Amurrioko Udalak onartu du Ekiola Parke Fotovoltaikoaren eraikuntza bideratuko duen Plan Berezia. Urtarrilean hasiko dituzte lanak Saratxo inguruan. Ekoizpen plantak 15.000 metro karratuko azalera izango du eta 2.300 plaka instalatuko dituzte bertan.
Abenduaren 6an ospatu zuten Saratxoko Jaien azken eguna. Ipuin kontalaria, meza, abesbatza, diskotxantxa eta hamaiketakoa izan ziren eguneko osagai nagusiak. Herritar ugari elkartu ziren festen azken eguna zukutzeko asmoz.