Obretara martxa mendi ibilaldia.

2011/04/16 07:00

Gardea auzoan Laudio Orozko

Azken urteotan gure inguruko mendiguneak hainbat proiektuengatik mehatxupean egon dira. Proiektu hauek guztiak aurrera doaz. Jesuri/Larragorri eta Elorritxugana/Kukutza mendietan zortzi aerosorgailu instalatzeko obrak hurrengo egunotan edo hilabeteotan hastea espero da.

Zanpazu eta Beratzan, Ganekogortan, Kolometan eta Gorobel mendizerran ere bestelako zentral eolikoak proiektatuta daude eta hauek eraikitzeko prozesu administratiboa aurrera doa.

Hurrengo hilabetetan zehar hainbat jarduera antolatuko dira aipatutako obra hauek guztiak gelditzeko pausoak emanez.

Oraingo mobilizazioan parte hartzeko bi aukera daude:

- Amurrion autobusa 8.30etan hartuz eta 20 kilometrotako ibilaldia eginez. 3 €uro. Gehi 10 €uro  bazkarian parte hartuz gero. Mendiko Lagunak M.T. antolatuta. + INFO: www.mendikolagunak.com

- Laudioko Gardea auzotik 9.00etan irtengo den ibilbidean Jesuri/Larragorriraino igoz, eta herrira bueltatuz.

Udalak wifi-konexinoa imini dau Kultur Etxean

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide   Kultura

Udalak wifi-konexinoa imini dau Kultur Etxean

Doakoa izango da eta batez bere kultur etxean batzen diren alkarteentzat pentsauta dago. Birusen kontrako sistemak iminiko dira.

Orozkoko Udalak, Ingenet enpresearen bitartez, Interneten ibilteko doako konexinoa imini dau herriko kultur etxean. Horretarako, ‘wifi firewall’ izenekoa ezarri dau, aldi berean edukietarako sarbidea eta segurtasuna bermatuz. Nabigazinoa banda zabaleko ADSL bidez egingo da.

Gontzal Mendibil, Gorka Knör, Txomin Artola eta Urkorekin kantaldia.

2011/04/16 19:30

Kiroldegia Orozko

Korrika kulturalaren barruan, Gontzal Mendibil, Gorka Knör, Txomin Artola eta Urkorekin kantaldia Orozkoko kiroldegian.

 

Jesuriko parke eolikoaren gaineko berbaldi informatiboa

2011/04/13 17:00

Donibane Aretoa Orozko

Ingurugiroan eta energia barriztagarrietan adituak parke eolikoen kalteen eta mesedeen inguruko informazinoa emongo daurie. Jesurin eraiki gura dan zentral eolikoaren ingurukoak bere ezagutuko dira.

ADIE Orozkoko talde independenteak antolatuta.

Herri afaria

2011/04/15 19:00

Liburutegiko aterpea Orozko

Korrika kulturalaren ekitaldien barruan, herri afaria liburutegiko aterpean.

Eskupilota partidak

2011/04/09 14:30

Plazako frontoian Orozko

Korrika kulturalaren ekitaldien barruan eskupilota partidak plazako frontoian arratsaldeko 16:30etik aurrera.

Bost pertsona atxilotu dituzte bi emakume sexualki jazarri eta mehatxatzeagatik

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya

Bost pertsona atxilotu dituzte bi emakume sexualki jazarri eta mehatxatzeagatik

Ertzaintzak bost pertsona atxilotu ditu Artea eta Zeberiotik ihesi zihoazela, bi emakumeri bortxatu eta hiltzeko mehatxua egin izana leporatzen diete. Gertaera astelehen goizean jazo zen. Bizilagun batek ertzaintzari dei egin zion pertsona talde bat bi emakume labanaz mehatxatzen ari zela ohartarazteko Ibarra auzoan.

Pelikula dokumentalen emanaldiak

2011/04/01 18:00

Donibane Aretoa Orozko

"Debekatuta dago oroitzea"

Txaber Larreategi etorriko da.

Antolatzaile:

Supelaur K.T.

Laguntzaile:

Orozkoko Udala.

