Independentzia Eguna Orozkon

Erabiltzailearen aurpegia Enara Biguri  Orozko

Independentzia Eguna Orozkon

Independentistak sareak antolatuta, larunbatean Independentzia Eguna ospatuko da Orozkon. Ekitaldi honetan herriko kirol taldeek, kultur elkarteek eta udaleko hiru alderdi politikoek norbanako gisa (ADIE, BILDU eta EAJ-PNV) parte hartuko dute. "Herritarrok pertsonalki hartuko dugu parte jai honetan, ez alderdiaren izenean, besteak beste, taldean ez dugulako sekula horri buruz hitz egin eta akordiorik egin. Egia da, orain arteko bileretan EAJ, BILDU eta ADIEko herritarrak egon direla, baina horrela; herritar moduan, ez alderdikide", azaldu du Begoñe Olabarria ADIEko zinegotziak.

Maskarak

2011/03/05 09:30

Gaztetxokoa Orozko

EGURREZ ERAIKITZEKO ARTEA: ZALOA ETA OLARTE

2011/11/12 08:30

Orozko

Bisita gidatua Olarte eta Zaloa auzoetara Erdi Aroko egurrezko bobeda daukien eleiz bi bisitetako: Olarteko San Bartolome eta  Zaloako Santa Maria.

Gida: Juanjo Hidalgo (Aunia Kultura)

Topalekua: Orozkoko Museoa. Zubiaur (Orozko).

Antolatzailea: Orozkoko Museoa

Informazinoa: 946 33 98 23 / museoa.orozko@bizkaia.org

NEBERABARRI: IZOTZAREN INDUSTRIA ITXINAN

2011/11/19 08:00

Orozko

Bisita gidatua Itxinako Neberabarrira, Bizkaiko edur-zulorik handiena. Bisitaren ostean, garrafaren erakostaldia egingo da, parte-hartzaile gutziek edari freskagarria probau ahal izan dagien.

Gida: Felix Mugurutza (Aunia Kultura)

Topagunea: Orozkoko Museoa. Zubiaur (Orozko).

Antolatzailea: Orozkoko Museoa

Informazinoa: 946 33 98 23 / museoa.orozko@bizkaia.org

Bertso afaria: Jon Maia eta Unai Iturriaga

2011/11/18 20:00

Iza jatetxea Orozko

Berbaz kultur Alkartea.

Zer diñok 15 urte.

Independentzia eguna

2011/11/12 11:00

Zubiaur Orozko

12tan Paella lehiaketa

14tan Paellen aurkezpena

Umeen Jolasak

14:30ean Herri Bazkaria

16tan KuN KuN batukada

Antolatzailea: Independetistak sarea

Orozko Aiaraturretik kanpo

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide

Orozko Aiaraturretik kanpo

Udalak Aiaralde eta Nerbioigoieneko turismo-erakundetik urtetea ebatzi dau, dirua aurreztu gura daualako.

Orozkoko Museoak antolatutako txangoa. "Urratxa haitza: Natura eta historiarruea Gorbeian"

2011/11/26 08:00

Orozkoko Museoa Orozko

Urratxa Haitzera bisita gidatua, Gorbeiako parke naturalaren bihotzean. Haitzulo ugari daude han, eta gu horietako batera sartuko gara: Urratxa III delakora. Hain zuzen, Urratxa IIIn giza-gorpuak aurkitu dituzte, bai eta antzinako garaietako arte-aztarnak ere.

Elkargunea: 9:30ean Orozkoko Museoan, Zubiaurren.

Gidaria: Juanjo Hidalgo (Aunia Kultura)


Informazioa eta erreserbak: 946339823 / museoa.orozko@bizkaia.org

Antolatzailea: Orozkoko Museoa

Orozkoko Museoak antolatutako txangoa: "Heriotzaren harrien bila"

2011/11/05 08:30

Orozkoko Museoa Orozko

Mendi-irteera goizez egingo da, antzinako hainbat  garaietan heriotzagaz zerikusia eukien ondareko elementuak ikustera.

