Otsailaren 18an hasiko dituzte Alberto Acero oinezkoentzako gune bihurtzeko obrak

Erabiltzailearen aurpegia Txabi Alvarado Bañares   Politika  Laudio

Otsailaren 18an hasiko dituzte Alberto Acero oinezkoentzako gune bihurtzeko obrak

Maiatza erdialdean egongo dira obrak amaituta, udalak aurreikus duenez.

Galder Barbado eta Aitor Zelaia espetxeratu ditu Espainiako Entzutegi Nazionalak

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Politika  Amurrio

Galder Barbado eta Aitor Zelaia espetxeratu ditu Espainiako Entzutegi Nazionalak

Eguerdian deklaratu dute bi gazte arabarrek Madrilgo Entzutegi Nazionalean. Epaileak kartzelaratzeko agindua eman du. Sortuk herrialdeko mobilizazioa deitu du biharko bi gazteen espetxeratzea salatzeko, 18:30ean Gasteizko Correos enparantzatik abiatuta.

"Gara egunkaria ekonomikoki itotzen saiatzen ari dira"

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Aspuru Saez   Politika  Aiara

"Gara egunkaria ekonomikoki itotzen saiatzen ari dira"

NEREA GOTI aiararra Gara egunkariko langilea da. Hedabideak pasa den astean jakinarazi zuen Eginek zuen 3 milioi euroko zorra Garak hartu beharko zuela bere gain. Epaileen erabaki horren atzean estrategia politikoa dagoela salatu du kazetariak.

Espainiako Entzutegi Nazionalera eramango dute bihar atxilotuta Galder Barbado Bonilla, sabotaje batzuk egitea egotzita

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Politika  Amurrio

Espainiako Entzutegi Nazionalera eramango dute bihar atxilotuta Galder Barbado Bonilla, sabotaje batzuk egitea egotzita

Gaur goizean atzeman du gazte amurrioarra Ertzaintzak. Beste pertsona bat atxilotu dute Gasteizen ere: Aitor Zelaia. Poliziak 2014an eta 2015ean egindako bi sabotaje leporatu dizkie. Entzutegi Nazionalera, hau da, Madrilera, eramango dute gaztea bihar. Mobilizazioa egingo dute gaur 19:00etan eta bihar 12:00etan Amurrion atxiloketak salatzeko.

Omniak ez du auzo batzarretan “aktiboki” parte hartuko, “partidistak” direla uste duelako

Erabiltzailearen aurpegia Txabi Alvarado Bañares   Politika  Laudio

Omniak ez du auzo batzarretan “aktiboki” parte hartuko, “partidistak” direla uste duelako

Alderdi laudioarraren ustez, batzarrak EH Bilduren “hauteskunde kanpainaren zati bat” dira. Txaro Sarasuak ere ez du parte hartuko asanbladetan.

[IRITZIA] Lehenengoa/azkenengoa

Erabiltzailearen aurpegia Alfredo Remirez Marañon   Politika  Amurrio

[IRITZIA] Lehenengoa/azkenengoa

Alfredo Remirez urtebetez egon zen kartzelan adierazpen askatasunari lotutako delituen ondorioz. Julen Ibarrola amurrioarrarekin egin zuen topo Basauriko kartzelan. Igandean geratuko da aske Ibarrola, errotulki batekin pintaketa egitea leporatuta urtebeteko zigorra bete ondoren. Ongietorriaren esperoan, iritzi artikulua bidali dio Aiaraldea hedabideari Remirezek.

Udalera iritsi da apustu-etxeen gaineko eztabaida

Erabiltzailearen aurpegia Txabi Alvarado Bañares   Politika  Amurrio

Udalera iritsi da apustu-etxeen gaineko eztabaida

Orain Amurriok aurkeztutako mozioa eztabaidatu zuten urteko lehen Udal Osoko Bilkuran. PPren bi mozio ere eztabaidatu ziren.

Aske geratuko da Julen Ibarrola datorren igandean, kartzelan urtebete igaro ostean

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Politika  Amurrio

Aske geratuko da Julen Ibarrola datorren igandean, kartzelan urtebete igaro ostean

Duela urtebete espetxeratu zuten gazte amurrioarra, errotulatzaile batekin pintaketa egiteagatik. Basauriko kartzelan bete du zigor osoa.

Joseba Vivanco EH Bilduko alkategiaren aurkezpenean Kike Fernandez de Pinedo ere aritu zen

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Aspuru Saez   Politika  Artziniega

Artziniega Museoa hautatu zuen EH Bilduk atzo herriko alkategaia Joseba Vivanco aurkezteko, eta Arabako Foru Aldundiko zerrendaburuak ere babestu zuen artziniegarra.

»» Ikusi argazki guztiak (24)

EAJk Aiaraldeko 4 hautagairekin osatu du Arabako Foru hauteskundeen zerrenda

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Aspuru Saez   Politika  Aiaraldea  Aiaraldea: Araba

EAJk Aiaraldeko 4 hautagairekin osatu du Arabako Foru hauteskundeen zerrenda

EAJko Uri erakunde arabarrek hartu zuten atzo erabakia eta zerrendetan Aiarako Kuadrillako 4 herritar egongo dira.

Mungiako talogileak gose eta egarri greba utzi du, alkateak erantzun egin diolako

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Politika  Laudio

Mungiako talogileak gose eta egarri greba utzi du, alkateak erantzun egin diolako

Alkateak erantzuna eman diolako utzi du greba, erantzuna ezezkoa izan den arren.

Amurrioko urteko lehen Udal Osoko Bilkura, hemen ikusgai

Erabiltzailearen aurpegia Amurrioko Udala   Politika  Amurrio

Arratsaldeko zazpietan hasi da Amurrioko urtarrileko Udal Osoko Bilkura eta ia bi orduko iraupena izan du. Hainbat gai landu dituzte.

Erabiltzen ez den eraikin bat eraitsiko dute Isasin horma berregiteko

Erabiltzailearen aurpegia Txabi Alvarado Bañares   Politika  Laudio

Erabiltzen ez den eraikin bat eraitsiko dute Isasin horma berregiteko

Proiektu teknikoa osatzen ari direla jakinarazi du Jon Ander Altube alkateordeak.