Tubos Reunidos-ek Inauxa saldu dio Mubea talde alemaniarrari

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Ekonomia  Amurrio  Amurrio: Saratxo

Tubos Reunidos-ek Inauxa saldu dio Mubea talde alemaniarrari

Tubos Reunidos taldeak akordioa lortu du Inauxa eta EDAI konpainiak saltzeko Mubea talde alemaniarrari. Oraindik, lehiakortasun erakundeek baimendu behar dute aldaketa, baina salmenta egitea adostu dute.

Horrela, 30 milioi euro jasoko ditu taldeak eta enpresa horietan dituen partizipazioak eskuratuko ditu Mubeak; konpainiaren partizipazio erdien jabe da Tubos Reunidos.

174 lanpostu eskualdean

Inauxak 174 langile ditu eta Saratxo industriagunean kokatuta dago. Historia luzeko konpainia da, 40 urte baititu.

Gose greba abiatu du Aletxu Zobaran euskal preso politikoak

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Politika  Amurrio  Amurrio: Saratxo

Gose greba abiatu du Aletxu Zobaran euskal preso politikoak

Aiaraldeko presoak baraualdia hasi du eta mitard-ean (zigor ziegan) dago Lyon Corbais espetxean (Euskal Herritik 950 kilometrora). Bere kabuz sartu zen mitardean salatzeko martxotik kartzelako preso politiko bakarra dela.

Espetxe frantseseko agintariek erabaki dute Maison Central Valence kartzelara bidaltzea. Azpiegitura hori 900 kilometrora dago.

Horrez gain, bertan ez dago euskal preso politikorik. Egoera salatzeko hasi du gose greba Aletxu Zobaranek.

Ramiro Gonzalez Arabako Ahaldun Nagusiak Tubacex bisitatu du gaur

Erabiltzailearen aurpegia Arabako Foru Aldundia   Ekonomia

Ramiro Gonzalez Arabako Ahaldun Nagusiak Tubacex bisitatu du gaur

Ramiro González Arabako diputatu nagusia, Pilar García de Salazar diputatu nagusiorde eta Ekonomia Garapenaren eta Lurralde Orekaren Saileko foru diputatuarekin batera, gaur goizean Tubacex enpresako instalazioetan izan da Laudion eta Amurrion.

Foru gobernuko goi mailako ordezkariak Arabako enpresen beharrizanak eta egoera aztertzen ari dira hainbat bileratan, eta topaketa hau horietako bat da. Halaber, foru gobernuak Arabako lurraldea suspertzeko dituen politika ekonomikoak azaltzen ditu.

"Denboraldi honen helburua Espainiako Txapelketan ahalik eta posturik onena lortzea zen"

Erabiltzailearen aurpegia Irati Moreno   Kirola

"Denboraldi honen helburua Espainiako Txapelketan ahalik eta posturik onena lortzea zen"

LUISA IBARROLA (2000, Saratxo) Espainiako Ziklokros txapelduna da. Denboraldi bikaina egin du eta horren inguruan mintzatu da gurekin.

Lehenik eta behin zorionak. Zer suposatzen du zuretzat Espainiako Txapelduna izatea?Pozik?

Musika, dantza eta musa nagusi Saratxoko Jaietan

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Kultura  Amurrio  Amurrio: Saratxo

Asteburu honetan ospatu da Saratxoko Jaien bigarren zatia. Musika kontzertuak, dantzak eta mus txapelketa izan dira festen protagonistak. Gaur bukatuko dira, herri bazkariarekin eta erromeriarekin.

Argazkiak: Mari Jose Fernandez, Zaloa Kintana eta Makabi taldea

 

Saratxoko Jaietan egindako mendi ibilaldia arrakastatsua izan da berriro

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Kultura  Amurrio  Amurrio: Saratxo

Saratxoko Jaietako egitarau erdia oraindik ospatzeke badago ere, pasa den asteburuan ekimen jendetsua izan zuten igandean; mendi ibilaldia, alegia. Jende ugari elkartu zen patxadaz edo arineketan ibilbidea betetzeko.

Ostiralean, ordea, gauean izan zen ospakizuna eta kontzertua egin zuten.

Argazkiak: Pruden Aldaiturriaga, Saratxoko Jai Batzordea

Aletxu Zobaranek egindako marrazkiak argitaratu ditu Ataramiñek

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Martinez Ibarrola   Kultura

Aletxu Zobaranek egindako marrazkiak argitaratu ditu Ataramiñek

2015ean argitaratutako liburuak aurkeztu ditu Ataramiñek. Hiru dira guztira: Ataramiñe’15, Ilargiraino eta Burdin elorri arantzetan. Lehenengoa urtekaria da, eta 18 preso eta iheslari politikoren lanak jasotzen ditu. Horien artean Aletxu Zobaran Saratxoko presoaren 5 marrazki daude. Bigarrena Mikel Orbegozoren komikia da eta azkenak Joseba Arregiren margoak eta testuak barnebiltzen ditu.

Saratxoko Jaiek bi asteburuko egitaraua eskainiko dute

Erabiltzailearen aurpegia Endika Diaz Garcia   Kultura

Saratxoko Jaiek bi asteburuko egitaraua eskainiko dute

Datorren ostiralean, azaroaren 27an, hasiko dira Saratxoko Jaiak, eta Abenduaren 7ra arte egitarau oparoa eskainiko dute.

Hasteko, azaroaren 27rako kontzertuak iragarri ditu Saratxoko Jai Batzordeak, zehazki Garraxika taldeak eta beste talde sorpresa batek emango dituztenak. Gauari amaiera emateko Diskodantza egongo da Saratxoko txokoan bertan.

A-625 errepideko proiektua moldatzeko asmoa duela azaldu zion Aldundiak Saratxoko administrazio batzarrari

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Ingurumena  Amurrio  Amurrio: Saratxo

A-625 errepideko proiektua moldatzeko asmoa duela azaldu zion Aldundiak Saratxoko administrazio batzarrari

Josu López Ubierna Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Saileko foru diputatuak bilera egin zuen atzo Saratxoko administrazio batzarreko kideekin.

A-625 errepidea hobetzeko proiektua landu zuten bi erakundetako ordezkariek. Josu López Ubiernak ziurtatu zuen Foru Aldundiko gobernu berriak iaz Batzar Nagusietan onartutako mozioaren puntuekin bat egiten duela.

Istripua ez zela errepide berriaren proiektuaren eremuan gertatu gogoratu dio Saratxo Bizirik-ek PPri

Erabiltzailearen aurpegia Endika Diaz Garcia

Istripua ez zela errepide berriaren proiektuaren eremuan gertatu gogoratu dio Saratxo Bizirik-ek PPri

Saratxo Bizirik 2.0 plataformak oharra zabaldu du, aurreko astean gertatutako istripuaren harira PPk argitaratutako prentsa oharrari erantzunez. 

Plataformak salatu du PPk eta zehazki Javier De Andrés Arabako ahaldun nagusi ohiak aurreko astean Saratxon gertatutako auto istripua eta errepideko “makroproiektua” nahastu izana, jasotako istripuaren gunea ez baitago errepide berriaren proiektuaren barruan.

Auto bat errepidetik atera eta ibaira erori da zauri larririk eragin gabe

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa  Amurrio  Amurrio: Saratxo

Auto bat errepidetik atera eta ibaira erori da zauri larririk eragin gabe

Auto bat errepidetik atera eta Saratxo zeharkatzen duen ibaira erori da. 15:30ean gertatu da istripua eta ibilgailuan bidaiatzen zuten 5 gazteek ez dute zauri larririk izan.

Ertzaintzak azaldu du gazteek ubeldurak izan dituztela. Hala ere Galdakaoko ospitalera eraman dituzte zerbitzu medikuek.

Saratxotik komunikazio zuzena eta saihesbidearen proiektua bertan behera uztea eskatu diote Aldundiari

Erabiltzailearen aurpegia Endika Diaz Garcia

Saratxotik komunikazio zuzena eta saihesbidearen proiektua bertan behera uztea eskatu diote Aldundiari

Saratxo Bizirik 2.0 plataformak eta Saratxoko Administrazio Batzarrak prentsa oharra plazaratu dute Josu López Ubiernak, Arabako Garraio eta Herrilan diputatuak urriaren 7an Batzar Nagusietan egindako adierazpenei buruz.

Plataforma eta Batzarraren hitzetan, Josu López Ubiernaren adierazpenek herrian “poztasuna” sorrarazi badute ere, tentuz eta adi egotera bultzatzen dute, oraindik ere ez baitute argi Foru Aldundiak makroproiektua denboraldi batez edota behin betiko baztertu duen.

Saratxoko errepideko proiektuan adostasuna bilatuko duela adierazi du Arabako Foru Aldundiak

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa  Amurrio  Amurrio: Saratxo

Saratxoko errepideko proiektuan adostasuna bilatuko duela adierazi du Arabako Foru Aldundiak

Josu Lopez Ubierna Bide-sare eta Mugikortasun Foru Diputatuak azaldu du Arabako Biltzar Nagusietan bere asmoa dela A-625 errepidearen arazoari irtenbide adostua bilatzea.

Saratxoko saihesbidearen proiektu berria akordioaren bitartez garatu nahi du Arabako Foru Aldundiko gobernu talde berriak. Momentuz, Josu Lopez Ubierna sozialistak adierazi du Amurrioko alkatearekin egin duela bilera bat eta laster Saratxoko administrazio batzarrarekin elkartzeko ideia duela.

