sarera batu da

Orozkoko Donibane Aretoa Sareara batu da, Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren baitako antzoki publikoen sarera. 51 dira koordinadora horren baitan dauden aretoak. Udalaren arabera, Sarearen baitak egoteak Donibaneko programazioa handitu eta hobetzea ahalbidetuko du, Sarean lan egiten duten profesionalen lanaren bidez.

 Hala, adin guztientzako programazio egonkor bat bultzatzea da udalaren asmoa; antzerki, dantza, txotxongilo, pailazo eta antzeko ekintzekin, Begoña Olabarria Kultura Zinegotziaren hitzetan.

Orozkoko udalak biomasaz hornituriko berogailu sistemak ezarriko ditu eskolan eta 500 etxebizitzatan

Erabiltzailearen aurpegia Edorta Moreno Martin

Orozkoko udalak biomasaz hornituriko berogailu sistemak ezarriko ditu eskolan eta 500 etxebizitzatan

Orozkoko udalak "Bandera Berdea" ekimenera aurkeztu du bere burua, izan ere, biomasaz hornituriko berogailu sistemak ezarri baititu nola eskola publikoan hala Hegoalde auzoan ezarririko 500 etxebizitzetan. Espainiako osasun, kontsumo eta ingurumen ministerioen laguntzarekin FUCIk (Federación de Consumidores y Usuarios Independientes) aurrera daraman ekimen honek udalek ingurumen, kontsumo zein sostengarritasunaren alde egiten dituzten jarduerak saritzea du helburu.

Aurrekontuen onarpena boikoteatu eta atzeratzea leporatu dio ADIEk Bildu eta EAJri

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya

Aurrekontuen onarpena boikoteatu eta atzeratzea leporatu dio ADIEk Bildu eta EAJri

2012ko aurrekontuen onarpena kolokan dago Orozkon. Izan ere, aurrekontuak onartzeko desadostasuna da nagusi ADIE, EAJ eta Bilduren artean. Josu San Pedro alkatearen hitzetan, “blokeo egoera” Bildu eta EAJ alderdien jokaerari zor zaio. “Bi alderdi horien jarrera arduragabekeria handia da, ezin ditugulako gastuak aurten aurreikusita dauden diru sarreren beherakadara egokitu”.

"Nik egin beharko & ko."

2012/04/15 17:00

Donibane Aretoa Orozko

La payasa Pantxika Lamurrek "Nik egin beharko & ko" antzerki-lana aurkeztuko du. Ainhoa Juaniz izango da protagonista eta 4 euro balioko du sarrera. 17 urte gorako publikoa da antzezlan honen publikoa.

PPren ekimenez, ikastetxearen egoera konpontzea eskatuko du berriz Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Aspuru Saez  Orozko

PPren ekimenez, ikastetxearen egoera konpontzea eskatuko du berriz Udalak

Udalak eta PPk berriro eskatuko diote Eusko Jaurlaritzari Ikastetxe Publikoaren egungo egoerari berehala irtenbide bat bilatzea. Eraikinak zeuzkan gabeziei aurre egiteko barrakoiak jarri ziren 2008an. Behin behineko neurri hau lau urtez luzatu da dagoeneko.

Ludotekaren eta Gaztetxokoren ordutegiak aldatuko ditu Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Txabi Alvarado Bañares  Orozko

Ludotekaren eta Gaztetxokoren ordutegiak aldatuko ditu Udalak

Orozkoko Ludotekaren eta Gaztetxoko gaztegunearen ordutegiak aldatuko ditu Udalak, Aste Santuko oporren harira. Hala, Ludoteka 11:00etatik 13:00etara egongo da zabalik. Gaztegunea, aldiz, 18:30etatik 21:00etara bitartean bisitatu ahal izango da astelehenetik larunbatera, eta 17:00etatik 19:00etara igandetan. Ordutegi berri horiek datorren ostegunean jarriko dira indarrean eta apirilaren 15erarte mantenduko dira.

 Aipatutako aldaketen helburua ikasle zein bestelako herritarrek lanaldiaz kanpo bertaratu ahal izatea da, Udalaren arabera.

200.000 euro zor dizkiote berankorrek Orozkoko udalari

Erabiltzailearen aurpegia Ander Parody Garai  Orozko

200.000 euro zor dizkiote berankorrek Orozkoko udalari

150 auzokide eta enpresek 200.000 euro zor dizkiote Orozkoko udalari. Azken 10 urteetan pilatu diren udal tasa eta zergen ordainagiri guztiak kobratzea erabaki du Udalak. Josu San Pedro alkateak adierazi duenez, "gure helburua da iruzur fiskalari aurre egitea eta kargak zuzentasunez banatzea zordunen artean. Gehienek garaiz eta zintzo betetzen dituzte euren zerga-betebeharrak. Batzuek ez, ordea, eta horregatik diru gutxiago biltzen dugu eta diru gutxiago daukagu gizarte-zerbitzuetan inbertitzeko".

