"Brexit-ak Ingalaterrako klase politikoa apurtu du"

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Politika  Laudio

"Brexit-ak Ingalaterrako klase politikoa apurtu du"

IDURRE MENDIBIL (Laudio, 1995) gazteak Ingalaterran ikasi du aurten eta Brexitaren kanpaina bertan bizi izan du. Referendumari buruz sortu diren diskurtsoei buru mintzatu da, besteak beste.

Iragan ikasturtea, edo behintzat zati bat, Ingalaterran eman duzu, zergatik?

Nazioarteko harremanak ikasten ari naiz eta karreraren hirugarren ikasturtea kanpoan ikastera derrigortzen gaituzte, nolabait esatearren.

Salas Larrazabal “Otxandioko harakinari” eta hainbat frankistari ohoreak eta dominak kentzeko udalbatza egingo dute

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Politika  Urduña

Salas Larrazabal “Otxandioko harakinari” eta hainbat frankistari ohoreak eta dominak kentzeko udalbatza egingo dute

Urduñako Udalak ez-ohiko udal osoko bilkura egingo du astelehenean, 10:30ean, frankistei ohoreak eta dominak kentzeko.

Tokiko erakundeak hainbat akordio lortu zituen iraganean Francisco Franco eta bere erregimenari lotutako hainbat lagun omentzeko, eta aitorpen horiek bertan behera uzteko mozioa eztabaidatuko dute.

“Atentatuaren osteko orduetan inor ez zen guregana gerturatu nola geunden ikustera”

Erabiltzailearen aurpegia Txabi Alvarado Bañares   Politika  Laudio

“Atentatuaren osteko orduetan inor ez zen guregana gerturatu nola geunden ikustera”

ADRIAN RUIZ UNIBASO (Laudio, 1989) Istanbuleko aireportuko atentatuaren lekuko zuzena izan da. Bertan gertatutakoa xehetasunez kontatu eta tokiko segurtasun indarren zein Espainiako enbaxadaren jarrera salatu ditu.

Aireportu barruan zeuden atentatuaren unean.

Bai, itxarongelan, hegazkinaren zain. Hori zen txekeo gunetik hurbilen zegoen tokia. Aireportuko kristalaren alboan zegoen aparkalekuan jarri zuten bonba-autoa.

Omniak proposatuko du kode etikoa alderdien arteko harremanak arautzeko

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Politika  Laudio

Omniak proposatuko du kode etikoa alderdien arteko harremanak arautzeko

Omnia alderdiak proposamena egingo du arautzeko udaleko taldeen harremanak. Alderdi independenteak adierazi du irain pertsonalak arrunt bilakatu direla bertan, udal gobernu taldearen aldetik.

Horretarako, Omniak eskatuko du barne mailan erabiltzen duen kode etikoa udaleko jardueran ezarri dezaten.

Independenteek ziurtatu dute eurek ez dutela inoiz inor iraindu eta bere adierazpen euskarrietan agerikoa dela hori.

Unidos Podemos izan da indar bozkatuena eskualdean eta alderdi abertzaleek behera egin dute

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Politika  Aiaraldea

Unidos Podemos izan da indar bozkatuena eskualdean eta alderdi abertzaleek behera egin dute

Unidos Podemos, -hau da, Podemos, Equo eta Unidad Popularren koalizioa- izan da indar politiko garailea Aiaraldean. Hala ere, ez du aurreko hauteskundetan baino askoz boto gehiagorik lortu. Ezkerreko alderdien kopuru batuketari erreparatuz, 200 boza gehiago erakarri dituzte.

Izan ere, abenduko hauteskundeen partaidetza nabarmen murriztu da eta horren eragina agerikoa izan da, bereziki, erakunde abertzaleetan. Hori dela medio, EAJk galdu du hegemonia eta 300 boza utzi ditu bidean. 2011ko hitzordua erreferentetzat hartuta, ordea, 1.000 boto baino gehiago jaso gabe geratu dira.

