Santa Luzia eguna 2010

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Ibarrola Atxa  Orozko None

Bildu: "Mespretxutik manipulaziora, Bilduren kontrako erasoari ekin dio Adiek"

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya

Bildu: "Mespretxutik manipulaziora, Bilduren kontrako erasoari ekin dio Adiek"

Orozkoko Bilduk mespretxutik manipulaziorako bidegabekeriatzat definitu du Adiek ateratako prentsa oharra. Akordio eta esklusio eza dela Orozko kudeatzeko era egokiena nabarmendu dute. Prentsa ohar batean azken asteetako gertakariak aztertu dituzte: "Ekainaren 26an hiru udal taldeak batu eta udalaren konfigurazioaren inguruko akordio batzuk lortu ziren. Adostu gabe geratu zen puntu bakarra alkatearen zorioneko liberazioa izan zen, Adiek negoziaezina zela esan zuelako".

Udaleko taldeek akordio batera heldu ezinean segitzen dute

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide

Udaleko taldeek akordio batera heldu ezinean segitzen dute

Adie eta Bildu ados daude alkatearen soldataren kontuan, baina Bilduk ez dio onespenik eman alkatearen liberazio osoari. Udalbatza osatu zenetik, udaleko taldeak adostasun batera heldu ezinik dabiltza.

Maskarak

2011/02/06 09:30

Gaztetxokoa Orozko

Herri kontsultan %84,9 agertu da Jesuriko parke eolikoa eraikitzearen kontra

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya

Herri kontsultan %84,9 agertu da Jesuriko parke eolikoa eraikitzearen kontra

Orozkoarren gehiengoa Jesurin eraiki nahi duten parke eolikoaren kontra azaldu da. ADIE talde independienteak atzo burutu zuen herritarren iritzia jasotzeko herri kontsulta. Nabarmendu dutenez, 1900 herritarretik 513 hurbildu dira bozka ematera, %27. Horietatik 433, %84,9, Jesurin parke eolikoa eraikitzearen kontra agertu dira. 73, %14, aldiz, alde. "Bozka txuriak 4 izan dira, eta baliogabeak 3", gaineratu dute. Hori dela eta, Adiek Jesuriko parke eolikoa geratzeko bere esku dagoen guztia egingo duela esan du. 

Bi martxa

Ganekogortara mendi martxa

2011/07/02 07:00

Herriko Plaza Orozko

9etan Herriko plazatik irteera. 11etan Laudioko herritarrekin tontorrean elkartzeko. 

Eolikoei buruzko asanblada partehartzailea

2011/06/18 08:00

Muruetan, Arbaitzan, Ibarran Orozko

Eolikoei buruzko hitzaldi informatiboa

2011/06/17 17:30

Kultur etxea Orozko

Jesuriko parke eolikoaren inguruan herritarren iritzia jasotzeko herri kontsulta deitu du ADIEk ekainaren 23rako

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya

Jesuriko parke eolikoaren inguruan herritarren iritzia jasotzeko herri kontsulta deitu du ADIEk ekainaren 23rako

ADIE talde independienteak jakinarazi duenez herri kontsulta egingo du ekainaren 23an orozkoarrek Jesuriko parke eolikoa nahi duten ala ez jakiteko. ADIEren arabera, haien filosofiari jarraiki herritarrak parke eolikoen inguruan informatuta egotea izango dute lehendabiziko helburu: "Proiektuak ez du bakarrik gaur egungo herritarrengan eragingo, datozen belaunaldiengan ere eragina izango du". Horregatik, uste dute, biztanleen gehiengoaren babesa izan behar duela egitasmoak aurrera egiteko.

 

Orozkoko garrafa lehiaketa

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Ibarrola Atxa  Orozko

Udalak osatu eta hurrengo lau urteetarako alkateak hautatu dira

Erabiltzailearen aurpegia Gartzen Garaio Atxurra  Aiara  Aiaraldea  Amurrio  Arrankudiaga-Zollo  Artziniega  Laudio  Okondo  Orozko

Udalak osatu eta hurrengo lau urteetarako alkateak  hautatu dira

Amurrio: Josune Irabien (EAJ)

Goizeko 9:30etan osatu da Amurrioko Udala. Lehenengo bozketan EAJko 7 zinegotziek euren hautagaiaren aldeko bozka eman dute; Bilduko beste 7 zinegotziak abstenitu egin dira, eta PPko bi zinegotziek eta PSEko besteak euren burua bozkatu dute; hautagietako batek ere ez du lortu beharrezkoa zen gehiengo osorik, eta beraz zerrenda bozkatueneko hautagaia izendatu dute alkate; Josune Irabien Marigorta EAJko hautagaia hain zuzen ere.

Kultura arteko jaialdi arrakastatsua egin da astegoienean Zubiaurren

Erabiltzailearen aurpegia Begoñe Olabarria Astobiza   Kultura  Orozko

Kultura arteko jaialdi arrakastatsua egin da astegoienean Zubiaurren

Barikuan hasi eta domekara arte hainbat ekitaldi egon dira "Kulturarteko Jaialdia"ren barruan. Aurtengo herrialde gonbidatuak Txile, Mendebaldeko Sahara, Palestina eta Libia izan dira. Bariku arresteian emon jakon hasikerea jaialdiari Matxintxu Emakumeen Elkarteak antolaturiko Saharari buruzko bideo emonaldiagaz. Laudio Ikastolako batxilerreko ikasleak 2008-2009 ikasturtean Tindouf-eko errefuxiatu kanpamentuetara egineko ikasbidaiako irudiak ekosi ahal izan zirean liburutegi azpiko arkupetan.

