Laudioko Udalaren web-gunea hackeatu dute eta jada konponduta dago

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Politika  Laudio

Laudioko Udalaren web-gunea hackeatu dute eta jada konponduta dago

Entzutegi Nazionalean deklaratzera deitu dituzte bi gazte, margoketak egitea egotzita

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Politika  Laudio

Entzutegi Nazionalean deklaratzera deitu dituzte bi gazte, margoketak egitea egotzita

Abenduaren 16an Ertzaintzaren Laudioko Komisaldegira joanarazi zituzten bi gazteak, margoketa batzuengatik ikertu egin zituztela helarazteko. Muntai polizial bat dela adierazi dute gazteek.

"Ikerketaren oinarria da entzutea terrorismo islamikotik gertu egon den jendea"

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Politika  Laudio

"Ikerketaren oinarria da entzutea terrorismo islamikotik gertu egon den jendea"

ALEXANDRA AINZ (Laudio, 1981) soziologoa da eta ikerkera abiatu nahi du terrorismo islamikoari buruz. Horretarako crowfundinga sortu du.

Crowfundinga abiatu duzu ikerketa gauzatzeko, zeri buruz?

Bi helburu dauzka proiektu honek: plazaratzea 2014tik bildutako zenbait material fundamentalismo eta terrorismoari buruz eta jarraitzea ikertzen bitartekoren batekin ekarpenak egiteko modu kritiko eta independentean.

Carlos Urquijo Espainiar Gobernuko ordezkaritzatik kenduko dutela zabaldu dute hedabideek

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Politika  Laudio

Carlos Urquijo Espainiar Gobernuko ordezkaritzatik kenduko dutela zabaldu dute hedabideek

Komunikabideek aurreratu dute ordu gutxi barru Espainiako Gobernuak aldaketa egingo duela EAEko ordezkaritzan eta Carlos Urquijo kenduko dutela postutik.

Bere ordez, antza, Javier de Andres Arabako Ahaldun Nagusi ohia izendatuko dute.

Horrela bada, Carlos Urquijok bigarren aldiz utziko dio Espaniar Gobernuko ordezkaria izateari, azken 4 urtez ardura horiek bete ostean modu polemikoan. Hainbat salaketa egin du laudioarrak lau urtez; ikurrak eta euskararen erabilera direla medio, besteak beste.

Omniak eskatu du oposizioko kideak ere liberatzeko, baina ezezkoa eman diote EH Bilduk eta EAJk

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Politika  Laudio

Omniak  eskatu du oposizioko kideak ere liberatzeko, baina ezezkoa eman diote EH Bilduk eta EAJk

Laudioko udal osoko bilkurak eztabaidatu zuen oposizioko kideak liberatzeko aukera astelehenean. Proposamena Omnia taldeak aurkeztu zuen eta PPren eta PSE-EEren babesa lortu zuen, hala ere, ekimenak ez zuen aurrera egin, EH Bilduk eta EAJk aurka bozkatu baitzuten.

Eusko Jaurlaritzaren menpe geratu da jadanik Lanbide Heziketa Ikastetxea

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Politika  Laudio

Eusko Jaurlaritzaren menpe geratu da jadanik Lanbide Heziketa Ikastetxea

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak atzo onartu zuen dekretua Laudioko Lanbide Heziketa Ikastetxea Hezkuntza Sailaren menpe geratzeko.

Ondorioz, Hezkuntza Sailak bere gain hartu du ikastetxeko ondasun higiezinen, higigarrien eta langileen titulartasuna, bai eta institutuaren funtzionamendurako Udalak sinaturik zituen zerbitzu-kontratuena ere (telefono zerbitzua, garbiketa zerbitzua eta alarma sistemen mantenua).

Udalak doan eta kargarik gabe igorri dizkio EAEko Administrazioari ikastetxearen ondare higiezin eta higigarriak.

Almudena Otaola izendatu dute Kultura Saileko kabinete arduraduna

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Politika  Okondo

Almudena Otaola izendatu dute Kultura Saileko kabinete arduraduna

Eusko Jaurlaritzan aldaketa ugari egin dute legealdi berrian Kultura Sailean eta, hori dela medio, Almudena Otaola okondoarra kabinete arduraduna izango da.

Almudena Otaola jeltzalea Eusko Legebiltzarkidea da eta zuzenbide lizentziaduna.