Aldrebes tenis kluba sortu dau orozkoar talde batek

Erabiltzailearen aurpegia Begoñe Olabarria Astobiza  Orozko

Aldrebes tenis kluba sortu dau orozkoar talde batek

Ezagun da orozkoarren kirolzaletasuna eta horren adibide argia da oraintsu sortu dan tenis alkartea. Informazino zehatzagoa lortu guran, alkarteko kide batzuekaz egin dogu berba eta hauxe esan dauskue:

Noiz sortu zan “Aldrebes" tenis kluba sortuteko idea?

Iaz Orozkon tenis pista barri bi eraiki zirean. Jende asko ikusten gendun kirol “barri” honetan eta urte atzenetan klub ofiziala sortuteko idea eduki gendun. Horretan gagoz orain, alkartea sortu barri-barri da, abenduan gitxi gorabehera.

Pelikula eta dokumentalen emanaldiak

2011/04/16 16:30

Donibane Aretoa Orozko

"Sagarren denbora"

Antolatzaile: Supelaur K.T.

Laguntzaile: Orozkoko Udala.

Pelikula dokumentalen emanaldiak

2011/04/09 16:30

Donibane Aretoa Orozko

"Itxasoaren alaba"

Josu Martinez.

Antolatzaile: Supelaur K.T.

Laguntzaile: Orozkoko Udala.

Gaitaren eta Dultzainaren Eguna

2011/03/26 09:00

Zubiaurreko plaza Orozko

10:00etan harrera.

11:00tan kalejira.

12:00etan kontzertua.

14:00etan parte-hartzaileentzako bazkaria.

Dultzaineroak:

Galdakao, Bizkaia, Lutxana eta Gaztela (dultzaineros de Castilla) 

Gaiteroak:

Amurrio, Laudio, Sestao, Bilbo, Gaztedi eta Basauri.

Antolatzaileak eta laguntzaileak:

Orozkoko EA, Supelaur Kultur Taldea, Electricidad Gastaka, Basauriko Haize Doinu eta Orozkoko Udala.

Horma-Pintura

2011/04/02 08:30

Gaztetxokoa Orozko

'Jolastuz Ikasi' dinamikaren baitan Umentzako ekintzak

Kirol ekintza ezberdinak

2011/04/17 08:30

Polikiroldegian Orozko

'Jolastuz Ikasi' dinamikaren baitan Umentzako ekintzak

Parte hartu nahi bada aurreko asteburuetan izena eman beharko da. Kirol jardueren zerrenda gaztetxokoan ikus daiteke.

Horma-Pintura

2011/04/03 08:30

Gaztetxokoa Orozko

'Jolastuz Ikasi' dinamikaren baitan Umentzako ekintzak

Plastilina

2011/04/09 08:30

Gaztetxokoa Orozko

'Jolastuz Ikasi' dinamikaren baitan Umentzako ekintzak

Kirol ekintza ezberdinak

2011/04/16 08:30

Polikiroldegian Orozko

'Jolastuz Ikasi' dinamikaren baitan Umentzako ekintzak

Parte hartu nahi bada aurreko asteburuetan izena eman beharko da. Kirol jardueren zerrenda gaztetxokoan ikus daiteke.

Plastilina

2011/04/10 08:30

Gaztetxokoa Orozko

'Jolastuz Ikasi' dinamikaren baitan Umentzako ekintzak

Tenperaz margotu

2011/03/26 09:30

Gaztetxokoa Orozko

'Jolastuz Ikasi' dinamikaren baitan Umentzako ekintzak

14 alkateek aerosorgailuen inguruko planaren aurkako manifestua sinatu dute

Erabiltzailearen aurpegia Miren Ayesa Aranoa

 14 alkateek aerosorgailuen inguruko planaren aurkako manifestua sinatu dute

Okondo eta Amurrioko alkateek aerosorgailueen aurkako manifestua sinatu zuten pasa den astean Arabako beste 12 alkaterekin batera. Taldeak, Arabako Foru Aldundiaren Diputatuen Kontseiluak onartu zuen Mugarri Plana defendatzen du.

Arabako 14 alkatek energia eolikoaren aurka ez daudela argi utzi nahi izan zuten, energia-iturri berriztagarri moduan ikusten dutelako. Hala eta guztiz ere, Euskadiko Arlokako Lurralde Planak aerosorgailuak jartzeko zehaztu dituen tokiak zalantzan jartzen dituzte, Mugarri plana alternatiba moduan aurkeztuz.