Baionan izandako kolpetik osatuta, Bilboko Aste Nagusian arituko da Iván Fandiño

Erabiltzailearen aurpegia Andima Landaluze Okerantza 2014ko abu. 21a, 03:59

Ivan Fandiño toreatzaile urduñarra Bilboko Aste Nagusiko ferian arituko da Baionan izandako kolpetik osatu ostean. Lapurdiko hiriburuko jaietako ferian lepoan kolpe latza hartu eta konortea galdu zuen zezenketan zebilela. Gaitzetik osatuta, Bilboko zezen plazan agertzekoa da asteburu honetan.

Ivan Fandiño toreatzaile urduñarra Bilboko Aste Nagusiko ferian arituko da Baionan izandako kolpetik osatu ostean. Lapurdiko hiriburuko jaietako ferian lepoan kolpe latza hartu eta konortea galdu zuen zezenketan zebilela. Gaitzetik osatuta, Bilboko zezen plazan agertzekoa da asteburu honetan.

Gauzak horrela zita bikoitza izango du Fandiñok; alde batetik,  datorren ostiralean, hilak 22, Juan José Padilla eta Miguel Ángel Pererarekin batera arituko da Vista Alegre plazako arean Jandilla ganadutegiko zezenen aurrean. Larunbatean ostera, hilak 23, Antonio Ferrera eta El Juli izango ditu kide gisa La Quintako zezenekin arituko da.

Zalego eta kritikaren onespena

Euskal zezenketaren ikur nagusi dugu Iván Fandiño, azken boladan sasoi betean ibili da eta egun diren toreatzaile nagusienetarikoa dugu, horren adibide dugu bi urtez jarraian eskuratu duen Urrezko Belarria saria. Hortaz, zalego zein kritika espezializatuaren onespena eskuratu du urduñarrak; Bilbon etxeko publikoaren aurrean aritzeko aukera izango du.

 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide