Aletxu Zobaran asteartean helduko da Saint Martin de Reko espetxera eta atzo Lyonetik igaro zen

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Politika  Amurrio  Amurrio: Saratxo

Aletxu Zobaran asteartean helduko da Saint Martin de Reko espetxera eta atzo Lyonetik igaro zen

Aletxu Zobaran euskal preso politiko saratxoarraren ingurukoek aurreratu dute ez dela helmugara helduko -hau da, Sant Marin Reko espetxera- asteartea baino lehen. Atzo atera zuten Valenceko espetxetik eta Lyon Corbaiseko kartzelan igaro du gaua.

Gaur Re udalerrian omen dago eta bidean egongo da hurrengo egunotan. Ondorioz, 400 kilometro inguruko ibilbidea betetzeko 5 egungo bidaia izango du.

Aletxu Zobaran presoa Saint Martin de Ré-ko espetxera mugitzen ari direla adierazi du Bagoazek

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Politika  Amurrio  Amurrio: Saratxo

Aletxu Zobaran presoa Saint Martin de Ré-ko espetxera mugitzen ari direla adierazi du Bagoazek

Bagoaz mugimenduak jakinarazi du Aletxu Zobaran Saratxoko euskal preso politikoa eramaten ari direla Saint Martin de Ré-ko espetxera. Presondegia 550 kilometrora dago.

Hala ere, orain Valence kartzelan dago 900 kilometrora eta Ibon Goieaskoetxearekin borrokan eman du azken hilabeteak sakabanaketa salatzeko. Bagoazek jakinarazi du Ibon Goieaskoetxea Arlesera mugituko dutela.

Aletxu Zobaranen gertukoek, ordea, azaldu dute abokatuak ez dakiela ezer aldaketari buruz, baina Ibon Goieaskoetxearena berretsi dute.

Eva Blanco amurrioarra proposatuko du EH Bilduk Legebiltzarreko Lehen Presidenteordea izateko

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Politika  Amurrio

Eva Blanco amurrioarra proposatuko du EH Bilduk Legebiltzarreko Lehen Presidenteordea izateko

Eva Blanco amurrioarra izango da EH Bilduren ordezkaria Legebiltzarreko Mahaian. Parlamentuaren organo gorena da mahai hori. Hortaz gain,  politikari amurrioarra aurkeztuko du koalizioak Lehen Presidenteorde kargurako. Bihar (ostirala) eratuko da mahaia, eta orduan egingo da Blancoren izendapen ofiziala.

Zinegotzia izateari utziko dio

Informazio kanpaina abiatu du Orain Amurriok udal zerbitzuak berriro publikoak izan daitezen

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Politika  Amurrio

Informazio kanpaina abiatu du Orain Amurriok udal zerbitzuak berriro publikoak izan daitezen

Informazio kanpaina prestatu du Orain Amurriok eta helburua izango da aldarrikatzea udal zerbitzuak berriro publikoak izan daietezen.

Aletxu Zobaranen egoera salatzeko kontzentrazioa egin dute

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Politika  Urduña

Aletxu Zobaranen egoera salatzeko kontzentrazioa egin dute

"Valence SOS" dinamikaren barruan elkarretaratzea egin zuten ostiralean Urduñako Foru plazan. Mobilizazioaren amaieran batzar informatiboa burutu zuten Aletxu Zobaran Saratxoko preso politikoaren egoeraren berri emateko. Izan ere, Euskal Herritik 950 kilometrora dagoen Valenceko espetxean dago preso. Adierazi dutenez, espetxe berria da, estatu frantseseko kartzela sisteman esperimentaziorako erabiltzen ari direna. Espetxe horretako bizi baldintzak eta egoerak "jasanezinak" direla eramu ezberdinetatik salatu dute. Horren adibide gisa jarri dute segurtasun eza, masifikazioa...

Herritarren botoen bidez erabaki da OHZren zenbatekoa

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Politika  Urduña

Herritarren botoen bidez erabaki da OHZren zenbatekoa

Tasa orokorra % 0,2020koa izatea izan zen boto gehien jaso zituen proposamena

Orozkoko, Arrankudiaga-Zolloko eta Arakaldoko EH Bilduko udal hautagaiek salatu dute Carlos Urquijoren jarrera

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Politika  Aiaraldea

Orozkoko, Arrankudiaga-Zolloko eta Arakaldoko EH Bilduko udal hautagaiek salatu dute Carlos Urquijoren jarrera

Orozkoko, Arrankudiaga-Zolloko eta Arakaldoko EH Bilduko udal hautagaiek oharra zabaldu zuten atzo salatzeko Carlos Urquijo Gobernuko Ordezkariaren jarrera. Hego Uribeko zenbait kiderekin egin dute adierazpena.

Aletxu Zobaran Valence espetxetik aldatuko dutela iragarri du Bagoaz kolektiboak

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Politika  Aiara  Amurrio  Aiara: Aginaga  Amurrio: Saratxo

Aletxu Zobaran Valence espetxetik aldatuko dutela iragarri du Bagoaz kolektiboak

Bagoaz kolektiboak jakinarazi du Aletxu Zobaran eta Ibon Goieaskoetxea euskal preso politikoek Valence espetxea utziko dutela eta beste kartzela batera eramango dituztela.

Bagoaz-ek Barne Ministerioarekin negoziatu du neurria, baina presoek borroka luzea gauzatu dute; baraualdiak, komunikazio grebak...

Horrez gain, hainbat mobilizazio antolatu dituzte zenbait taldek egoera aldatzeko. Izan ere, Valenceko espetxea 900 kilometro baino gehiagora dago.

Bestalde, irailaren 25ean matxinada gertatu zen espetxe esperimental frantziarrean.

 

Positibotzat jo du udalak lanpostu zerrendaren aurkako helegiteak aurrera ez egitea

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Politika  Laudio

Positibotzat jo du udalak lanpostu zerrendaren aurkako helegiteak aurrera ez egitea

Laudioko udal gobernu taldeak pozik hartu du Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren epaia, udal lanpostu zerrenderaren aurkako helegitea atzera bota baitu.

Aletxu Zobaran presoaren ziega eta jabetzak erre zituzten igandean matxinadan

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Politika  Amurrio  Amurrio: Saratxo

Aletxu Zobaran presoaren ziega eta jabetzak erre zituzten igandean matxinadan

Aletxu Zobaran preso politiko saratxoarraren ziega eta jabetzak kiskali zituzten igandean Valenceko espetxeko matxinadan. Antza, mutinatuek giltzak kendu zizkieten kartzelazainei eta bi solairuren kontrola hartu ostean, ziegak erre zituzten.

Aletxu Zobaranek eta Ibon Goieaskoetxeak ez zuten protestan parte hartu, zigor ziegetan sartu baitzituzten euren buruak sakabanaketa salatzeko duela 50 egun baino gehiago. Antza, Ibon Goieaskoetxearen gauzak ere desagertu dira.

[HAUTESKUNDEAK] 2012-2016 urteetako bilakaeraren historikoak eta jaitsiera zein igoeren alderaketak

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Politika  Aiaraldea

[HAUTESKUNDEAK] 2012-2016 urteetako bilakaeraren historikoak eta jaitsiera zein igoeren alderaketak

Aiaraldeko emaitzek EAEko patroia jarraitu dute eta EAJ argi eta garbi gailendu da herri guztietan. Hala ere, herri bakoitzean alderdi bakoitzak joera eta erantzun ezberdina izan du, batez ere EAEn emandako emaitzen bataz bestekoarekin alderatuta.

Valenceko espetxean matxinada egon zen atzo, baina Aletxuk ez zuen parte hartu

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Politika  Amurrio  Amurrio: Saratxo

Valenceko espetxean matxinada egon zen atzo, baina Aletxuk ez zuen parte hartu

Valenceko kartzelan, antza, euskal preso politikoak ez dira arazoak dituzten bakarrak. Izan ere, atzo arratsaldeko 19:00ak aldera hiru espetxeratuk kartzelari bat jipoitu zuten.

Horren ostean, mutinatuek altzariak erre zituzten eta eusten saiatu ziren, hala ere, segurtasun indarrek erabat kontrolatu zuten egoera 22:30ean.

Aletxu Zobaran eta Ibon Goieaskoetxea bertan daude zigorra betetzen eta borrokan. Dena den, ez zuten jaikialdian parte hartu eta telefonoz ondo daudela ziurtatu diete senideei.

ANALISIA: EAJren hegemonia islatu dute Legelbitzarreko hauteskundeetako emaitzek Aiaraldean ere

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Politika  Aiaraldea

ANALISIA: EAJren hegemonia islatu dute Legelbitzarreko hauteskundeetako emaitzek Aiaraldean ere

EAJk garaipen argia eskuratu du EAEn eta hegemonia hori eskualdean ere irudikatu dute bozek. Izan ere, 9.167 boto jaso dituzte jeltzaleek. Hau da, 2012an -9.057- baino gehiago, abstentzioa handia izanda, gainera. Aurreko hauteskunde orokorrekin alderatuz gero, EAJren gorakada nabarmena izan da, 6.546 boto erdietsi baitzituen. Gorakada nabarmena izan da baita 2015eko Foru Hauteskundeekin alderatuta ere, 7.362 boto lortu baitzituzten zita horretan.

EAJk nagusitasunari eutsi dio Aiaraldean; EH Bildu bigarren izan da eta Elkarrekin Ahal Dugu hirugarren

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Politika  Aiaraldea

EAJk nagusitasunari eutsi dio Aiaraldean; EH Bildu bigarren izan da eta Elkarrekin Ahal Dugu hirugarren

Alderdi jeltzaleak bere nagusitasuna mantendu du eskualdean 9.167 botorekin.

Eusko Legebiltzarreko ordezkariak erabakitzeko hitzordua igandean izango da [2012ko emaitzak]

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Politika  Aiaraldea  Urduña

Eusko Legebiltzarreko ordezkariak erabakitzeko hitzordua igandean izango da [2012ko emaitzak]

EAEko eta Aiaraldeko bozkatzaileak deituta daude igandean Eusko Legebiltzarreko osaera erabaki dezaten. Hori dela eta, jarraipen berezia egingo du aiaraldea.eus atariak eskualdeko emaitzak plazaratzeko.

Aurreko hauteskundeak

Aiaraldean EAJk nagusitasuna lortu zuen 2012ko Legebiltzarreko hauteskundetan. Herri guztietan indar bozkatuena izan zen, Arakaldon ezik.