Ezbehar baten ostean, lagun arteko entrenamendu bihurtu zan atzoko "Karrakan" mendi lasterketea

Erabiltzailearen aurpegia Begoñe Olabarria Astobiza  Orozko

Ezbehar baten ostean, lagun arteko entrenamendu bihurtu zan atzoko "Karrakan" mendi lasterketea

Urtein baino lehenagoko ezbehar baten ostean, mendi lasterketea izango zana lagun arteko entrenamendu izan zan korrikalariak eurak, Itxinape Mendiko Taldeko antolatzaileak, Mendi Federazinoko ordezkariak eta Orozkoko funtziotako alkateak holan ebatzita. Goxeko hamarretan zirean urteteko, baina dana prest egoala korrikalari bat bihotzekoak emonda bertan jausi zan eta dana parau egin zan.

Oleo erakosketea dago herriko museoan ekosgai

Erabiltzailearen aurpegia Begoñe Olabarria Astobiza  Orozko

Oleo erakosketea dago herriko museoan ekosgai

Lehengo hileko 25ean hasita, oleo erakosketea dago Orozkoko Museoan datorren domekara arte, hilak 5. Javier Sanromán bizkaitarraren lanak dagoz ekosgai eta museoaren ordutegi beragaz dago zabalik: barikuan, domeketan eta jai egunetan goxeko 10:00etarik 14:00etara eta arresteiko 17:00etarik 19:00etara.

Futbol teknikaren erabilera hobetzeko kurtso bat egongo da ekainean

Erabiltzailearen aurpegia Miren Ayesa Aranoa   Kirola

Futbol teknikaren erabilera hobetzeko kurtso bat egongo da ekainean

Kurtsoa ekainaren 27tik eta uztailaren 1era bitartean izango da eta 7 eta 14 urte bitarteko gazteentzat zuzendua dago. Gainera, Athletic Clubeko jokalaria den Koikili Lertxundik koordinatuko du eta beste hainbat jokalari ospetsu egongo dira.

Klaseak bi ordukoak izango dira -10:00etatik 12:00etara- Udal futbol zelaian eta teknika erabilera, taktikak eta jokoa hobetzeko balioko dute. Izena emateko epea irekita dago eta 125 euro balioko dute. Prezioaren barruan eguneroko bazkaria, udal-igerilekuetara sartzeko sarrera eta futbol-ekipamendua daude.

Udala anbulatorio berri bat egiteko proposamena aztertzen ari da

Erabiltzailearen aurpegia Miren Ayesa Aranoa

Udala anbulatorio berri bat egiteko proposamena aztertzen ari da

Herrian osasun zerbitzu hobeaak eskaini nahian udala anbulatorioa Hegoalden eraikitzea aztertzen ari da. Izan ere, leku honek zerbitzu berriak eskainiko lituzke, besteak beste, pediatria-zerbitzua.

Herrian 0 eta 14 urte bitarteko 460 haur daude baina ez dauka pediatria zerbitzurik Osasun Sailak horretarako 850 haur baino gehiago egon behar direla esaten duelako. Orain arte, Orozkoko haurrak Laudiora joan behar ziren eta horregatik hain zuzen ere anbulategi berrian pediatria-zerbitzua jartzea nahi dute.

Txakurren trebaketa lizentzia gabe gauzatzen ari dela Meatza eta Sagarminga auzoetan salatu dute bizilagunek

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya

Txakurren trebaketa lizentzia gabe gauzatzen ari dela Meatza eta Sagarminga auzoetan salatu dute bizilagunek

Meatza eta Sagarminaga auzoan basurde mantsoak dauden eremuan txakurrak trebatzeagatik Agustin Zaballa salatu dute bizilagunek. Orozkoko Udalak otsailean baztertu zuen aipatutako ekintza baimentzen zuen lizentzia lurraren ezaugarriak ekimenarekin bateragarriak ez direla iritzita. Bizilagunen arabera 2008an ekin zion Zaballak legearen urraketa gauzatzeari, "udalaren lizentzia tramitatzen zegoenean". "Nahiz eta jarduera baimenduta ez egon bi hektarea erabiltzen ditu Zaballak, aguazilak eta ertzainek konprobatuta dute", gaineratu dute.

Energia elektrikoa sortzeko“Jesuriko Parke Eolikoa” izeneko instalazioa baimendu da Orozko eta Laudio Udalerrietan

Erabiltzailearen aurpegia Jon Apodaka Saratxo  Laudio  Orozko

Energia elektrikoa sortzeko“Jesuriko Parke Eolikoa” izeneko instalazioa baimendu da Orozko eta Laudio Udalerrietan

Aiaraldeko mendien industrializazioa hurrengo hilabeteotan hasiko da. Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Ingurumeneko sailburuordeak Ebazpena eman zuen 2011ko urtarrilaren 11n, eta “Jesuriko Parke Eolikoaren” aldeko Ingurumen Inpaktuaren Deklarazioa eman zuen, ebazpen horretan jasotako baldintza jakin batzuei atxikiz.

Nabarmenak

Ikusi gehiago »»