Holandan lehiatu da Ione Basterra, Txirrindularitza Egokituko Munduko Kopan

Erabiltzailearen aurpegia Aimar Gutierrez   Kirola  Orozko

Munduko Kopan aritu da Ione Basterra orozkoarra asteburuan. Eskarmentu handiko txirrindularia da Basterra nazioarteko lasterketetan.

»» Ikusi argazki guztiak (8)

Gorbeian galdutako pertsona baten bila ari dira

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Jendartea  Orozko

Gorbeian galdutako pertsona baten bila ari dira

Mendizalea Igiriñaotik igo da mendira eta galdu egin da, lainoa medio.

Tomas Sautua omenduko dute Santa Marina jaietan

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Kultura  Orozko

Tomas Sautua omenduko dute Santa Marina jaietan

Santa Marina jaiak ospatuko dituzte uztailaren 15ean, igandean, izen bereko baselizaren inguruan, eta aukera baliatuko dute Tomas Sautua orozkoarra omentzeko.

Gizarte Etxea eraikiko dute udal brigadaren eraikinean

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya   Politika  Orozko

Gizarte Etxea eraikiko dute udal brigadaren eraikinean

515.000 euro aurreikusi dituzte Gizarte Etxea egokitzeko lizitaziorako. Proiektuak desadostasun eta eztabaida piztu zuen oposizioko alderdi politiko guztien artean. Udazkenean abiatu nahi dute lehiaketa. 

"Oderiaga mendi osoa dago errotarrizko harrobiz beteta, 800 metroko altueran 4 topatu ditut"

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Aspuru Saez   Kultura  Orozko

"Oderiaga mendi osoa dago errotarrizko harrobiz beteta, 800 metroko altueran 4 topatu ditut"

JAVI CASTRO Aranzadi zientzia elkarteko kideak errotarrien inguruko ikerketa egin du Gorbeian. Orozkoko jendearen laguntza izan du horretarako, besteak beste. Bihar azalduko du lana Kexaan 19:30ean, Arcos de Quejana hotelean.

Ekintza bandalikoek suntsitu dute futbol harmaila azpiko biltegia

Erabiltzailearen aurpegia Orozkoko Udala   Jendartea  Orozko

Ekintza bandalikoek suntsitu dute futbol harmaila azpiko biltegia

Ez dira kasu bakarra izan: Hegoaldeko parkean ere antzeko txikizioak jazo ziren urte hasieran.

14 urteko txirrindulari batek kolpea jaso du eta helikopteroz eraman dute ospitalera

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Jendartea  Orozko

14 urteko txirrindulari batek kolpea jaso du eta helikopteroz eraman dute ospitalera

Gaur arratsaldean jazo da ezbeharra, Orozkon. Helikopteroa bertaratu da istripua jaso den tokira eta Gurutzetako ospitalera eraman du zauritua. 

Idazkari-kontuhartzailea hautatzeko prozesua ireki du udalak

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Jendartea  Orozko

Idazkari-kontuhartzailea hautatzeko prozesua ireki du udalak

Atzo ireki zen eskaerak aurkezteko epea eta uztailaren 30ra arte egongo da zabalik. 

Hiru autok elkarren artean talka egin dute Orozkon, baina ez da zauriturik egon

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Jendartea  Orozko

Hiru autok elkarren artean talka egin dute Orozkon, baina ez da zauriturik egon

11:55ak aldera jazo da istripua AP-68 errepidean, Bilboko norabidean. Trafikoa geldo joan da ordubetez, baina normaltasunera iritsi da dagoeneko. 

Urtetik urtera, geroz eta arrakastatsuagoak bihurtzen ari dira Zaloako Jaiak

Erabiltzailearen aurpegia Zaloako Jai Batzordea   Kultura  Orozko

Ekintza parte-hartzailez beteriko jaiak ospatu dituzte Zaloan asteburuan. Zapatuan paella txapelketak eman zion hasiera festari. Bazkalostean, aldiz, umeentzako eskulan tailerrak eta "kalaka" jolasak egon ziren. Horrez gain, umeentzako puzgarriak egon dira asteburu osoan zehar. 


Garagardo dastaketan ere gero eta jende gehiagok hartzen du parte, eta The Pushermen eta Hilean Bariku Bat taldeen kontzertuekin jo zuen goia jai-giroak. Hala eta guztiz ere, karaoke txapelketarekin goizaldera arte iraun zuen festak. 


Igandeko mezak, bertsolariek, pintxoek eta porra txapelketak eman zioten amaiera jaiei.

