EH Bilduk Galder Barbado gaztearen aldeko mozioa aurkeztuko du

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Politika  Laudio

EH Bilduk Galder Barbado gaztearen aldeko mozioa aurkeztuko du

Ekainaren 27an, astelehenean, udalbatza egingo dute Laudion 18:00etan. Besteak beste, Galder Barbado gaztearen atxiloketari buruz arituko dira, EH Bilduk mozioa aurkeztuko baitu.

Koalizioak salatuko du Amurrioko gaztearen aurkako errepresioa, eta ez bakarrik maiatzaren bukaeran gertatutako atxiloketari lotuta. Izan ere, aurretik pairatutako jazarpena ere nabarmendu nahi dute.

Zehazki, hurrengo puntuak proposatuko ditu EH Bilduk:

KALE-INKESTA: Bozkatzera joango zara igandean?

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Politika  Laudio Espainiako Kongresurako eta Senaturako hauteskundeen errepikapena egingo da igandean. Gu kalera atera gara aiaraldearrei bi galdera luzatzera: ea bozkatuko duten eta, hala izatekotan, ea abenduan bozkatu zioten alderdi berari emango dioten oraingoan ere botoa. Igandeko hauteskundeen jarraipen berezia egingo du aiaraldea.eus-ek, eskualdeko unean uneko emaitzen berri emanez.

Bizkaiko Batzar Nagusiek ez dute onartu Urduña eta Bilbo lotu behar duen bidegorriari buruzko mozioa

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Politika  Aiaraldea

Bizkaiko Batzar Nagusiek ez dute onartu Urduña eta Bilbo lotu behar duen bidegorriari buruzko mozioa

EH Bilduk salatu du EAJk eta PSE-EEk ez dutela onartu hainbat udalek egindako eskaera Bilbo eta Urduña arteko bidegorria egin dezaten.

Kepa Galdósen kasuak tentsio gehiago sortu du herriko zenbait alderdiren artean

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Politika  Laudio

Kepa Galdósen kasuak tentsio gehiago sortu du herriko zenbait alderdiren artean

Kepa Galdós udal langile ohiaren senideek mozioa aurkeztu zuten eztabaidatu dezaten alderdiek Laudioko udalbatzan. Testua ez dute asteleheneko udal osoko bilkuran landuko eta horrek pil-pilean jarri du tentsioa zenbait alderdiren artean.

Aletxu Zobaranek gose greba utzi du baina mobilizazioak mantenduko dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Politika  Urduña

Aletxu Zobaranek gose greba utzi du baina mobilizazioak mantenduko dituzte

Aletxu Zobaran eskualdeko euskal preso politikoak gose greba abiatu zuen larunbatean eta gaur bukatutzat eman du. Saratxoarrak protesta hasi zuen eraman behar dutelako Lyon Corbais espetxetik Valenceko kartzelara. Euskal Herritik 900 kilometrora egon ez ezik, bertan ez zegoen borroka kiderik, atzo arte.

Amurrioko Udalak Villa Fe eraikina eskainiko dio Aiarako Kuadrilari

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Politika  Amurrio

Amurrioko Udalak Villa Fe eraikina eskainiko dio Aiarako Kuadrilari

Amurrioko Udalbatzak onartu du, talde guztien adostasunarekin, Villa Fe etxea Aiarako Kuadrilari eskaintzea, erakundeak bere egoitza ofiziala bertan ezarri dezan. Hala ebatzi zuten maiatzeko osoko bilkuran, eskualdeko erakundeak herriei proposamenak egiteko eskatu ondoren.

Gose greba abiatu du Aletxu Zobaran euskal preso politikoak

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Politika  Amurrio  Amurrio: Saratxo

Gose greba abiatu du Aletxu Zobaran euskal preso politikoak

Aiaraldeko presoak baraualdia hasi du eta mitard-ean (zigor ziegan) dago Lyon Corbais espetxean (Euskal Herritik 950 kilometrora). Bere kabuz sartu zen mitardean salatzeko martxotik kartzelako preso politiko bakarra dela.

Espetxe frantseseko agintariek erabaki dute Maison Central Valence kartzelara bidaltzea. Azpiegitura hori 900 kilometrora dago.

Horrez gain, bertan ez dago euskal preso politikorik. Egoera salatzeko hasi du gose greba Aletxu Zobaranek.

Erabakitzeko eskubidearen aldeko herri galdeketa egingo dute Orozkon 2017an

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Politika  Orozko

Erabakitzeko eskubidearen aldeko herri galdeketa egingo dute Orozkon 2017an

Orozkoko Gure Esku Dago plataformak ekitaldia gauzatu du gaur iragartzeko herri galdeketa egingo dutela 2017an. Erabakitzeko eskubidea erdigunean jarri nahi du plataformak eta, bide batez, 1931. urtean herriko udalbatzaren lekukoa hartu.

Izan ere, urte horretako apirilaren 17an babestu zuten alkateak eta zinegotziek Gernikako Batzar Nagusiek irekitako bidea. Horrela, udalean aldarrikatu zuten “askatasunez erabakita herriek gobernatzeko daukien berezko eta kendu ezinezko eskubidea”, alegia. Berez, ordezkari politiko horiek omendu dituzte gaur.

Udal Lanbide Heziketa zentroa ez dute oraindik sartu sare publikoan

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Politika  Laudio

Udal Lanbide Heziketa zentroa ez dute oraindik sartu sare publikoan

Zenbait hedabidek horren berri eman duten arren, Laudioko udal gobernu taldeak azaldu du ez dutela txertatu oraindik Lanbide Heziketa Ikastetxea Eusko Jaurlaritzako sare publikoan.

Izan ere, Eusko Jaurlaritzako Gobernuko Kontseiluak onartu duen hitzarmenak ez dauka Laudioko Udalaren oniritzia. Berez, tokiko erakundeak zenbait ekarpen egin ditu hitzarmena alda dezaten; ikastetxeko langile ordezkariei, alderdiei eta udal talde juridikoari aurkeztu ostean.

Okondo Aurrerak salatu du alkateak lanaldi osoa izango duela berriro, baina oposizioak ez diola utzi soldata igotzen

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Politika  Okondo

Okondo Aurrerak salatu du alkateak lanaldi osoa izango duela berriro, baina oposizioak ez diola utzi soldata igotzen

Okondo Aurrerak oharra zabaldu du salatzeko asteleheneko udal osoko bilkuran onartu zutela Sergio Tato alkateak lanaldi osora itzultzea, baina soldata ez diotela bikoiztu.

Legealdia hasieran, eta oposizioaren eraginez, lanaldia eta soldata murriztu zioten alkateari. Herenegun, Euskadiko Udal Elkaterko Legea baliatuta -32. artilukua, alegia- Okondo Aurrerak proposatu zuen alkateak lanaldi osoa izatea berriro.

Gure Esku Dago plataformak jardunaldia egingo du larunbatean

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Politika  Orozko

Gure Esku Dago plataformak jardunaldia egingo du larunbatean

Orozkoko Gure Esku Dago plataformak hainbat ekintza gauzatuko du larunbatean herriko plazan adierazteko herri galdeketa gauzatuko duten edo ez.

Ekimenaren protagonista izango da 1931ko udal akta, erabakitzeko eskubidearen alde.

Mendi ibilaldiak irekiko du egitaraua goizeko 09:00etan, Itxinape taldeak antolaturik. 12:30ean herritarren argazkia egingo dute erabakitzeko eskubidea aldarrikatzeko.