Proposatutako ibilbidea: Orozko - Okulukorta - Egileor (hilobi-monumentua) - Aranekoarri (hilarria) - Kolometa (menhirra) -Kurtzegana (hilarria) - Orozko

Elkargunea: 9:30ean Orozkoko Museoan, Zubiaurren.

Gidaria: Felix Mugurutza (Aunia Kultura)


Informazioa eta erreserbak: 946339823 / museoa.orozko@bizkaia.org

Antolatzailea: Orozkoko Museoa

"Gaztaina pobreen ogia lez ezagutua izan da, dirudunek edo etxagunek, gari ogia izango eben"

Erabiltzailearen aurpegia Gartzen Garaio Atxurra  Orozko

"Gaztaina pobreen ogia lez ezagutua izan da, dirudunek edo etxagunek, gari ogia izango eben"

JOSE ANJEL ARAMENDI BILBAO (1950). Orozkoko Supelaur Kultur Taldeko kideetako bat da Jose Anjel. 2.000. urtean hasi ziren “Gaztain Eguna” delakoa antolatzen, gero eta jendetsuagoa den ospakizun bereziak beraz, hamaikagarren edizioa du. Ekimen honi buruz gehiago jakiteko gogoak bultzatu gaitu Jose Anjelengana, eta basoetan aurtengo ibilbideari azken ukituak ematen topatu dugu.

Ez dakianarentzako argigarri, azalduko deuskuzu zer dan gaztain eguna?

Gaztain eguna Orozkon

2011/10/30 09:00

Zubiaur plaza Orozko

Antolatzailea: Supelaur Kultur Elkartea / Orozkoko Udala

Alkateak arduraldi osoa eukiko dau

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide

Alkateak arduraldi osoa eukiko dau

Adie eta Bilduren botoakaz Josu San Pedro alkateak arduraldi esklusiboa eukitea onartu da. Zubiaur Eraikuntzak soziedadeko presidenteak ez dau dietarik kobrauko.

Gaur eta bihar mapa toponimikoaren atzenengo erakosketea egingo da

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide

Gaur eta bihar mapa toponimikoaren atzenengo erakosketea egingo da

Orozkoko toponimia mapari atzenengo ukutuak baino ez jakoz falta herritarrek etxean hartu dagien. Horretarako, gaur eta bihar (urriak 14 eta 15) museoan erakosketa egingo da, gura dauanak zuzenketak edo ekarpenak egin ahal izateko.

Felix Mugurutza proiektuaren arduradunak adierazo dau mapea urtea amaitu baino lehen argitaratu gura dauriela, Aiarakoagaz batera, eta etxe guztietara banatu. Erakosketea zabalik egongo da gaur 18:00etatik 21:00etara, eta zapatuan goxeko 11:00etatik arrasteiko 14:00etara.

Salaketa martxa berri bat larunbat honetan Jesurira

Erabiltzailearen aurpegia Jon Apodaka Saratxo  Laudio  Orozko

Salaketa martxa berri bat larunbat honetan Jesurira

Hamaika zeresan ematen ari da azkenaldian Larragorri/Jesuri  - Elorritxugana/Kukutza eta Ganekogorta mendietan zentral eoliko bana eraikitzeko proiektua. Zentral hauek eraikitzearen aurka agertzen diren taldeek hainbat ekintza antolatu izan dituzte azken hilabeteetan zehar lanei herri oposizioa adieraztearren.

Larunbat honetan, goizeko zortzi eta erdietan Laudiotik irtengo dira mendizaleak, eta 9ak aldera Orozkotik, Larragorriko gazteluaren (Jesuri) inguruan eraiki nahi duten proiektu honen 'zentzugabekeria' salatzeko.

