Udalak izapide administratiboak sinplifikatzeko liburua osatuko du

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Politika  Amurrio

Udalak izapide administratiboak sinplifikatzeko liburua osatuko du

Amurrioko Udalak dokumentu administratiboen izapideak sinplifikatu nahi ditu. Horretarako, izapide administratiboak erakusten dituen eskuliburu bat prestatzen ari da. Helburua, udalak eskaintzen dituen zerbitzu guztien inguruan herritarrak informatzea da.

Josune Irabien alkatearen esanetan, horrek kalitatezko kudeaketa egiten lagunduko du. Hori dela eta, eskuliburua osatzeko, EUDEL eta IVAPek antolatutako programa batean murgildu da Udala.

Aiaraldean egingo dute hezkuntzaren pribatizazioaren aurkako Europako Ikasle Foroa

Erabiltzailearen aurpegia Samu   Politika

Aiaraldean egingo dute hezkuntzaren pribatizazioaren aurkako Europako Ikasle Foroa

'Against capitalist education' -Hezkuntza kapitalistaren kontra- lelopean europar ikasle foroa aurkeztu zuen espainiar estatuko nazio zapalduetako ikasle antolakundeen 'Para Los Pueblos' dinamikak atzo.

Boloniaren eta egun egiten ari diren erreformen aurka antolatzeko Europa osoko ikasle iraultzaile eta antikapitalisten ahotsak elkartu nahi dituzte.

Udala sinbologia frankista dituzten plakak kentzen hasiko da aste honetan

Erabiltzailearen aurpegia Irati Moreno   Politika

Udala sinbologia frankista dituzten plakak kentzen hasiko da aste honetan

Amurrioko etxebizitza ugarik dauzkate sinbologia frankista dituzten plakak. Baina aste honetan, udalak plaka horiek kentzeari ekingo dio.

Josune Irabien Amurrioko alkateak adierazi du komunitate askok bidali dietela plaka horiek kentzeko eskaera. Alkateak gogorarazi du, oraindik, plakak kendu nahi dituzten horiek, horretarako beharrezkoa den dokumentazioa bidali dezaketela.

Gure Aukerak ateak ireki zituen Libre Egunean

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Politika  Laudio Laudioko Gure Aukera kultur elkarteak ateak ireki zituen iragan larunbatean, Libre Eguna ospatu eta Entzutegi Nazionalak ezarritako herrikoen deskomisatzea salatzeko.

Pablo Gorostiaga eta Yolanda Cuadra aiaraldearrak EH Bilduko Kongresurako hauteskunde-zerrendan

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Politika  Aiaraldea

Pablo Gorostiaga eta Yolanda Cuadra aiaraldearrak EH Bilduko Kongresurako hauteskunde-zerrendan

EH Bilduk Madrilen erregistratu ditu gaur goizean Senatu eta Kongresurako hauteskunde zerrendak. Koalizioak aurkeztuko dituen hautagaien artean 3 aiaraldear daude.

Kongresurako zerrenda arabarrean Pablo Gorostiaga eta Yolanda Cuadra egongo dira, 3. eta 4. postuan, hurrenez hurren.

Herriko Taberna berriro irekiko dute larunbatean

Erabiltzailearen aurpegia Endika Arribas   Politika

Herriko Taberna berriro irekiko dute larunbatean

Gure Aukera kultur elkarteak libre eguna antolatu du larunbat honetarako. "Estatu Espainiarrak egin nahi duen bahituraren aurkako salaketa eguna" egingo dute.

"Indarrak berriro hartu eta indar gehiagorekin aldarrikatu nahi dugu Laudioko ezkertiar eta abertzaleok elkargune bat behar dugula", adierazi dute.

Larunbatean Batzokia inauguratu zuten Laudion

Erabiltzailearen aurpegia Txabi Alvarado Bañares   Politika  Laudio

Andoni Ortuzar Euskadi Buru Batzarreko lehendakariaren eskutik eta Almudena Otaola eta Mikel Legarda hautagaien -Senatu eta Kongresura, hurrenez hurren- eskutik inauguratu zuten Batzokia larunbatean.

Jende ugarik parte hartu zuen Alberto Aceron egindako ekitaldian.

Argazkiak: Txabi Alvarado

Estrasburgoko Epaitegian helegitea jartzeko erabiliko dute biharko kontzertuan lortutako dirua

Erabiltzailearen aurpegia Endika Arribas   Politika

Estrasburgoko Epaitegian helegitea jartzeko erabiliko dute biharko kontzertuan lortutako dirua

Ceivar Galizako errepresioaren kontrako taldeak hainbat euskal herritarren laguntzaz antolatutako elkartasun kontzertua egingo da bihar Aretako frontoian.

