aiaraldea.eus

Lendoñobeitik bere dorretxea berreskuratu du

Erabiltzailearen aurpegia Andoni Larrea Uribarri   Historia  Urduña  Urduña: Lendoñobeiti

Urduñako Udalak Lendoñoko Dorreko Batzorde aretoan ez ohiko bilkura bat ospatu du. Berton, Lendoñobeiti herriskari idatzi historikoen arabera zegokion Erdi Aroko eraikina itzuli egin zaio, izan ere, aurreko hamarkadan, eraikin honetako konponketa lanak bukatu zirenean, akats baten bitartez Dorrea Urduñako Udal ondarearen parte bezala agiri ofizialetan agertzen zela deskubritu egin zen.

Lendoñoko dorretxea XIII. Mendean eraikia izan zen, eta garai hartatik aurrera, erabilera anitza izan du; Elizaren laguntza eraikin bezala erabilia izateaz gain, bai kontzejuen egoitza bezala nola eskola eraikin bezala erabilia izan da.

Lendoñobeitik, Lendoñogoiti, Belandia eta Mendaeikarekin batera Larruazabaleko Batzaren parte osatzen du, gutxienez administrazio sistema hau XII. Mendekoa delarik. Azkenaldian, bertoko biztanleek lan handia egin izan dute haien ondare historiko-arkitektonikoaren defentsan, besteak beste, baseliza, errota bat, zubi bat eta bolatokia konpondu egin dituztelarik. 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu

Twitter ikonoa Facebook ikonoa