aiaraldea.eus

Kirol eskaintza zabala eguberrietan

Erabiltzailearen aurpegia Andima Landaluze Okerantza   Kirola  Urduña

Eguberrietan kultur eskaintza zabala izaten da gure herrietan, kirolak ere aisialdian tarte zabala izaten du. Urduñan bada urteko azken aste honetan kirolaz gozatzeko aukera ugari: saskibaloia, futbola, mendia eta abar.

Eguberrietan kultur eskaintza zabala izaten da gure herrietan, kirolak ere aisialdian tarte zabala izaten du. Urduñan bada urteko azken aste honetan kirolaz gozatzeko aukera ugari: saskibaloia, futbola, mendia eta abar.

Atzo Putxe Herrikoia izan zen udal pilotalekuan Pilotazale Elkarteak antolaturik, datozen egunotan ere kirol desberdinetaz gozatzeko aukera bikainak izango dira. Asteburuan Futbol 7 txapelketa izango da Arbieto futbol zelaian, Danok bat, Peña Ath. Galdames, Castro C.F., Real Sociedad, Barakaldo C.F., C.D. Laudio, S.D. Moraza eta C.D. Orduña parte hartuko dutelarik. Honekin batera larunbatean Gabonetako Saskibaloi txapelketa lehiatuko da frontoian, goizeko 10etatik aurrera izango da hori.

Urte Berria osasuntsu agurtzeko aukera ere izango da, alde batetik Txarlazora egin ohi den igoera tradizionala antolatu du Txarlazo Mendi Taldeak, gabonzahar egunean izango da goizeko 9etatik aurrera. Egun berean San Silvestre Herri Krosa izango da ere, lasterketa Foru plazatik abiatuko da arratsaldeko 6etatik aurrera; haurrentzako zein helduentzako ibilbideak egongo dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa