Bihar hasiko dira San Migel jaiak Beraza auzoan
2010-09-23 11:58 OrozkoBihar arresteiko 5etan hasiko dira San Migel jaiak ohiko suziri jaurtiketeagaz eta kanpai hotsagaz.
Hortik aurrera ektialdi asko dagoz iragarrita: bihar bertan, Potxin eta Patxin pailazoak egongo dira 17:45tan eta honeek ekitaldia amaitu eta gero, txokolatea banatuko da ume guztientzako eta iluntzan, 21:30etan, sardinak helduentzako. Tripea ondo bete eta gero, Zaldi probak egongo dira.
Ur eskasia dala-eta Altube errekea dragetan dabiz egunokaz
2010-09-18 13:02 OrozkoUda sikuaren ostean, ur falta handia dago gure inguruan. Horreri aurre egiteko neurriak hartu behar dira eta Zubiaurren dagoeneko hasi dira konponbidea topetan. Zubiaur zubiaren ondoko zatia, Altube errekea, dragetan hasi dira. Hasikera baten, zubitik gorako zatia egin aurien, baina orain zubitik beherakoa bere egingo daurie. Helburua da harria kendutea, holan, urak errazago egingo dau bidea. Lehen ur gitxi eta harri asko egozanez gatx egiten jakon errekeari itsasora bidea.
Kultur-etxean hobekuntza ugari egin ditu udalak
2010-09-15 10:10 OrozkoOrozkoko udalak 121.000 euroko inbertsioa kudeatu du herriko Kultur-etxearen konponketa lanetan.
"Orozkoko emakumeak urteetan zehar" argazki erakosketea dago herriko museoan.
2010-09-09 11:52 OrozkoMatxintxu Emakume Elkarteak antolaturik, iraila osoan zehar Orozkoko emakumeen argazki erakosketea egongo da museoan.
Era guztietako argazkiak dagoz bertan; eskola garaikoak -batez bere, neskatoak bakarrik egozanekoak, mutilakaz nahastuta hasi baino lehen-, ezkontza egunetakoak, etxetik kanpora behar egiten aurien emakumeenak-jatetxeetan, txurrerian etabar-, familiakoak…
ARGAZKI GALERIA: Bertso trameagaz, besteak beste, hasi dira San Antolinak aurten
2010-09-05 18:15 OrozkoAurten bere bertso tramea izan da jaietako lehenengoetariko ekitaldia. Bertso onak entzun ahal izan ziren; umoretsuak, hausnarketarakoak...danerik entzun zan saioan zehar.
Aikomentzez bertan eginiko argazki batzuk.
http://www.flickr.com/photos/aiaraldea/sets/72157624884473526/
ARGAZKI GALERIA:Umearen eguna Orozkoko jaietan
2010-09-03 15:19 OrozkoOrozkoko jaietan umearen eguna ospatzen ari dira gaur, goizean goiz hasi dira eurentzako ekintzak: plazako pilotalekuan ludoteka eta tren elektrikoa, parkean puzgarriak, giza futbolina eta sur ftaula, goizeko hamaiketatik arratsaldeko ordu biak arte. Eta udal igerilekuan kukaña eta ur jokoak hamabi eta erdietatik aurrera. Ekintza guztiak AISIAK taldeak antolatu ditu. Hona hemen bertan hartutako irudiak.
Argazkiak: Asier Mateo
Data: 2010eko irailak 3
Gaur hasiko dira San Antolinak Orozkon
2010-09-01 13:30 OrozkoGaur hasiko dira, arresteiko 7etan, San Antolin jaiak.
Zekorketa
2010/09/05 16:30
OrozkoEuskal dantzak
2010/09/05 11:00
Zubiaur plazan OrozkoTaldeak: - OROZKOKO UBIXETA DANTZA TALDEA. -INTXARKUNDIA DANTZA TALDEA.
Zaldi-probak
2010/09/03 20:00
Untzueta Kaleko karrejuan OrozkoGaizka Lopez. - Borja Abal - Sociedad Leziaga. - Rafa Alegria
Umeentzako jolasak
2010/09/03 09:00
Plazan eta igerilekuan OrozkoZekorketa
2010/09/02 16:30
Zezen plaza OrozkoVIII. Garrafa lehiaketa
2010/09/02 09:00
Zubiaur plazan Orozko13:00etan izozki eta garrafa dastaketa.
14:00eta sari banaketa.
Bertso trama
2010/09/01 19:00
Kiroldegian OrozkoBertsolariak:
Amets Arzallus
Igor Elortza
Onintza Enbeita
Fredi Paia
Tramagilea:
Josu Goikoetxea
Oker bat dago emandako errezetan. Limonada litro bakoitzeko "koilarakada bat azukre", koilara handia, zopa hartzeko modukoa.
Baina ez "zopa-ontzi" bete...
»» [ERREZETA] Orozkoko garrafa