Zubiaur plazan trafikoa mugatu egingo da

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide

Zubiaur plazan trafikoa mugatu egingo da

Orozkoko plaza nagusia laster oinezkoentzako gune bihurtuko da. Bertan egingo diran barriztatze-beharrak aprobetxatuz, galtzada-harria aldatzeaz ganera, ibilgailuei ingurutik ibiltea galarazo egingo jake, eta bertan garajea daukien auzokoak eta banaketako kamoiak baino ezin izango dira sartu. Udalak esan dau neurria behin betikoa dala eta ostalari eta merkatarien adostasunagaz hartu dauriela. Alkateak uste dau halan plazea ‘atseginagoa’ dala eta ‘arriskuak saihesten dirala”. Obrea udaleriko mugikortasun planaren barruan dago.

Telefono mugikorrak eta inprenta kartutxoak biltzeko ontziak jarri dituzte Aiaraldeko lau herritan

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya

Telefono mugikorrak eta inprenta kartutxoak biltzeko ontziak jarri dituzte Aiaraldeko lau herritan

EFE albiste agentziak adierazi dunez, Arakaldon, Arrankudiagan, Orozkon eta Urduñan telefono mugikorrak eta inprenta kartutxoak birziklatzeko ontziak jarri dituzte. Ekimena Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabal taldeak abiatu du Bizkaiko hamar herritan. Guztira 53 ontzi kokatu dituzte Bizkaiko txoko ezberdinetan. Horietako lau, Aiaraldean daude.

Azaldu dutenez, berrerabilgarriak diren produktuak berriro merkaturatzeko asmoa dute. Gainontzekoak, birziklatu egingo dituzte, eta beste industria mota batzuetan erabiliko dira.

"Inguruko mendien edertasuna eta jendearen laguntasuna dira Orozko Haranaren arrakastaren arrazoietako batzuk"

Erabiltzailearen aurpegia Gartzen Garaio Atxurra  Orozko

"Inguruko mendien edertasuna eta jendearen laguntasuna dira Orozko Haranaren arrakastaren arrazoietako batzuk"

MIKEL OLABARRIA ASTOBIZA (1976). Orozkoko Itxinape mendi taldeko kidea da Mikel. Bera eta beste lagun asko, burubelarri dabiltza igandean izango den Orozko Harana martxa antolatzen. Hogeitairugarren edizioa dugu aurtengoa, eta martxa honen inguruan gehiago jakiteko asmoz gerturatu gara Mikelengana.

 

"Orozko Harana" iraupen luzeko mendi ibilaldia

2011/10/09 05:30

Herriko Plaza Orozko

Informazio gehiago HEMEN.

"Nire argazkietan Gorbeiak gordetzen duen magia begietara ateratzea daukat helburu"

Erabiltzailearen aurpegia Gartzen Garaio Atxurra  Orozko

"Nire argazkietan Gorbeiak gordetzen duen magia begietara ateratzea daukat helburu"

URTZI VERA RODRIGUEZ (1975). Bilbon jaio bazen ere, 25 urte dira Orozkon bizi dela. Ikasketaz Ingenieria da Urtzi, argazkigintza du pasio, bai eta eskultura, marrazketa eta pintura ere. Arte esparru hauetan zenbait eskola jasoa bada ere, bere kabuz ikasi du dakien gehiena.

"Orozko Harana" iraupen luzeko mendi ibilaldiaren XXIII. edizioa urriaren 9an

Erabiltzailearen aurpegia Gartzen Garaio Atxurra  Orozko

"Orozko Harana" iraupen luzeko mendi ibilaldiaren XXIII. edizioa urriaren 9an

Itxinape Orozkoko mendi taldeak antolatuta, martxa honek aurten hogeitairu urte betetzen ditu. Urriaren 9an izango da, eta azken urte hauetan bezala, Euskal herriko Federazioak antolatzen duen iraupen luzeko martxen zirkuituaren barruan kokatuko da.

Martxan parte hartzeagatik ez da ezer ordaindu behar, baina aldez aurretik izena eman beharra dago, urriaren 5a baino lehenago www.zirkuitua.com web-gunean.