Katadio urez hornitzeko proiektuaren bigarren fasea abiatu du udalak

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Politika  Orozko

Katadio urez hornitzeko proiektuaren bigarren fasea abiatu du udalak

Ura garraiatzeko kanalizazioa egingo dute bigarren fase honetan.

Auzia muntaia poliziala izan dela berretsi dute bi gazteek, Entzutegi Nazionalean deklaratu ostean

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Politika  Laudio

Auzia muntaia poliziala izan dela berretsi dute bi gazteek, Entzutegi Nazionalean deklaratu ostean

“Entzutegi Nazionaleko kideek eurek aitortu dute ez dela ezer ikusten Ertzaintzak erakutsitako bideo-irudietan”, salatu dute bi gazteek.

Rakel Molinak hartu du Almudena Otaolaren lekua Eusko Legebiltzarrean

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Politika  Okondo

Rakel Molinak hartu du Almudena Otaolaren lekua Eusko Legebiltzarrean

Rakel Molinak hartu du Almudena Otaola okondoarraren lekua Eusko Legebiltzarrean. Izan ere, Almudena Otaolak legebiltzarkidea izateari utzi dio Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko kabineteburua izateko.

Roanneko espetxera mugitu dute Alaitz Aramendi Jaunarena euskal preso politikoa

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Politika  Orozko

Roanneko espetxera mugitu dute Alaitz Aramendi Jaunarena euskal preso politikoa

Gaur goizean mugitu dute preso politiko orozkoarra, senideek jakinarazi dutenez.

“Herritarren parte hartzea ahalik eta altuena izatea da gure helburua”

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Politika  Orozko

“Herritarren parte hartzea ahalik eta altuena izatea da gure helburua”

MARIAN BILBAO EREÑO (Areta, 1966) Orozkoko Gure Esku Dago taldeko kidea da. Maiatzaren 7rako “Ebatzi Orozko” lemapean antolatu duten herri kontsultaren inguruan mintzatu da.

Laudioko Udalaren web-gunea hackeatu dute eta jada konponduta dago

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Politika  Laudio

Laudioko Udalaren web-gunea hackeatu dute eta jada konponduta dago

Entzutegi Nazionalean deklaratzera deitu dituzte bi gazte, margoketak egitea egotzita

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Politika  Laudio

Entzutegi Nazionalean deklaratzera deitu dituzte bi gazte, margoketak egitea egotzita

Abenduaren 16an Ertzaintzaren Laudioko Komisaldegira joanarazi zituzten bi gazteak, margoketa batzuengatik ikertu egin zituztela helarazteko. Muntai polizial bat dela adierazi dute gazteek.

"Ikerketaren oinarria da entzutea terrorismo islamikotik gertu egon den jendea"

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Politika  Laudio

"Ikerketaren oinarria da entzutea terrorismo islamikotik gertu egon den jendea"

ALEXANDRA AINZ (Laudio, 1981) soziologoa da eta ikerkera abiatu nahi du terrorismo islamikoari buruz. Horretarako crowfundinga sortu du.

Crowfundinga abiatu duzu ikerketa gauzatzeko, zeri buruz?

Bi helburu dauzka proiektu honek: plazaratzea 2014tik bildutako zenbait material fundamentalismo eta terrorismoari buruz eta jarraitzea ikertzen bitartekoren batekin ekarpenak egiteko modu kritiko eta independentean.

Carlos Urquijo Espainiar Gobernuko ordezkaritzatik kenduko dutela zabaldu dute hedabideek

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Politika  Laudio

Carlos Urquijo Espainiar Gobernuko ordezkaritzatik kenduko dutela zabaldu dute hedabideek

Komunikabideek aurreratu dute ordu gutxi barru Espainiako Gobernuak aldaketa egingo duela EAEko ordezkaritzan eta Carlos Urquijo kenduko dutela postutik.

Bere ordez, antza, Javier de Andres Arabako Ahaldun Nagusi ohia izendatuko dute.

Horrela bada, Carlos Urquijok bigarren aldiz utziko dio Espaniar Gobernuko ordezkaria izateari, azken 4 urtez ardura horiek bete ostean modu polemikoan. Hainbat salaketa egin du laudioarrak lau urtez; ikurrak eta euskararen erabilera direla medio, besteak beste.

Omniak eskatu du oposizioko kideak ere liberatzeko, baina ezezkoa eman diote EH Bilduk eta EAJk

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Politika  Laudio

Omniak  eskatu du oposizioko kideak ere liberatzeko, baina ezezkoa eman diote EH Bilduk eta EAJk

Laudioko udal osoko bilkurak eztabaidatu zuen oposizioko kideak liberatzeko aukera astelehenean. Proposamena Omnia taldeak aurkeztu zuen eta PPren eta PSE-EEren babesa lortu zuen, hala ere, ekimenak ez zuen aurrera egin, EH Bilduk eta EAJk aurka bozkatu baitzuten.

Eusko Jaurlaritzaren menpe geratu da jadanik Lanbide Heziketa Ikastetxea

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Politika  Laudio

Eusko Jaurlaritzaren menpe geratu da jadanik Lanbide Heziketa Ikastetxea

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak atzo onartu zuen dekretua Laudioko Lanbide Heziketa Ikastetxea Hezkuntza Sailaren menpe geratzeko.

Ondorioz, Hezkuntza Sailak bere gain hartu du ikastetxeko ondasun higiezinen, higigarrien eta langileen titulartasuna, bai eta institutuaren funtzionamendurako Udalak sinaturik zituen zerbitzu-kontratuena ere (telefono zerbitzua, garbiketa zerbitzua eta alarma sistemen mantenua).

Udalak doan eta kargarik gabe igorri dizkio EAEko Administrazioari ikastetxearen ondare higiezin eta higigarriak.

Almudena Otaola izendatu dute Kultura Saileko kabinete arduraduna

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Politika  Okondo

Almudena Otaola izendatu dute Kultura Saileko kabinete arduraduna

Eusko Jaurlaritzan aldaketa ugari egin dute legealdi berrian Kultura Sailean eta, hori dela medio, Almudena Otaola okondoarra kabinete arduraduna izango da.

Almudena Otaola jeltzalea Eusko Legebiltzarkidea da eta zuzenbide lizentziaduna.

Aiaraldeko preso eta errefuxiatu ohiek errepresaliatuen aldeko hainbat ekimen gauzatuko dituzte Gabonetan

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Politika  Aiaraldea

Aiaraldeko preso eta errefuxiatu ohiek errepresaliatuen aldeko hainbat ekimen gauzatuko dituzte Gabonetan

Aiaraldeko preso eta errefuxiatu politiko ohiek zenbait deialdi zabaldu dute errepresaliatuen askatasuna aldarrikatzeko. Abenduaren 29an 19:00etan eskualdeko manifestazioa antolatuko dute, baina mobilizazio bateratu hori ez ezik, gehiago prestatu dituzte: