Udal Osoko Bilkuran politika orokorreko gaiak nagusi

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Aspuru Saez   Politika  Laudio

Udal Osoko Bilkuran politika orokorreko gaiak nagusi

Atzo Laudion egin zen Udal Osoko Bilkuran tokiko gaiak ez ziren gehiegi landu. Tomas Acha enpresako langileen mozioaz aparte eta aurrera atera zen Berdintasunaren aldeko 2. planaz gainera, eztabaidatu ziren gainontzeko testuen ardatza, gehien bat, politika orokorra izan zen.

"Orozkon gaztetxe bat egoteak pasibitateari amaiera emango lioke"

Erabiltzailearen aurpegia Txabi Alvarado Bañares   Politika  Orozko

"Orozkon gaztetxe bat egoteak pasibitateari amaiera emango lioke"

LUKAS PASANDIN (Orozko, 1991) Orozkoko Gazte Asanbladako kidea da. Asanbladako kideek Gaztetxearen aldeko jaia dute antolatua datorren otsailaren 11rako.

Gaztetxearen aldeko jaia antolatu duzue Orozkon. Zer dela eta?

“Artziniega, gerorako elkarbizitza” izenpean, mahai-ingurua egingo da zapatuan

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide   Politika

“Artziniega, gerorako elkarbizitza” izenpean, mahai-ingurua egingo da zapatuan

Artea Etnografia Elkarteak antolatuta, EAJ, Bildu, PP eta PSEko ordezkariak egoera politiko berriaz eta elkarbizitzaz arituko dira. Zapatuan egingo da, arratsaldeko 19:30ean, museoko areto nagusian.

Museoan antolatzen diren berbaldi eta topaketen artean berezia izango den bat egingo da asteburu honetan. Izan ere, egoera politiko berria hizpide hartuta, alderdi edo sentsibilitate politiko guztietako ordezkariak gonbidatu ditu Artea elkarteak, ‘gerorako elkarbizitzaz’ eztabaidatzeko. Hala, Artziniegako EAJ, Bildu, PP eta PSE bertan azaltzea espero da.

Egoera politikoa aztertzeko hitzaldia antolatu dute gazte independentistek

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya   Politika

Egoera politikoa aztertzeko hitzaldia antolatu dute gazte independentistek

Laudioko gazte independentistek egoera politikoaz hausnartzeko hitzaldi bat prestatu dute ostiral honetarako. Ekitaldia 20:00etan hasiko da, Gure Aukera kultur elkartean.

"Gazteon ahotsa, zure hitza!" lemapean dei egin diote gazte eta independentista orori Euskal Herriak bizi duen aldaketa politikoan parte hartzera. Aurreratu dutenez, maiatzaren 22an ospatuko diren udal hauteskundeak izango dituzte hizpide. Gazte independentisten arabera, independentzia da "aske" izateko aukera bakarra. Haatik, ametsa egi bihurtzeko lanean jarraituko dutela jakinarazi dute.

Aralarreko kide ohiak foru-hauteskundeetara marka propioarekin aurkeztea aztertzen ari dira

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide   Politika

Aralarreko kide ohiak foru-hauteskundeetara marka propioarekin aurkeztea aztertzen ari dira

Iaz Aralar alderdia utzi zuten Aiaraldeko militanteak, herrialdeko beste kide ohi batzuekin batera, maiatzeko hauteskundeetara zelan aurkeztu aztertzen ei dabiltza. Talde horretako iturriek ez dute albistea baieztatzen, ezta ukatzen ere.

Adie hautesle elkartearen aurkezpena

2011/01/16 11:00

donibane aretoa Orozko

Hainbat ekintza antolatu dira Laudion Udalbiltza auziaren alorrean

Erabiltzailearen aurpegia Edorta Moreno Martin   Politika

Hainbat ekintza antolatu dira Laudion Udalbiltza auziaren alorrean

Udalbiltzako auziperatuen sustengu taldeak (“Bai Udalbiltzari, bai Euskal Herriari”) hainbat ekimen antolatu ditu Laudion hurrengo egunetarako auziaren inguruan herriaren atxikimendua lortzea xede delarik. Gaur bertan herri atxikimendua adierazteko kontzentrazioa antolatu da Herriko Plazan arratsaldeko 20:30etan.
    

Aiaraldeko Aralarreko 24 militantek alderdia utzi dute

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide   Politika

Aiaraldeko Aralarreko 24 militantek alderdia utzi dute

Arabako arduradunekin izandako desadostasunak direla-eta, alderditik alde egitea erabaki dute. Euren esanetan, ez da errespetatu Aiaraldeko Aralarri lan egiten uzteko hartutako konpromisoa.

Barne-antolakuntzarekin lotutako desadostasunek krisia piztu dute Arabako Aralarren. Horren berri oraintsu izan dugun arren, hilabeteak dira giro nahasia dagoela alderdiaren barruan, batez ere Aiarako eta Gasteizko arduradunen artean dauden tira-birengatik.

PPk Laudioko delinkuentzia datuak eskatu dizkio Rodolfo Aresi

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya   Politika

Alderdi Popularreko Carlos Urquijo parlamentari eta Laudioko zinegotziak Laudioko delinkuentziari buruzko datuak eskatu dizkio Rodolfo Ares Herrizaingoko sailburuari. Legebiltzarrean egindako eskarian, 2005tik 2009ra Laudion jasotako erasoen berri ematea exijitu du. Baita kalteak eragindako ikerketa polizialen emaitzen inguruan informatzea ere. Izan ere, Urquijoren aburuz, zenbait kolektibok uste dute protestek kale segurtasuna baldintzatzen dutela.

Laudioko ezker abertzaleak Pio XII kalea Basalarrina izendatzea eskatu du

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya   Politika

Laudioko ezker abertzaleak Pio XII kalea Basalarrina izendatzea eskatu du.

Laudioko udalak Espainiako bandera jartzea erabaki du

Erabiltzailearen aurpegia Izar Mendiguren Cosgaya   Politika

Laudioko Udalak, Espainiako bandera eskegiko du udaletxeko balkoian. Hala erabaki dute, ezker abertzaleak Espainiako Auzitegiak emandako agindua betetzea salatzeko sartutako mozioaren bozkaketan. PP eta PSOEk Espainiako bandera jartzearen aldeko bozka eman dute, ezker abertzaleko ordezkariek aurka eta PNVk abstentzioa. Ondorioz, Laudioko Udalak, aldeko 5 eta kontrako 4 bozkarekin Espainiako bandera eskegiko duela iragarri du.