EAJk Saratxo errepidearen proiektua aldatzeko mozioa aurkeztu du Arabako Batzar Nagusietan

Erabiltzailearen aurpegia Miren Ayesa Aranoa

EAJk Saratxo errepidearen proiektua aldatzeko mozioa aurkeztu du Arabako Batzar Nagusietan

Josune Irabien alkateak Arabako Batzar Nagusiek Saratxon egingo duten errepidearen inguruko EAJren mozioa bideratuko dutela adierazi zuen ostegunean.

Irabienek adierazi zuen moduan, “bai ekonomikoki eta baita ingurumenean ere hainbeste eraginik ez izateko alde guztiek adostasun batera iritzi behar dira”, horrela, Alderdi Popularrak gobernatzen duen Aldundiari bere “inmobilismotik ateratzea eta proiektua aldatzea” eskatuko dute mozio horretan.

Azaroan epaituko dute Parisen Aletxu Zobaran

Erabiltzailearen aurpegia Andima Landaluze Okerantza  Amurrio  Urduña  Amurrio: Saratxo

Azaroan epaituko dute Parisen Aletxu Zobaran

Azaroaren 20 eta 21ean epaituko dute Aletxu Zobaran aiaraldearra epaitegi zentzatzaile bidez. Epaiketa Parisen izango da eta familia eta lagunarteko kideek adierazi digutenez, fiskalaren eskaera bista hasten denean ezagutuko da.

Printzipioz hamar urtetik beherako zigor eskaera aurreikusten dute, izan ere, zuzenbide penalak ez bezala, zentzabidez eginiko epaiketek gehienezko hamar urteko zigorra baitute.

"Aitortzen dut Foru Aldundiaren presentzia gutxiago dagoela Laudion eta Koadrilan"

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa   Euskara  Aiaraldea  Amurrio  Amurrio: Saratxo

"Aitortzen dut Foru Aldundiaren presentzia gutxiago dagoela Laudion eta Koadrilan"

JAVIER DE ANDRÉS GUERRA (Gasteiz, 1967) EHUko lizentziatua da informazio zientzietan. 1995ean Arabako PPren prentsa ardurak hartu zituen eta lau urte geroago Foru Aldundiko zuzendaritza ezberdinetan lan egiteko hautatu zuten: gazteria, komunikazioa eta kabinetean hain zuzen ere. 2004an Obra Publikoen Diputatua izendatu zuten eta 2007an PPren foru-hautagaitza ez ezik hauteskundeak irabazi zituen. Hori bai, Arabako Foru Aldundiaren gidaritza ez zuen lortu, koalizio batek kendu baitzion aukera.

“Jaengoa afizio bereko jende berria ezagutzeko aukera polita izan da”

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Aspuru Saez   Kirola  Amurrio  Amurrio: Saratxo

“Jaengoa afizio bereko jende berria ezagutzeko aukera polita izan da”

LUISA IBARROLAk (Saratxo, 2000) zortzigarren postua eskuratzea lortu zuen uztailean Jaenen egindako Espainiako eskolarteko txirrindulari txapelketan. 

Duela gutxi emaitza oso onak lortu dituzu Jaenen, ezta?
Esperientzia izugarria eta ahaztezina izan da. Jaengoa jende berria ezagutzeko aukera polita izan da, afizio berdinekoa eta Espainia osoko herri eta hirietakoak.

Espainiako txapelketa bat ez da egunero gertatzen, aukera aprobetxatu eta asteburu ikaragarria pasatu dut.

Deguisako langileek greba mugagabea abiatu dute

Erabiltzailearen aurpegia Andima Landaluze Okerantza  Amurrio  Amurrio: Saratxo

Deguisako langileek greba mugagabea abiatu dute

Saratxon kokatuta dago Deguisa lantegia, erregogorren inguruan aritzen da eta hainbat aplikazio industrialetarako produktuak ekoizten ditu. Hitzarmen kolektiboko epea gaindituko dute aurten eta hori dela eta, enpresa eta langileen ordezkariek negoziaketak abiatu zituzten; momentuz adostasunik lortu ez dela eta, irailaren 2tik aurrera greba mugagabea abiatu dute bertako langileek.

Saratxo Bizirik 2.0 plataformak salatu du Aldundiak bere pankartak kendu dituela

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa  Amurrio  Amurrio: Saratxo

Saratxo Bizirik 2.0 plataformak salatu du Aldundiak bere pankartak kendu dituela

Oharra plazaratu du Saratxo Bizirik 2.0 plataformak salaketa egiteko. Taldeak azaldu du abuztuaren 1ean gertatutakoa: “Arabako Foru Aldundiko langileak Saratxoko landa pribatuetan topatu ditugu errepidearen proiektuaren inguruko pankartak kentzen. Hauek duela bi hilabete hasi ginen kokatzen herrian zehar.”