Aiaraldeko preso eta errefuxiatu ohiek errepresaliatuen aldeko hainbat ekimen gauzatuko dituzte Gabonetan

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Politika  Aiaraldea

Aiaraldeko preso eta errefuxiatu ohiek errepresaliatuen aldeko hainbat ekimen gauzatuko dituzte Gabonetan

Aiaraldeko preso eta errefuxiatu politiko ohiek zenbait deialdi zabaldu dute errepresaliatuen askatasuna aldarrikatzeko. Abenduaren 29an 19:00etan eskualdeko manifestazioa antolatuko dute, baina mobilizazio bateratu hori ez ezik, gehiago prestatu dituzte:

Miren Saratxaga da aldundiko Gizarte Zerbitzuen zuzendari berria eta Estibaliz Larrauri EAJko legebiltzarkidea

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Politika  Amurrio

Miren Saratxaga da aldundiko Gizarte Zerbitzuen zuzendari berria eta Estibaliz Larrauri EAJko legebiltzarkidea

Diputatuen Kontseiluak Miren Saratxaga De Isla izendatu du gaur Arabako Foru Aldundiaren Gizarte Zerbitzuen zuzendari. Kargu hori hutsik zegoen Marian Olabarrieta, aurreko zuzendaria, Gizarte Zerbitzuen Saileko foru diputatu izendatu zutenetik.

 

Alfredo Remirez (@erreharria): "Maitasuna da kondenatu nahi dutena nire aurkako epaiketan"

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Politika  Amurrio Alfredo Remirez Marañon amurrioarra 2015ean atxilotu zuten, Armiarma III operazioan, "sare sozialetan terrorismoa goratzea" egotzita. Otsailaren 27an epaituko dute Espainiako Entzutegi Nazionalean. 2 urteko kartzela zigorra, 5 urteko zaintzapeko askatasuna eta 16 urteko inabilitazioa eskatzen diote.

Gorbeialde elkartetik ateratzea baloratzen ari dira Aiaraldeko udal bizkaitarrak

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Politika  Aiaraldea

Gorbeialde elkartetik ateratzea baloratzen ari dira Aiaraldeko udal bizkaitarrak

Arakaldo, Arrankudiaga-Zollo, Orozko eta Urduñako Udaletako gobernuek adierazi dute Gorbeialdetik ateratzea baloratzen ari direla, udalerrien garapen ekonomikorako “estrategikoa” kontsideratzen duten sektorearen defentsan “bide propio eta eraginkorra” jorratzeko asmoarekin.

"Lidergo eza eta ezintasuna"

Azaldu dute “denbora gehiegi” igaro dutela “Gorbeialderen lidergo eza eta ezintasuna sufritzen”.

Obra txikiak abian Goikolarran, Bañuetaibarren eta Landakon

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Politika  Amurrio

Obra txikiak abian Goikolarran, Bañuetaibarren eta Landakon

Zenbait obra txiki egingo ditu Amurrioko Udalak Goikolarra, Bañuetaibar eta Landako auzoetan. Goikolarratik Mendikora sartzeko oinezkoentzako ibilbidea hobetuko dute, eta  Bañuetaibarreko zabaldegiaren sarbidea ere egokituko da.

Landako auzoan, aldiz, espaloi-tarte bat moldatuko da. Hiru obra horiek urtea amaitu baino lehen amaitzea aurreikusi du Udalak.  

Udaletik adierazi dute auzo batzarretan auzokideek helarazitako beharretan oinarritu direla obra horiek diseinatzerako orduan.   

Herriko mugarrien egoera aztertuko du udalak

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Politika  Amurrio

Herriko mugarrien egoera aztertuko du udalak

10.043 euro baliatuko ditu Amurrioko Udalak herriko mugarrien egoeraren gaineko ikerketa txosten bat osatzeko. Gaur egun 1.491 mugarri daude herriko mendietan barreiaturik. Horietariko bakoitzaren egoera zein den in situ aztertzea izango da ikerketaren helburua. 2007-2008 ikasturtean egin zen mota horretako azken berrikuspena.

Baso-lanak

Hilabete honetan jarriko da indarrean Laudioko Udaltzaingoaren araudi berria

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Politika  Laudio

Hilabete honetan jarriko da indarrean Laudioko Udaltzaingoaren araudi berria

Azaroko Udal Osoko Bilkuran onartu zen Laudioko Udaltzaingoaren araudi berria. Talde politiko guztiek eman zuten aldeko botoa, PSE-EE izan ezik. Alderdi sozialistako kideak abstenitu egin ziren bozketan, euren ekarpenak kontuan izan ez zirela argudiatuta.

Turismo web-gune berria plazaratuko du Udalak, urtea amaitu baino lehen

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Politika  Amurrio

Turismo web-gune berria plazaratuko du Udalak, urtea amaitu baino lehen

Turismoari buruzko web-gune berria aurkeztuko du Amurrioko Udalak urtea amaitu baino lehen. Udalaren web-gunean (www.amurrio.eus) egongo da kokatuta atari berri hori.

“Turismoari buruzko oraingo webguneak sortu zeneko aukerak bete ditu, eta bada berritzeko garaia”, adierazi dute udaletik, “edukiak ez ezik, egitura eta irudia ere berritu dira, web-orrialdea informazio elektronikoaren joera berrietara egokitzeko”.

Hori guzti hori ahalbidetzeko 4.840 euroko inbertsioa egin du udalak.