Elkarretaratzea egingo dute ostiralean JEZeko langileek, Iñaki Montesen aurkako epaiketa berriro hasiko delako

Erabiltzailearen aurpegia Txabi Alvarado Bañares   Politika  Laudio

Elkarretaratzea egingo dute ostiralean JEZeko langileek, Iñaki Montesen aurkako epaiketa berriro hasiko delako

19:30ean egingo da elkarretaratzea, Laudioko Herriko Plazan.

Urtarrilaren 23tik otsailaren 2ra bitartean egingo dira auzo batzarrak

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Politika  Amurrio

Urtarrilaren 23tik otsailaren 2ra bitartean egingo dira auzo batzarrak

Beharrak "lehen eskutik" bildu eta udalak eginiko jardueren berri emango dute batzar horietan.

“Funtzionarioek gozokiak ematea edota katxeatzea bizi izan dugu”

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Politika  Laudio

“Funtzionarioek gozokiak ematea edota katxeatzea bizi izan dugu”

Txikitatik ezagutu dute UZTAI LARGATXA RAMILA eta AINHOA AYESTA FERNANDEZ (Laudio, 1993) gazteek dispertsioa zer den. Ainhoaren osaba kartzelan egon da Ainhoak 20 urte bete arte. Uztai, aldiz, Pili Arzuagaren biloba da (dispertsioak eraildako lehen pertsona, Fontso Isasirekin batera) eta aita kartzelan ezagutu du jaio zenetik sei urte izan arte.

Biek hartuko dute parte gaur (urtarrilak 13) Laudioko Lanbide Heziketa Ikastetxean egingo den mahai-inguruan, eta bihar Bilbon egingo den mobilizazioan parte hartzeko deia ere luzatu dute.

Katadio urez hornitzeko proiektuaren bigarren fasea abiatu du udalak

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Politika  Orozko

Katadio urez hornitzeko proiektuaren bigarren fasea abiatu du udalak

Ura garraiatzeko kanalizazioa egingo dute bigarren fase honetan.

Auzia muntaia poliziala izan dela berretsi dute bi gazteek, Entzutegi Nazionalean deklaratu ostean

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Politika  Laudio

Auzia muntaia poliziala izan dela berretsi dute bi gazteek, Entzutegi Nazionalean deklaratu ostean

“Entzutegi Nazionaleko kideek eurek aitortu dute ez dela ezer ikusten Ertzaintzak erakutsitako bideo-irudietan”, salatu dute bi gazteek.

Rakel Molinak hartu du Almudena Otaolaren lekua Eusko Legebiltzarrean

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Politika  Okondo

Rakel Molinak hartu du Almudena Otaolaren lekua Eusko Legebiltzarrean

Rakel Molinak hartu du Almudena Otaola okondoarraren lekua Eusko Legebiltzarrean. Izan ere, Almudena Otaolak legebiltzarkidea izateari utzi dio Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko kabineteburua izateko.

Roanneko espetxera mugitu dute Alaitz Aramendi Jaunarena euskal preso politikoa

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Politika  Orozko

Roanneko espetxera mugitu dute Alaitz Aramendi Jaunarena euskal preso politikoa

Gaur goizean mugitu dute preso politiko orozkoarra, senideek jakinarazi dutenez.

“Herritarren parte hartzea ahalik eta altuena izatea da gure helburua”

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Politika  Orozko

“Herritarren parte hartzea ahalik eta altuena izatea da gure helburua”

MARIAN BILBAO EREÑO (Areta, 1966) Orozkoko Gure Esku Dago taldeko kidea da. Maiatzaren 7rako “Ebatzi Orozko” lemapean antolatu duten herri kontsultaren inguruan mintzatu da.

Laudioko Udalaren web-gunea hackeatu dute eta jada konponduta dago

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Politika  Laudio

Laudioko Udalaren web-gunea hackeatu dute eta jada konponduta dago

Entzutegi Nazionalean deklaratzera deitu dituzte bi gazte, margoketak egitea egotzita

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Politika  Laudio

Entzutegi Nazionalean deklaratzera deitu dituzte bi gazte, margoketak egitea egotzita

Abenduaren 16an Ertzaintzaren Laudioko Komisaldegira joanarazi zituzten bi gazteak, margoketa batzuengatik ikertu egin zituztela helarazteko. Muntai polizial bat dela adierazi dute gazteek.

"Ikerketaren oinarria da entzutea terrorismo islamikotik gertu egon den jendea"

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Politika  Laudio

"Ikerketaren oinarria da entzutea terrorismo islamikotik gertu egon den jendea"

ALEXANDRA AINZ (Laudio, 1981) soziologoa da eta ikerkera abiatu nahi du terrorismo islamikoari buruz. Horretarako crowfundinga sortu du.

Crowfundinga abiatu duzu ikerketa gauzatzeko, zeri buruz?

Bi helburu dauzka proiektu honek: plazaratzea 2014tik bildutako zenbait material fundamentalismo eta terrorismoari buruz eta jarraitzea ikertzen bitartekoren batekin ekarpenak egiteko modu kritiko eta independentean.

Carlos Urquijo Espainiar Gobernuko ordezkaritzatik kenduko dutela zabaldu dute hedabideek

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Politika  Laudio

Carlos Urquijo Espainiar Gobernuko ordezkaritzatik kenduko dutela zabaldu dute hedabideek

Komunikabideek aurreratu dute ordu gutxi barru Espainiako Gobernuak aldaketa egingo duela EAEko ordezkaritzan eta Carlos Urquijo kenduko dutela postutik.

Bere ordez, antza, Javier de Andres Arabako Ahaldun Nagusi ohia izendatuko dute.

Horrela bada, Carlos Urquijok bigarren aldiz utziko dio Espaniar Gobernuko ordezkaria izateari, azken 4 urtez ardura horiek bete ostean modu polemikoan. Hainbat salaketa egin du laudioarrak lau urtez; ikurrak eta euskararen erabilera direla medio, besteak beste.