ARGAZKI GALERIA: Bertso trameagaz, besteak beste, hasi dira San Antolinak aurten

Erabiltzailearen aurpegia Begoñe Olabarria Astobiza  Orozko

ARGAZKI GALERIA: Bertso trameagaz, besteak beste, hasi dira San Antolinak aurten

Aurten bere bertso tramea izan da jaietako lehenengoetariko ekitaldia. Bertso onak entzun ahal izan ziren; umoretsuak, hausnarketarakoak...danerik entzun zan saioan zehar.

Aikomentzez bertan eginiko argazki batzuk.

http://www.flickr.com/photos/aiaraldea/sets/72157624884473526/

ARGAZKI GALERIA:Umearen eguna Orozkoko jaietan

Erabiltzailearen aurpegia Asier Mateo  Orozko

ARGAZKI GALERIA:Umearen eguna Orozkoko jaietan

Orozkoko jaietan umearen eguna ospatzen ari dira gaur, goizean goiz hasi dira eurentzako ekintzak: plazako pilotalekuan ludoteka eta tren elektrikoa, parkean puzgarriak, giza futbolina eta sur ftaula, goizeko hamaiketatik arratsaldeko ordu biak arte. Eta udal igerilekuan kukaña eta ur jokoak hamabi eta erdietatik aurrera. Ekintza guztiak AISIAK taldeak antolatu ditu. Hona hemen bertan hartutako irudiak.

Argazkiak: Asier Mateo

Data: 2010eko irailak 3

Gaur hasiko dira San Antolinak Orozkon

Erabiltzailearen aurpegia Begoñe Olabarria Astobiza  Orozko

Gaur hasiko dira San Antolinak Orozkon

Gaur hasiko dira, arresteiko 7etan, San Antolin jaiak.

Zekorketa

2010/09/05 16:30

Orozko

Salamanca-ko JOSELITO CRUZ DE AGUEDA DEL CAUDILLO abeltzantzako 4 zekor ondorengo toreatzaileentzat: Salamancako ROBERTO BLANCO PEREZ eta Galapagarko (Madrid) DAVID MARTIN.

Euskal dantzak

2010/09/05 11:00

Zubiaur plazan Orozko

Taldeak: - OROZKOKO UBIXETA DANTZA TALDEA. -INTXARKUNDIA DANTZA TALDEA.

VIII. MARMITAKO TXAPELKETA.

2010/09/05 08:00

frontoian Orozko

Taberna Ibiltariagaz kalejira

2010/09/04 18:30

Herrian zehar Orozko

.

Errekortadore lehiaketa eta bigantxak

2010/09/04 16:30

zezen plaza Orozko

 

III. mailako Euskadiko aizkolarien finala.

2010/09/04 10:00

Zubiaur Plazan Orozko

 

Zaldi-probak

2010/09/03 20:00

Untzueta Kaleko karrejuan Orozko

Gaizka Lopez. - Borja Abal - Sociedad Leziaga. - Rafa Alegria

Umeentzako jolasak

2010/09/03 09:00

Plazan eta igerilekuan Orozko

11:00etatik -14:00etara
 
PUZGARRIAK
LUDOTEKA
GIZA-FUTBOLINA.
SURFTAULA.
TREN ELEKTRIKOA.
 
12:30tan. Udal Igerilekuetan
KUKAÑA eta UR JOKOAK

Zekorketa

2010/09/02 16:30

Zezen plaza Orozko

Salamancako Jose Ignacio Charro de Vecinos abeltzantzako 4 zekor ondorengo toreatzaileentzat:
 
Badajozeko Jose M. Garrido Santos.
Salamancako Fco. Javier Sanchez Muñoz.
 

VIII. Garrafa lehiaketa

2010/09/02 09:00

Zubiaur plazan Orozko

13:00etan izozki eta garrafa dastaketa.

14:00eta sari banaketa.

Bertso trama

2010/09/01 19:00

Kiroldegian Orozko

Bertsolariak:

Amets Arzallus

Igor Elortza

Onintza Enbeita

Fredi Paia

Tramagilea:

Josu Goikoetxea

San Antolinetako jaien hasiera

2010/09/01 17:00

Zubiaur plaza Orozko

Zubiaurreko gazte asanbladak mendi martxa antolatu du etzirako

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya

Zubiaurreko gazte asanbladak mendi martxa antolatu du etzirako

Zubiaurreko gazte asanbladak mendi martxa bat antolatu du Orozkon. Gazte Asanblada aurten sortu dute zenbait gaztek, eta mendi martxa batekin emango diote hasiera autogestioan oinarritutako alternatibak eraikitzeko bideari. Hala, abuztuaren 19an goizeko 10:30ean abiatuko dira Orozkoko plazatik mendira, eta Katadio, Izartza eta Jesuri zeharkatuko dituzte. Prentsa oharrean adierazi dutenez, bost euroko bonoak salgai daude, eta afaria eta gosaria sartzen dira prezioan " bazkaria bakoitzak bere etxetik eroan beharko du".

 

 

ZER DIÑO aldizkariaren 51. aleak urten dau

Erabiltzailearen aurpegia Begoñe Olabarria Astobiza  Orozko

ZER DIÑO aldizkariaren 51. aleak urten dau

Herritarren eskura dago ZER DIÑOren 51. alea.

Oraingoan, Josu Larrazabaleri, txirrindularien prestatzaileari, egin dautsie alkarrizketa nagosia erredakzino arduradunak. Josu Euskaltel-Euskadiko prestatzaileetako bat da eta bere beharraren ganean eta bere ibilbidearen ganean berba egin dausku.

Aurreko guztietan legez, oraingoan bere Floren Usiak egineko komiki ederra agertuten da. "Langile baten galderak liburu baten aurrean" uzena dauko eta testua Bertold Brecht-ena da, Mikel Laboak musikatua.

Orozkoko Udalak 7,8 milioi euro inbertituko ditu 110 etxebizitza berri eraikitzeko

Erabiltzailearen aurpegia Gartzen Garaio Atxurra  Orozko

Orozkoko Udalak 7,8 milioi euro inbertituko ditu 110 etxebizitza berri eraikitzeko

Hegoalde auzunean eraikiko diren 110 etxebizitzak salneurri tasatukoak izango dira eta Zubiaur Eraikuntzak SA enpresak eraikiko ditu.

Aurten laugarrenez antolatu da herrian zehar zaldi joan-etorria

Erabiltzailearen aurpegia Begoñe Olabarria Astobiza  Orozko

Aurten laugarrenez antolatu da herrian zehar zaldi joan-etorria

Aurten laugarrenez antolatu da zaldi ibilbidea herrian zehar.

Goxeko 9:00etan, denpora freskoa lagun, hasi dira zaldiak eta zaldikoak herrira helduten eta ordu erdi pasauta ekin dautsie ibilbideari. Aurten, orain hiru urte legez, Santa Marina aldera jo daurie eta Jesuriti osteratxua egin eta gero, Santa Marinan bertan hamaketakoa euki daurie zain. Apurka-apurka, beherantzako bideari ekin dautsie Mendiola auzoan behera eta eguerdi aldera Zubiaur plazatik pasau eta hasikerako puntura bueltau dira.

Esku pelota finalak jokatu zirean atzo herriko frontoian

Erabiltzailearen aurpegia Begoñe Olabarria Astobiza  Orozko

Esku pelota finalak jokatu zirean atzo herriko frontoian

Esku pelota finalen arresteia izan zan atzo Zubiaurreko udal frontoian.

Lehenengo partiduan benjamin aurreko kategoriako finala jokatu aurien Oier Escalona Lusarretak eta Galder Solatxi Ugartek, Naia Ugarriza Astobizaren eta Asier Ibarrondo Grauren kontra. Hau finalau ekainean jokatu beharrekoa zan Orozkoko Olgetan Euskal Pelota Elkarteak urtean-urtean antolatuten dauen herri mailako txapelketan, baina atzeratu behar izan zan eta, atzenean, atzo jokatu zan. Urdinak lortu aurien txapela; Oierrek eta Galderrek, 18 eta 17 irabazita.

Nabarmenak

Ikusi gehiago »»