Saratxoko saihesbidearen proiektua "moldatu" egin behar da, EH Bilduren aburuz

Erabiltzailearen aurpegia Endika Diaz Garcia

Saratxoko saihesbidearen proiektua "moldatu" egin behar da, EH Bilduren aburuz

Arabako EH Bilduk Saratxoko saihesbidearen proiektuaren inguruko prentsa oharra bidali du, herrian egon ostean. Proiektua moldatu behar dela azpimarratu du koalizioak prentsa oharrean.

Lazaro Ituarte enpresako langileak mobilizazioetan hasi dira

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Martinez Ibarrola

Lazaro Ituarte enpresako langileak mobilizazioetan hasi dira

ELA eta CCOO sindikatuek deituta, bi egunetan, ekainaren 26 eta uztailaren 2an, 4 orduko geldialdiak egin dituzte Lazaro Ituarte enpresako langileek. Gaur, hilaren 3a eta datorren asteko ostegun eta ostiralean geldialdiak errepikatuko dituzte.

Mobilizazioen zergatia hiru esparrutan sailkatzen da. Lehenak hitzarmen kolektiboari dagokio. Orain dela 2 urte sinatu zuten azkenekoa eta hurrengoa noiz sinatuko duten ezbaian dago. Izan ere, Lazaro Ituarteren jabea den taldeak lau enpresa ditu guztira eta guztietan hitzarmen bakarra ezarri nahi du.

Saratxoko errepidearen egitasmoa

Erabiltzailearen aurpegia naturayala.blogspot.com

Saratxoko errepidearen egitasmoa

Naturayala blogak Saratxon eraiki nahi duten errepidearen eragina azaldu du egindako sarrera berrian:

"2010eko abenduaren 14an Arabako Foru Aldundiak Amurrio Urduñarekin lotzen duen A-625 errepide nagusiaren birmoldaketarako egitasmoa onartu zuen Larrinbe eta La Muera tartean.

Palmondoa eraman dutela salatu du Saratxo Bizirik plataformak

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Martinez Ibarrola

Palmondoa eraman dutela salatu du Saratxo Bizirik plataformak

Astearte goizean enpresa pribatu bateko lorezainek, Ertzaintzaren babesarekin, Saratxoko palmondoa eraman zuten. Herritarrek landatutako palmondoa desjabetutako lurrean aurkitzen zen. Saratxo Bizirik plataformak jabetza morala herritarrena dela babestu du.

"Saratxo Bizirik 2.0" plataformak alderdiei konpromisoak hartzea eskatu die

Erabiltzailearen aurpegia Aimar Gutierrez  Amurrio  Amurrio: Saratxo

"Saratxo Bizirik 2.0" plataformak alderdiei konpromisoak hartzea eskatu die

Saratxoko saihesbidearen makro-proiektuaren aurkako "Saratxo Bizirik 2.0" plataformak prentsa oharra kaleratu du hauteskundeei begira.

Saratxoko plataformak interpelazio zuzena egiten die alderdi politiko desberdinei, hauteskunde sasoian jasangarritasun, parte-hartze eta erabakitze eskubide promesek balio gutxi dutela salatuz.

Saratxoko saihesbidea konpontzeko exijitu dute bost udal eta batzar administratiboetako ordezkariek

Erabiltzailearen aurpegia Uxue Tomé Vivanco

Saratxoko saihesbidea konpontzeko exijitu dute bost udal eta batzar administratiboetako ordezkariek

Saratxoko errepideko arazoari berehala heltzeko eskatu dute Urduña, Amurrio, Arrastaria, Larruzabal eta Saratxoko ordezkariek.  Urduña eta Amurrio lotzen dituen A-625 errepideak “gune iluna” du, istripu asko gertatu baitira bertan, horietako batzuk hildakoak eragin dituztelarik.

Horregatik, urrats berriak ematea ezinbestekoa dela azpimarratu dute, aitzakiak alboratu eta errepideari behingoz konponbidea ematea beharrezkoa delako.

Saratxoko herritarrek ez diote utzi Arabako Foru Aldundiari palmondo bat eramaten eta gatazka berpiztu da

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Fernandez de Pinedo

Saratxoko herritarrek ez diote utzi Arabako Foru Aldundiari palmondo bat eramaten eta gatazka berpiztu da

Palmondo baten jabegoaren inguruko eztabaida piztu da egunotan Saratxon. Herritarrak Arabako Foru Aldundiarekin herriko saihesbide proiektua dela eta mantentzen ari diren auziaren harira sortu da gatazka. Izan ere desjabetutako lurretan aurkitzen da palmondoa eta Aldundiak berau eramateko egindako saiakerek herritarren haserrea piztu dute.

Nabarmenak