aiaraldea.eus

Bihar 16:00etan Emakumeen Birako erlojupekoa korrituko da

Erabiltzailearen aurpegia Eunate Molinuevo Olabarria   Kirola  Urduña

Atzo ekin zitzaion XXVI. Emakumeen Birari eta lau etapatan hainbat herri zeharkatuko ditu ekainaren 9ra bitarte. Bihar, Urduñan hasi eta amaituko den hirugarren etapan 13,4 kilometroko erlojupeko lasterketa korrituko da.

Ibilbidea alde zaharretik eta hiriko inguruetatik igaroko da, Arbieto eta Vista Alegre auzoetatik edo Delikatik hain zuzen ere. Etapa 16:00etan hasiko den arren, zaleak lehenago hurbil daitezke autografoak eskatzeko eta partaideekin argazkiak ateratzeko.

Aurten bi euskal talde egongo dira lasterketan eta munduko emakume txirrindulari garrantzitsuenek parte hartuko dute, horien artean Marianne Vos, amaierako garaipena lortzeko faboritoa eta 2008ko eta 2011ko Biren irabazlea. Bere lehiakide indartsuenak izango dira, besteak beste, iazko irabazle Judith Arndt eta bigarren geratu zen Emma Johansson, bai eta Fabiana Luperini eta Marta Bastianelli ere.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu

Twitter ikonoa Facebook ikonoa