Talde politikoei zein herritarrei eskatu diete laguntza salaketa zabaltzeko.

Saratxo Bizirik 2.0 graffiti lehiaketa antolatu du

Erabiltzailearen aurpegia Uxue Tomé Vivanco   Jendartea

Saratxo Bizirik 2.0 graffiti lehiaketa antolatu du

Saratxon errepide berria egiteko proiektua dela eta Saratxo Bizirik 2.0 plataformak graffiti lehiaketa antolatu du Saratxo eta industrialdea konektatzeko egin nahi duten saihesbidea aurka.

Lehiaketak, baldintza bakarra dauka, hain zuzen, errepidearen arazoa bertan islatzea. Horretarako, graffiti egileek epea zabalik izango dute uztailaren 23tik 30era. Izan ere, bertaratzeko eta marrazteko plataformako kideekin harremanetan jarri beharko dira graffiti egileak, arazoak saihesteko, hurrengo posta elektronikoaren bitartez: saratxobizirik2.0@gmail.com. 

Saratxoko saihesbidearen inguruan EAJ-PNVk eskaera egin du

Erabiltzailearen aurpegia Etxaurren Martin Gordaliza

Saratxoko saihesbidearen inguruan EAJ-PNVk eskaera egin du

Beste egunean azaldu genuen Saratxoko errepidearekin zegoen arazoa, eta gaur EAJ-PNVk horri buruz egindako eskaera ekartzen dizuegu.

Aldundiak aurrera jarraitzen du Saratxoko saihesbidearen proiektuarekin

Erabiltzailearen aurpegia Irati Marañon Quintana   Ingurumena  Amurrio  Amurrio: Saratxo

Aldundiak aurrera jarraitzen du Saratxoko saihesbidearen proiektuarekin

Alicia Ruiz de Infantek, Herrilanetako foru-diputatuak, agerraldia egin du Arabako Biltzar Nagusietan, Saratxoko proiektuari buruz hitz egiteko. Horren harira, bada, Amurrioko Udalak ibilbidea aldatzeko egindako proposamena zergatik ez duten onartu azaldu du, eta lanak kontratatzeko espedientea aurten abiarazteko asmoa dutela zehaztu du.

Haren hitzetan, “Amurrioko sarbidea, Saratxo eta industrialdeak konektatzeko egingo den lotunea Araban orain arte egin den txikiena izango da. Lurzoru gutxi hartuko du, eta eragin txiki-txikia izango du ingurumenean”.

Saratxoko saihesbidea aldatzeko eskatu du EAJk Arabako Batzar Nagusietan

Erabiltzailearen aurpegia Etxaurren Martin Gordaliza

Saratxoko saihesbidea aldatzeko eskatu du EAJk Arabako Batzar Nagusietan

EAJko Batzar Nagusietako taldeak Obra Publiko eta Garrio Foru-Diputatuari Saratxorako pentsatuta dagoen proiektua aldatzeko eskatu dio, ingurunea gutxiago kaltetzeko. Aldaketa hori, Amurrioko Udalak eta Saratxoko Junta Administratiboak eskatzen dutenaren esku joan behar da.

Foru Aldundiak Saratxoko saihesbideari zuzenketak egiteko oztopoak jarri dizkiola salatu du Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Etxaurren Martin Gordaliza

Foru Aldundiak Saratxoko saihesbideari zuzenketak egiteko oztopoak jarri dizkiola salatu du Udalak

Amurrioko Udalak, saiakera desberdinak egin ditu Arabako Foru Aldundiak Saratxon egin nahi duen errepidearen eragina salatzeko. Josune Irabien, Amurrioko alkatea esan duen bezala, saiakera, batzar eta errekurtso asko egin behar izan dituzte errepide horretarako dagoen plana aldatzeko, eta ez du ezertarako balio izan.

Amurrioko udala, bere baliabideak erabili ditu Bizkaiako ingeniari talde bat lanean jartzeko eta Saratxon dauden arazo zehatzak (Tubacex lantegiko sarrera, bihurgune gehiegi egotea…) konpontzeko, Foru Aldundiaren planak erabili nahi duen lur zabalera murrizteko.

Saratxoko saihesbidearen aurkako ibilaldia

Erabiltzailearen aurpegia Andima Landaluze Okerantza  Amurrio  Amurrio: Saratxo Saratxo Bizirik 2.0 plataformak deituta, igandean 250 lagun baino gehiago elkartu ziren. Arabako Foru Aldundiak duen saihesbidearen proiektuak herrian eragingo dituen kalteak bertatik bertara azaldu zituzten herritarrek, errepide egitasmoa neurrikoa izatea exijitzen dute.

"Ezinbestekoa da jendearen laguntza makro-proiektu hau gelditzeko"

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa  Amurrio  Amurrio: Saratxo

"Ezinbestekoa da jendearen laguntza makro-proiektu hau gelditzeko"

IDOIE ETXEGUREN (Saratxo, 1984) eta ZALOA KINTANA (Saratxo, 1985)Saratxo Bizirik 2.0 plataformako kideak dira. Herrian egin nahi duten saihesbidearen aurkako ekimena da hori eta asteburuan mobilizazio informatiboa egingo dute.

Saratxo Bizirik 2.0 taldea sortu duzue, zer dela eta?

Errepidearen aurkako ibilbide informatiboa egingo du Saratxo Bizirik plataformak

Erabiltzailearen aurpegia Miren Ayesa Aranoa

Errepidearen aurkako ibilbide informatiboa egingo du Saratxo Bizirik plataformak

Hurrengo apirilaren 6an goizeko 11:00etan Arabako Foru Aldundiak eraiki nahi duen errepidearen aurkako ibilbide informatiboa egingo dute herrian. Saratxo Bizirik 2.0 plataformak, herritarrak informatuko ditu,  A-625 errepideko Saratxoko saihesbidearen eraikuntza lanei buruz.

Plataformak salatu du Saratxon errepidea egiteko Arabako Foru Aldundiak 35.000.000 euro gastatuko dituela. Arabarrei zuzendutako prentsa ohar baten bidez taldeak adierazi du, ez duela Saratxo herrian egin nahi duten suntsiketan, konplize izan nahi, eta galdetu du zarrastelkeria nola justifikatuko duten.

Amurriok eta Saratxok A-625 errepide proiektuaren kontrako arrazoibideak aurkeztu dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Miren Ayesa Aranoa

Amurriok eta Saratxok A-625 errepide proiektuaren kontrako arrazoibideak aurkeztu dituzte

Arabako Foru Aldundiak A-625 errepideko Saratxoko saihesbidearen eraikuntza lanak aurten hasiko zituela adierazi zuen azaroan. Gauzak horrela, Amurrioko Udalak eta Saratxoko herritarrek eraikuntzaren kontrako jarrera azaldu dute askotan, eta Administrazio Batzarrak berak ere proiektu horrek herriari eragiten dizkion kalteak azaldu zituzten.

Arabako Kuadrillen arteko Bertso Txapelketa

Erabiltzailearen aurpegia Alfredo Remirez Marañon  Aiaraldea  Amurrio  Amurrio: Saratxo

Saratxon egin zuten Arabako Kuadrillen arteko Bertso Txapelketaren kanporaketa eta Aiaraldeko eta Legutioko bertsolariak lehiatu ziren.

Argazkiak: Alfredo Remirez

A-625 errepidean auto istripuak saihesteko neurriak hartuko dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Aitor Fernandez de Pinedo

A-625 errepidean auto istripuak saihesteko neurriak hartuko dituzte

Aiaraldeko trafiko ardatz nagusiaren, A-625 errepidearen, egoera aztertzeko bilera egin berri dute Autonomia Erkidegoko eta Arabako Foru Aldundiko trafiko arduradunek azken hilabetean 3 hildako eragin dituzten istripuen harira. Guztira, 2008-2013 artean Laudiotik Urduñarako errepidean 12 lagun hil dira.2005-2011 aldian, berriz, EAEn bezala istripu kopurua ia erdira jaitsi dela ondorioztatu dute. 


Luiaondoko radarra

Bi asteburu iraungo dute aurtengo Saratxoko jaiek

Erabiltzailearen aurpegia Eunate Molinuevo Olabarria  Amurrio  Amurrio: Saratxo

Bi asteburu iraungo dute aurtengo Saratxoko jaiek

Azaroaren 29an, ostirala, mustxapelketa jokatuko da herriko eskolan 18:30ean. Gehienez 32 bikotek parte hartu ahal izango dute eta bikoteko 20 € ordaindu beharko dira. 23:30etatik aurrera Born#1 eta Five Corners taldeek kontzertua eskainiko dute. Aurreko urteetan lez, bertara joateko garraioa musu-truk izango da: 23:30ean Amurrioko gasolindegian eta 23:45ean Urduñako suhiltzaileetan. Buelta 4:30ean izango da. Bestalde, abenduaren 1ean, igandea, XI. mendi-ibilaldia hasiko da goizeko 8:30ean.

Nabarmenak