Euskal dantzen ikuskizuna egongo da Orozkon

Erabiltzailearen aurpegia Ander Parody Garai  Orozko

Euskal dantzen ikuskizuna egongo da Orozkon

Ubixeta dantza taldeak antolatuko du euskal dantzen ikuskizuna Orozkon hilaren 31an. Arratsaldeko 18:30tan taldeak dantzatuko du eta ostean ikusleentzako otamena egongo da. Geroago, 20:00tan erromeria bat dantzatuko dute Orozkoko plazako frontoian.

55 argazki aurkeztu dira Orozko Klik lehiaketan

Erabiltzailearen aurpegia Txabi Alvarado Bañares  Orozko

55 argazki aurkeztu dira Orozko Klik lehiaketan

Argazki guztiak apirilaren 4rarte egongo dira ikusgai Orozkoko Museoan

Orozko Kliken bigarren edizioak “aurreikuspenak gainditu” dituela adierazi du udalak. Guztira 55 izan dira argazki lehiaketa horretara aurkeztutako argazkiak.

Gurene Granderen “Salzburgotik maitasunez” argazkia izan da garaile. Bigarren postua Natalia Olabarriak lortu du  “Azkeneko Leie!” lanarekin. Ieltxu Camararen “Mont Blanc” irudia geratu da hirugarren. Hiru irabazleak orozkoarrak dira.

Udalak igerilekuetako instalazioak erabiltzeko laguntzak emango ditu

Erabiltzailearen aurpegia Irati Moreno

Udalak igerilekuetako instalazioak erabiltzeko laguntzak emango ditu

Orozkoko Udalak udal igerilekuetara sartzeko beherapen ugari adostu ditu. Horri esker, herritar orok disfrutatu ahalko dute igerilekuak eskaintzen dituen instalazio ezberdinetara.

 Alde batetik, minusbaliatuak betiere soldata minimoa baino gutxiago jasotzen badute, doan sartu ahal izango dira igerilekura. Bestalde, langabezian edota soldata minimoa jasotzen dutenek %50eko beherapena izango dute salneurrian.

Inguruko zuhaitzak ezagutzeko txangoa antolatu dute

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Martinez Ibarrola

Inguruko zuhaitzak ezagutzeko txangoa antolatu dute

Datorren igandean, martxoak 25, Orozko herriko gaztetxoek inguruko zuhaitzak ezagutu ahal izango dituzte udal ingurumen sailak sustatutako bisita gidatuari esker. Ibilbidea  Josu San Pedro alkateak gidatuko du, biologoa bera, ingurumenaren zinegotzia den Raquel Olabarriarekin batera.

 

Ekimenaren helburua landarediaren garrantziaren inguruan heztea da, eta, honekin batera, zuhaitzen kokapenak logika bat duela eta ekosistema barneko aldaketek logika hori alda dezaketela irakastea. Hau guztia aisialdi kutsua izango duen irteera erakargarrian bilduko da.

"Ardura honi aurre egiteko konpromiso sakona dut, baina kezkak ere ugariak dira"

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Aspuru Saez   Ingurumena  Orozko

"Ardura honi aurre egiteko konpromiso sakona dut, baina kezkak ere ugariak dira"

 

RAQUEL OLAVARRIA (Orozko, 1983) Adie udal taldeko zinegotzi berria da. Ingurumen sailako ardurak hartuko ditu bere gain aurrerantzean.

Zinema: "Viaje al centro de la tierra 2" eta "Los descendientes"

2012/03/25 14:30

Donibane Aretoa Orozko

"Viaje al centro de la tierra 2" emango da 16:30tan eta "Los descencientes" 19:00etan.

Zinema: "Aita, zonbia naiz" eta "J. Edgar"

2012/03/18 15:30

Donibane Aretoa Orozko

Donibane Aretoan "Aita, zonbia naiz" proiektatuko dute 16:30tan eta "J. Edgar" 19:00etan.

Haurrentzako igeriketa ikastaroak eskainiko ditu Orozkoko kiroldegiak

Erabiltzailearen aurpegia Ander Parody Garai  Orozko

Haurrentzako igeriketa ikastaroak eskainiko ditu Orozkoko kiroldegiak

Orozkoko kiroldegiko igerilekuak igeriketa ikastaroak eskainiko ditu sei urteko haurrentzako. Igeriketa ikastaroa martxoaren 24an hasiko da eta maiatzaren 26ean bukatu aipatutako kiroldegian. Ikastaroaren helburuak uretara ohitzea, urperatzean ahoa ixtea eta soziabilitatea izango dira.

Interesatuek izena eman dezakete Orozkoko kiroldegian martxoaren 21 arte, 94 633 96 16 telefonoan. Prezioa 44€koa izango da.

Nabarmenak

Ikusi gehiago »»