EH Bilduk Galder Barbado gaztearen aldeko mozioa aurkeztuko du

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Politika  Laudio

EH Bilduk Galder Barbado gaztearen aldeko mozioa aurkeztuko du

Ekainaren 27an, astelehenean, udalbatza egingo dute Laudion 18:00etan. Besteak beste, Galder Barbado gaztearen atxiloketari buruz arituko dira, EH Bilduk mozioa aurkeztuko baitu.

Koalizioak salatuko du Amurrioko gaztearen aurkako errepresioa, eta ez bakarrik maiatzaren bukaeran gertatutako atxiloketari lotuta. Izan ere, aurretik pairatutako jazarpena ere nabarmendu nahi dute.

Zehazki, hurrengo puntuak proposatuko ditu EH Bilduk:

KALE-INKESTA: Bozkatzera joango zara igandean?

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Politika  Laudio Espainiako Kongresurako eta Senaturako hauteskundeen errepikapena egingo da igandean. Gu kalera atera gara aiaraldearrei bi galdera luzatzera: ea bozkatuko duten eta, hala izatekotan, ea abenduan bozkatu zioten alderdi berari emango dioten oraingoan ere botoa. Igandeko hauteskundeen jarraipen berezia egingo du aiaraldea.eus-ek, eskualdeko unean uneko emaitzen berri emanez.

Bizkaiko Batzar Nagusiek ez dute onartu Urduña eta Bilbo lotu behar duen bidegorriari buruzko mozioa

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Politika  Aiaraldea

Bizkaiko Batzar Nagusiek ez dute onartu Urduña eta Bilbo lotu behar duen bidegorriari buruzko mozioa

EH Bilduk salatu du EAJk eta PSE-EEk ez dutela onartu hainbat udalek egindako eskaera Bilbo eta Urduña arteko bidegorria egin dezaten.

Kepa Galdósen kasuak tentsio gehiago sortu du herriko zenbait alderdiren artean

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Politika  Laudio

Kepa Galdósen kasuak tentsio gehiago sortu du herriko zenbait alderdiren artean

Kepa Galdós udal langile ohiaren senideek mozioa aurkeztu zuten eztabaidatu dezaten alderdiek Laudioko udalbatzan. Testua ez dute asteleheneko udal osoko bilkuran landuko eta horrek pil-pilean jarri du tentsioa zenbait alderdiren artean.

Aletxu Zobaranek gose greba utzi du baina mobilizazioak mantenduko dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Politika  Urduña

Aletxu Zobaranek gose greba utzi du baina mobilizazioak mantenduko dituzte

Aletxu Zobaran eskualdeko euskal preso politikoak gose greba abiatu zuen larunbatean eta gaur bukatutzat eman du. Saratxoarrak protesta hasi zuen eraman behar dutelako Lyon Corbais espetxetik Valenceko kartzelara. Euskal Herritik 900 kilometrora egon ez ezik, bertan ez zegoen borroka kiderik, atzo arte.

Amurrioko Udalak Villa Fe eraikina eskainiko dio Aiarako Kuadrilari

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Politika  Amurrio

Amurrioko Udalak Villa Fe eraikina eskainiko dio Aiarako Kuadrilari

Amurrioko Udalbatzak onartu du, talde guztien adostasunarekin, Villa Fe etxea Aiarako Kuadrilari eskaintzea, erakundeak bere egoitza ofiziala bertan ezarri dezan. Hala ebatzi zuten maiatzeko osoko bilkuran, eskualdeko erakundeak herriei proposamenak egiteko eskatu ondoren.

Gose greba abiatu du Aletxu Zobaran euskal preso politikoak

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Politika  Amurrio  Amurrio: Saratxo

Gose greba abiatu du Aletxu Zobaran euskal preso politikoak

Aiaraldeko presoak baraualdia hasi du eta mitard-ean (zigor ziegan) dago Lyon Corbais espetxean (Euskal Herritik 950 kilometrora). Bere kabuz sartu zen mitardean salatzeko martxotik kartzelako preso politiko bakarra dela.

Espetxe frantseseko agintariek erabaki dute Maison Central Valence kartzelara bidaltzea. Azpiegitura hori 900 kilometrora dago.

Horrez gain, bertan ez dago euskal preso politikorik. Egoera salatzeko hasi du gose greba Aletxu Zobaranek.