»» Ikusi argazki guztiak (40)

DJ Xaibor eta Nafarroa Kanta Taldea izan ziren Muruetako jaietan izarrak

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Kultura  Orozko

Muruetako auzoan jaiak ospatu dituzte asteburuan eta larunbateko arratsaldea eta gaua bete zituzten Nafarroa Kanta Taldeak eta DJ Xaiborrek, bakoitzak bere aldetik, eta baita elkarrekin ere.


Argazkiak: Txomin Ornes Uriondo

»» Ikusi argazki guztiak (12)

Oinkari dantza taldeak "Sagartu" ikuskizuna eskaini zuen ostiralean

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Kultura  Orozko

Oinkari dantza talde ospetsuak "Sagartu" lana taularatu zuen Orozkoko Zubiaurren dagoen frontoian. Orozkoko Udalak antolatutako Kale Antzerki Aroaren 7. edizioaren barruan eskaini zuten ikuskizuna. Berez, aurreko edizioetan ere aritu da Oinkariak taldea. Agurtzane Intxaurraga antzezle orozkoarra da ikuskizunaren zuzendaria. 


Argazkiak: Orozkoko Udala eta Uxue Alberdi

»» Ikusi argazki guztiak (11)

Izaro Blanco, babesle bila Munduko Kick Boxing Txapelketan parte hartzeko

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Aspuru Saez   Kirola  Orozko

Izaro Blanco, babesle bila Munduko Kick Boxing Txapelketan parte hartzeko

Espainiako Federazioak hautatu du gazte orozkoarra Munduko Txapelketan lehiatzeko Kick Boxing Light eta Light Contact diziplinetan. Dena den, Venezian izango da torneoa eta Blancok ez du erakundeen diru-laguntzarik jasoko.

Nora Latatu Landaluzeren lana hautatu dute sanantolinak iragartzeko

Erabiltzailearen aurpegia Orozkoko Udala   Kultura  Orozko

Nora Latatu Landaluzeren lana hautatu dute sanantolinak iragartzeko

Nora Latatu Landaluzeren "Jaietako hegaldia" izan da kartel lehiaketa irabazi duen obra grafikoa.

Ume eta guraso ugari elkartu zituen Euskal Herriko Federazioaren Haurren Mendi Ibilaldiak

Erabiltzailearen aurpegia Itxinape Mendi Taldea   Jendartea  Orozko

Arrakastatsua izan zen Euskal Mendizale Federazioak eta Orozkoko Itxinape Mendi Taldeak larunbatean antolatutako haurren ibilaldia. Umeekin batera, guraso ugari elkartu ziren Zubiaurren mendira joateko.

»» Ikusi argazki guztiak (38)

Zauritu bat AP-68 errepidean jazotako istripuan

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Jendartea  Orozko

Zauritu bat AP-68 errepidean jazotako istripuan

Autoa irauli egin da, Zaragozarako norabidean. Ertzaintzak jakinarazi duenez, berrezarri da dagoeneko trafikoa. 

Agertu da txakur galdua

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Jendartea  Orozko

Agertu da txakur galdua

Jabeek azaldu dute topatu dutela jadanik. Labrador arrazakoa, Kira da txakurraren izena eta atzo desagertu zen.

"VII. Kale Antzerki Aroa" aurkeztu du Orozkoko Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Orozkoko Udala   Kultura  Orozko

"VII. Kale Antzerki Aroa" aurkeztu du Orozkoko Udalak

Ekainaren 29an izango da ekitaldi nagusia, Agurtzane Intxaurraga orozkoarrak zuzendutako "Sagartu" antzerki eta dantza ikuskizuna.

Euskal mendizale gazteenen elkargune izango da Orozko larunbatean

Erabiltzailearen aurpegia Aimar Gutierrez   Kirola  Orozko

Euskal mendizale gazteenen elkargune izango da Orozko larunbatean

Euskal Mendizale Federazioak Orozkoko Itxinape mendi taldearekin elkarlanean 28. Euskal Herriko Federazioaren Haurren Mendi Ibilaldia antolatuko du asteburu honetan. Bi ibilbide egongo dira: 9,5 eta 5 kilometrokoak.

Orozkoko jaietako kartela aukeratzeko bozketa, zabalik

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Kultura  Orozko

Astelehena arte egongo da Orozkoko Museoan bozkatzeko aukera. Jaietako kartel iragarlea herritarrek (erabakiaren %30) eta epaimahai teknikoak (%70) ebatziko dute.

»» Ikusi argazki guztiak (22)

Nabarmenak

Ikusi gehiago »»