2016ko ordenantza fiskalak onartu zituzten atzo EH Bildu eta Omnia taldeen babesari esker

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Politika  Laudio

2016ko ordenantza fiskalak onartu zituzten atzo EH Bildu eta Omnia taldeen babesari esker

Astelehenean egindako premiazko Laudioko udal osoko bilkuran onartu zituzten 2016ko ordenantza fiskalak. EH Bilduk eta Omniak alde bozkatu zuten eta gainerako taldeek aurka.

Zergen izozketak eta igoerak

2016ko tasa, zerga eta prezio publiko gehienak dauden moduan mantenduko dituzte, igoerak egin gabe. Ondare Higiezin Zerga ere izoztuko dute eta gainera horretarako hobariak egongo dira.

Jesus de Galindez omenduko du bihar EAJk

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Politika  Amurrio

Jesus de Galindez omenduko du bihar EAJk

Jesus de Galindez amurrioarraren jaiotzaren mendeurrena ospatzeko ekitaldia gauzatuko du bihar EAJk.

Omenaldia 11:30ean hasiko da San Anton plazan eta Euskadi Buru Batzarreko lehendakaria Andoni Ortuzarrek hartuko du hitza. Horrez gain, Kongresurako eta Senaturako hautagai arabarrek -Mikel Legardak eta Almudena Otaola okondoarrak- ere parte hartuko dute.

Jesus de Galindez omendu du Eusko Alderdi Jeltzaleak

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Politika  Amurrio

EAJko ordezkari politiko ugarik parte hartu dute Jesús de Galindez amurrioarrari egindako omenaldian. 10:00etan Aresketamendin elkartu dira jeltzaleak haritz bat landatzeko eta Jesus de Galindezen bizitza gogoratzeko.

Xabier Agirre arabarrak hartu du hitza eta omenduaren iloba den Flori de Galindezek ere hitz batzuk esan ditu bertaratuen aurrean.

Gure Esku Dago: Gaur hautestontzia, bihar erabakia

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Politika  Aiaraldea

Baiona, Bilbo, Donostia, Gasteiz, Iruñea EKAINAK 21 (Egitaraua, informazioa eta sarrerak: gureeskudago.eus) "Hoy la urna, mañana la decisión" el 21 DE JUNIO Baiona, Bilbo, Donostia, Gasteiz, Iruñea (Programas, información y entradas: gureeskudago.eus) Errealizazio eta edizioa LARRAITZ ZUAZO Irudia JUANTXU BELOKI Produkzio arduraduna ANE ROTAETXE Soinu teknikaria MIGUEL RAMIREZ Audio muntaia XANTI SALVADOR Laguntzailea DAVID CASTAÑOS

"Erabakitzeko eskubidea oinarrizkoa da; aldarrikatu behar ez litzatekeena"

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Politika  Aiaraldea

"Erabakitzeko eskubidea oinarrizkoa da; aldarrikatu behar ez litzatekeena"

MAIDER URTARAN (Laudio, 1993) Gure Esku Dago plataformako kidea da. Aiaraldeko herri guztiek hitzordua daukate igandean Gasteizen eta Bilbon eta erabakitzeko eskubidearen alde egingo den ekimenaren nondik norakoak aipatu ditu.

Zer da asteburu honetan Gure Esku Dago plataformak prestatutakoa?

EAJk bere hautagaia aurkezteko zilegitasuna berretsi eta EH Bilduren jarrera salatu du

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Politika  Artziniega

EAJk bere hautagaia aurkezteko zilegitasuna berretsi eta EH Bilduren jarrera salatu du

Biharko udal osoko bilkurako giroa berotu da Artziniegan EH Bildu eta EAJren arteko ika-mika dela eta.

Atzo bi alderdiek oharrak zabaldu zituzten ordura arte izandako bileren inguruan. EH Bilduk facebooken bitartez azaldu zuen PPk iragarri ziola litekeena dela EAJren alde bozkatzea.

Gaur hautatuko dira eskualdeko alkateak eta ezustekoetarako atea irekita dago

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Politika  Aiaraldea

Gaur hautatuko dira eskualdeko alkateak eta ezustekoetarako atea irekita dago

Aiaraldeko udalerri guztiek erabakiko dute bihar zeintzuk izango diren hurrengo legealdian udalerria gobernatuko duten alkateak. Horretarako udala eratzeko udal osoko bilkura bereziak deitu dituzte tokiko erakundeek eta zenbait alderdik herritarrak ekitaldi hauetan parte hartzera gonbidatu ditu.

Hau dira udalbatza saio berezien ordutegiak:

Artziniega: 09:00etan

Okondo: 09:00etan

Amurrio: 09:30ean

Urduña: 11:00etan

Arrankudiaga-Zollo: 11:00etan