Osakidetzak iragarritako arreta zerbitzuen murrizketak ez du Aiarako anbulategietan eraginik izango

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya   Osasuna

Osakidetzak iragarritako arreta zerbitzuen murrizketak ez du Aiarako anbulategietan eraginik izango

Jon Karla Menoyo alkateak jakinarazi duenez, Osakidetzaren arreta zerbitzuen murrizketak ez du Aiarako anbulategietan eraginik izango. Amurrio eta Laudioko osasun zentroek asteburuetan orain arte eskainitako zebitzua ematen jarraituko dute. Osasun Sailak aurreikusi dituen moldaketak Arrigorriagako egoitzan bai baina Aiaraldean ez du funtzionamendua aldatuko. 30.000 Laudioar eta amurrioarrek, beraz, orain arte bezala larrialdi zerbitzuetara bertaratuta egun zein gauez mediku baten atentzioa izango dute eskura.

Amiantoaren erabilera eta bere ondorioak salatu ditu LAB sindikatuak

Erabiltzailearen aurpegia Irati Mendiguren Cosgaya   Osasuna

Amiantoaren erabilera eta bere ondorioak salatu ditu LAB sindikatuak

Atzo prensaurrekoa egin zuten behargin hauek, LAB sindikatuaren egoitzan. Langileen osasunaren gaineko azterketak bigarren mailako kezka izaten jarraitzen duela salatu nahi izan dute modu honetan.

Transgenikoak detektatzeko tailerra burutu da Urduñan

Erabiltzailearen aurpegia Nekane Garcia Madaria   Osasuna  Urduña

Transgenikoak detektatzeko tailerra burutu da Urduñan

Apirilaren 14an Urduñako Lanbide Heziketa Eskolan transgenikoak detektatzeko tailerra ospatu zen. Ekintza hau espainiar estatuko elkarte ekologistek, kontsumitzaile elkarteek eta nekazal sindikatuek deitutako transgenikoen aurkako astean kokatzen da. Era berean apirilaren 16an Amurrioko antzokian gaiari lotutako "La vida según Monsanto" filma emango dute.

Urduñan eginiko tailerran gure ohiko bizitzan kontsumitzen ditugun produktuen osagaiak eta jatorriak aztertu ziren. Horretaz aparte ingurugiroan, osasunean eta nekazaritzan transgenikoen eraginak azaldu ziren.