aiaraldea.eus

Elkarteen diru-laguntzen tramitaziorako ikastaroa eskainiko du udalak

Erabiltzailearen aurpegia Andima Landaluze Okerantza   Kultura  Urduña
Elkarteen diru-laguntzen tramitaziorako ikastaroa eskainiko du udalak

Urduñako kirol eta kultura elkarteek diru-laguntza eskaerak eta bestelako tramitazio administratiboak egiteko trebakuntza ikastaroa izango dute hil honetan. Egitasmo horrekin, aurten diru-laguntzak banatzeko unean izan diren arazoak saihestea bilatzen da. Izan ere, aurreko urteetan ez bezala, puntuazio sistema ezarri da elkarte bakoitzari eman beharreko kopurua irizpide horrekin banatzeko.

Urduñako kirol eta kultura elkarteek diru-laguntza eskaerak eta bestelako tramitazio administratiboak egiteko trebakuntza ikastaroa izango dute hil honetan; egitasmo honekin, aurten diru-laguntzak banatzeko unean izan diren arazoak saihestea bilatzen da. Izan ere, aurreko urteetan ez bezala, puntuazio sistema ezarri da elkarte bakoitzari eman beharreko kopurua irizpide horrekin banatzeko, Betebehar administratibo hauek egiteaz gain, beste administrazioen diru-laguntzak nola eskatu ere jorratuko da Urduñako udalak Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Gazte Zerbtzuaren laguntzaz antolatutako kurtsoan.

Ikastaroak sei orduko iraupena izango du, urriak 9, 16 eta 23  arratsaldeko seietatik zortziak arte izango da Kultur Etxean.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa