Merkatari eta herritarrek positiboki baloratu dute Gazte Danbada

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Politika  Laudio Gazte Danbada ospatu da apirilaren 25etik 27ra Laudion. Hiru egunetan zehar dozenaka ekintzaz gozatzeko aukera izan dute herrira bertaratutako milaka lagunek. Laudioko markatari zein herritarrek positiboki baloratu dute ekimena.

Milaka gazte bertaratu dira Gazte Danbadara

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Politika  Laudio Gaur hasi da Laudion Ernai eta Aitzina antolakundeek elkarlanean aurrera ateratako Gazte Danbada. Eguerdian ehunka gazte hasi dira Larrako zelaietan akanpatzen. Hiruretan egin da harrera ekitaldia, Herriko Plazan. Herriko alkatea eta preso politikoa izandako Pablo Gorostiagak hartu du hitza bertan. Ekitaldia amaitzearekin batera eman zaio hasiera astelehenera arte iraungo duen egitarauari.

"Gazte Dandaba eta antolakuntza gure ideien eredu izatea nahi dugu"

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Politika  Laudio

"Gazte Dandaba eta antolakuntza gure ideien eredu izatea nahi dugu"

IRATI SIENRA (Deustu, 1990) eta AITOR SERVIER ( Azkaine, 1997) Ernai eta Aitzina gazte erakundeen kideak dira, hurrenez hurren. Gazte Danbadako nondik norakoak azaldu dituzte. Laudion prestaketak hasi dira dagoeneko eta 25ean hasiera emango diote egitaraua.

Zeintzuk dira Gazte Danbadako helburu nagusiak?

Irati: Gazteak aldaketa sozialerako aktibo izan daitezen txip aldaketarako tresnak eman eta horretarako ilusioa eta gogoa piztea.

Tentsioak jarraitzen du Laudioko Udal Osoko Bilkuran

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Politika  Laudio

Tentsioak jarraitzen du Laudioko Udal Osoko Bilkuran

Atzo egin zuten udalbatza Laudion. Gai eta mozio ugari landu baziren ere -11 guztira-, garrantzitsuena izan zen alderdien arteko tentsioa ez dela baretu eta berriro azaleratu zela, erregu eta galderetan bereziki.

Otsailaren 29ko Udal Osoko Bilkuraren eztabaidaren ondorioak bistakoak izan ziren, hasieratik udal taldeen artean eta giroa hotza izan baitzen.

Treneko irisgarritasuna bermatzeko eta Maria Luisa Goikoetxeari babesa emateko mozioa onartu du udalbatzak

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya   Politika

Treneko irisgarritasuna bermatzeko eta Maria Luisa Goikoetxeari babesa emateko mozioa onartu du udalbatzak

Atzo egindako ez-ohiko udalbatzan treneko irisgarritasuna bermatzeko lanei lehenbailehen ekiteko eta Maria Luisa Goikoetxea urduñarrari babesa emateko mozioa onartu zen. EH Bilduk aurkeztu zuen mozioa eta bi alderdien (EH Bildu eta EAJ) aldeko bozekin egin zuen aurrera.

 Euskal zein espainiar erakundeei eskaera

EH Bilduk Bizkaiko 5 herritan eskatuko dio Renferi irisgarritasuna hobetu dezan, mozioaren bidez

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Politika  Aiaraldea

EH Bilduk Bizkaiko 5 herritan eskatuko dio Renferi irisgarritasuna hobetu dezan, mozioaren bidez

EH Bilduk iragarri du hurrengo egunetan Bizkaiko 5 herritan eztabaidatuko dutela mozioa Renfek irisgarritasuna hobetu dezan Abando eta Urduña arteko tren geltokietan.

Printzipioz, Urduñan, Arrigorriagan, Ugaon, Basaurin eta Arakaldon landuko da gaia. Pizgarria María Luisa Goikoetxea urduñarraren egoera izan da, baina koalizioak eskatuko du eskumen horiek Euskal Herrian kudeatu daitezen, Espainiar Gobernuaren utzikeria dela kausa.

Horrez gain, Eusko Jaurlaritzari eta Bizkaiko Foru Aldundiari bitartekari lanak egin ditzatzen iradokiko dute moziaren bidez.

Udalak Seme Kutun titulua kendu dio Miguel Primo de Riverari

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Politika  Artziniega

Udalak Seme Kutun titulua kendu dio Miguel Primo de Riverari

Atzoko osoko bilkuran kendu zitzaion izendapena diktadoreari, EH Bilduren proposamenez. Emakumearen Eguneko adierazpen instituzionala ere onetsi zen, besteak beste.

Aiaraldean % 67,43ak eman zion ezezkoa NATOri

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Politika  Aiaraldea

Aiaraldean % 67,43ak eman zion ezezkoa NATOri

Larunbat honetan 30 urte beteko dira NATOri buruzko errefereduma egin zenetik. Galdeketa horretan 14.066 aiaraldearrek bozkatu zuten Estatu Espainiarra NATOn jarraitzearen aurka (botoen %67,43ak).

Madrilera eramango dute Alaitz Aramendi presoa bi euroagindu betetzeko

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Politika  Orozko

Madrilera eramango dute Alaitz Aramendi presoa bi euroagindu betetzeko

Alaitz Aramendi euskal preso politikoa Madrilera eramango dute bi euroagindu direla medio. Bertan, Entzutegi Nazionalak ikertuko du bere harremana bi sumariorekin.

Hori dela eta, Frantziako Bapaume espetxetik Madriletik gertu dagoen beste kartzela batera mugituko dute.

Printzipioz, presoak ez daki zer leporatuko dioten zehazki eta senideek espero dute, gutxienez, bi hilabetez egotea Madrilen. Hala ere, ez dute baztertzen egonaldia luzatzea.

"Kataluniako independentziaren aldeko mugimendua jende arruntak bultzatu du, ez eliteek"

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Politika  Amurrio

"Kataluniako independentziaren aldeko mugimendua jende arruntak bultzatu du, ez eliteek"

LIZ CASTRO (California, 1965) Ameriketako Estatu Batuetan jaiotako kataluniarra da eta independentziaren aldeko mugimenduan dihardu Assemblea Nacional Catalanan. Gaur Amurrion hitzaldia eskainiko du Katekesi Aretoan, 19:00etan.

Gaur Amurrion egongo zara, zeri buruz hitz egingo duzu?

Bereziki landuko dut pertsonek, norbanakoek eta erakunde zibilek daukaten garrantzia Kataluniako independentzia sustatzean. Horri esker gizartea eraldatzeko saiakera egiten ari dira, modu bakezale eta demokratikoan eta azpitik.

Carlos Urquijoren jarrerarekin nazkatuta dago udal gobernu taldea, espainiar ikurraren auzia dela eta

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Politika  Laudio

Carlos Urquijoren jarrerarekin nazkatuta dago udal gobernu taldea, espainiar ikurraren auzia dela eta

EAEko Auzitegi Gorenak ez du onartu Laudioko Udalak jarritako helegitea espainiar ikurraren auzia dela eta.

Ondorioz, Natxo Urkixo alkateak 1.500 euroko isuna ordaindu beharko du espainiar ikurra balkoian jarri ez izanagatik.

Carlos Urquijoren mehatxuak

Carlos Urquijo laudioarra eta Espainiar Gobernuko Ordezkariak hedabidetan adierazi du salatuko duela berriro Natxo Urkixo, ikurren legea bete ez duelakoan.

Izan ere, Laudioko udaletxean espainiar ikurra ez ezik, beste 7 ikur ere jarri zituzten; Ikurriña eta Estelada, besteak beste.

Martxoaren 3a, Aiaraldeko langile mugimenduaren txinparta

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Politika  Aiaraldea

Martxoaren 3a, Aiaraldeko langile mugimenduaren txinparta

Gaur 40 urte bete dira Espainiako Poliziak Gasteizko Zaramaga auzoan Bienvenido Perea, Francisco Aznar, Romualdo Barroso, Pedro Maria Martinez Ocio eta Jose Garcia Castillo erail zituenetik. Gertaera horrek astindu handia eman zion Euskal Herriko langile mugimenduari, baita Aiaraldean ere.

EAJk Senatura eramango du Maria Luisa Goikoetxearen eskaera

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Politika  Urduña

EAJk Senatura eramango du Maria Luisa Goikoetxearen eskaera

EAJko Senatuko taldeak iragarri du María Luisa Goikotexearen kexa bere egingo duela Madrilen landu dezaten. Alderdiak erabakia hartu du Arartekoak urduñarraren eskaera ukatu ostean.

Zentzu horretan, zenbait ekimen aurkezteko asmoa daukatela adierazi dute jeltzaleek. Horrez gain, Sustapen Ministerioari bilera eskatu nahi diote irisgarritasuna bermatu dezan Urduñako geltokian.

Tren zerbitzuari buruzko mozioak Amurrio eta Laudion

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Politika  Aiaraldea

Tren zerbitzuari buruzko mozioak Amurrio eta Laudion

Instituzioetara iritsi da trenbide sarean ematen ari diren arazoen gaineko eztabaida. Iragan ostegunean EH Bilduren udal-taldeak mozioa aurkeztu zuen Amurrion. RENFEk eta ADIFek kudeatzen duten trenbide sarea Eusko Jaurlaritzaren esku geratzea eskatzen zuen mozioak, “zerbitzu publiko, seguru, sozial eta jasangarria lortzeko”.